1934ko iraultza

1934ko urrian, II. Errepublikan eskuindarrak gailendu zirenean, langileek iraultza egin zuten. Grebak izan ziren herri askotan, eta asaltoko guardiak ibili ziren batera eta bestera.

Mailak: DBH, Batxilergoa

Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Euskal Herriko historia

Gaiak: Oroimen historikoa

0 puntu 5 izarreko maximotik
0 iritzi guztira
Bideo hau hainbat lanketa egiteko abiapuntua izan daiteke, DBHn eta Batxilergoan. Aproposa da II. Errepublika garaiari buruz hausnartzeko eta bereziki lekuko batzuek bizi izandakoaz jabetzeko.

Xalbadora Roldan (Andoain, 1922):

-Goatzen naiz, goatzen naiz huelgak. Huelgak. Jende guztiya kalian. Ta nere aittak esan zun: “Taberna itxita gaur, e. Hemen ixkanbila sortuko da, eta gutxiña da iten badizue baztarren bat o ontzin batzuk puskatzia. Ta gaur taberna itxita!”. Eta gendun taberna itxita, baiño ni goatzen naiz negoela goien, lehenbiziko bizitzan, leihora ateata, kalian zein ikusiko. “¿Por qué no abris?”, batek, eta bestiak: “Ez al dezue iriki bihar?”. Eta nik buruakin esaten niyuen ezetz. Ta halako batian azaldu zian, guardiak Donostiakuak, izena oain ez naiz goatzen… zaldi gainian zetoztinak guardiak. Donostitik, deituta etorri zian. Ordurako Andoaingo guardia zibilak eta mikeletiak eta danak bazabiltzan danak hor. Argoiaik ez sortzeatikan kalian. Pakia jarri nahiean. Ba azaldu ida zaldi hoik, klin-klan, klin-klan soinu bat. Ta oi, nik leihua iriki eta kalera beida, ta: “Itxi zazu leihu hoi!”, ama ta, etxean eukitzen gendun neska ta, aitta ta... danak ohian baitzeuden. “Itxi zazu leiho hoi!”, ta leihua itxita. Ta halako batian, riii, ta braunba, zaldik lurrera eroritzen dia. Raaa. Ganbara batetikan bota zizkiyuen karakolak kamiyora! Ta zaldi guztik irrixtatu ta erori itten zien. Hura ixkanbilla sortu zan, hoi bai ez zaitela ahaztutzen neri! Ikara ta dana pasa giñun!

-Asaltoko guardiak.

-Asaltoko guardiak, asaltoko guardiak. Zaldi gaiñian etorrita. Eta baiño… asaltua beaiei in ziyuen! Hankaz gora danak, beren fusillak hartu eta leiho guztitara ta... eskailleretan gora, nundikan bota zittuen miatzen. 

Mari Carmen Agirre (Eibar, 1924) eta Julita Arregi (Eibar, 1924):

-Treinta y cuatro izango zan, bai. La revolucion.

-La revolucion de octubre.

-Bai, de octubre. Oktubrian izan zan, bai. Ta con toque de queda juten giñan etxera. Bedratziretan o zortziretan joten eben tuuuuu, ta…

-Ta venian los caballos. Cómo, baina con caballos venian.

-Bai, bai, bai. Militarrak, dana hartuta. Dana hartuta eken.

-Guardias de asalto?

-Guardias de asalto, hori!

-Bai, horrek e, baina lo demás militarrak etorri zian.

-Ni be bai akordatzen naiz horrekin.

-Ta guardias de asalto ta... kantu bat...

-Ordurako etxera, bestela...

-Zu, kantu bat be esaten giñuan, baina ez noia oin kantatzera porke esango dozu…

-Kantau, kantau!

-Mama, yo quiero ser guardia de asalto. No quiero trabajar, porque me canso. Sesenta duros dan y una pistola. Una porrita más, estira y toma.

  • Espainiako II. Errepublikan hiru aldi bereizten dira: 1. 1931-1933. Manuel Azaña izan zen presidentea, ezkerrekoa. Hainbat erreforma aurrerakoi egin zituzten. 2. 1933-1935. Eskumakoek gobernatu zuten, eta aurretik egindako erreformak bertan behera utzi zituzten. 1934ko urriko iraultza gertatu zen orduan: langileen grebak, protesta moduan. 3. 1936. Ezkerrak boterea berreskuratu zuen, Fronte Popularrak. Handik bost hilabetera, altxamendu militarrarengatik erbestera joan behar izan zuten.
  • 1934ko urriko iraultza sozialista: Asturiasko iraultza bezala ere ezaguna. Sindikatuek greba orokorrerako deia egin zuten, eta Asturiasen protesta iraultza armatua bihurtu zen. Hiru egunez borrokatu ondoren, Espainiako armadak (Franco gidari zutela) matxinada bertan behera utzi zuen. 1.500 pertsona inguru hil zituen Asturiasen, gehienak meategietako langileak.
  • Euskal Herrian CNT eta UGT sindikatuak ez ziren ados jarri, eta ez zuen halako jarraipenik izan. UGT, PCE, CNT eta ELA agertu ziren grebaren alde. Gipuzkoan, Eibarren, Arrasaten eta Tolosan izan ziren istilu larrienak. Arrasaten, eskumako bi politikari hil zituzten (bata Marcelino Oreja diputatu karlista zen, Union Cerrajerako presidentea). Eibarren, 18 urteko mutil bat hil zuten asaltoko guardiek eta Tolosan sindikalista bat. Bizkaian, ezkerraldean ere dezenteko indarra izan zuen grebak, Sestaon eta Portugaleten batez ere. Hego Euskal Herrian 40 hildako izan ziren orotara. Jende asko atxilotu zuten, hainbat herritan.
  • Kataluniako Generalitateko gobernuak Kataluniako estatua aldarrikatu zuen, baina gobernu zentralak berehala zapaldu zuen.
  • Iraultzako buruzagiak 1936an atera ziren kartzelatik, Fronte Popularrak amnistia emanda. 

Utzi zure ekarpena