Andre Madalen

"Andre Madalen" kanta tradizionala sehaska kanta bezala ere erabili izan da, baina oso aproposa da dantzarako ere.

Mailak: LH, HH

Proiektuak: Aretxabaletako Udalak babestuta, Eibarko Udalak babestuta, Jira bueltan: 50 kanta eta jolas

Gaiak: Kanta-jolasak

2,50 puntu 5 izarreko maximotik
10 iritzi guztira

Dantzarako kanta hau Eibarko Mogel ikastolan landu zuten, HHko 4 urteko umeekin, eta Aretxabaletako Kurtzebarri ikastetxean ere bai, LHko 4. mailan. 

Nola jolastu?

Umeak biribilean jarriko dira eta dantza egingo dute. “Andre Madalen” kantak bere dantza dauka, fandangoa, eta horixe egin dezakete. Posible da moldatzea ere, eta pauso berriak asmatzea.

Aretxabaletan soinua eta panderoa erabili zuten. Lehenengo, kantatu egin zuten, eta ondoren soinuaren erritmora dantzatu. Aldi berean kantatu eta dantzatzea ez denez erraza, aukera bat honakoa izan daiteke: ume taldetxo bat kantatzen duen bitartean,  gainerakoek dantza egitea, eta ondoren alderantziz.  

Partaide kopurua (gutxienez): 2

Andre Madalen, Andre Madalen,

laurden erdi bat oliyo

Aitak jornala ekarritzian,

amak pagatuko dio

Amak pagatzen ez baldin badu,

aitak pagatuko dio

Aitak pagatzen ez baldin badu,

hor konpon eta adiyo!

(Nahi izanez gero, ‘aita’ eta ‘ama’ hitzak lekuz aldatu daitezke)

Usurbilgo Joxe Mari Soroaren etxean umeak loarazteko erabiltzen zuten “Andre Madalen”, sehaska kanta gisa, baina dantzarako kanta moduan ere oso ezaguna da. Fandangoa dantzatzen da kanta honekin (adibiderako ikus bideo hau). 

“Andre Madalen” abestiaren beste aldaera bat ere badago, Oskorrik kantatzen duena, baina ez zaigu aproposa iruditzen umeekin lantzeko. Izan ere, emakume mozkor bati buruzkoa da eta, kanta matxista izateaz gainera, ez dator bat garai bateko errealitatearekin: emakume mozkorrak salbuespena ziren; gizonak mozkortzea, berriz, nahiko ohikoa zen. Emakumea ez zen tabernetara sartu ere egiten. Emakumeen garai bateko bizimoduari buruz gehiago jakiteko, ikus Emakumeak eta aisia bideoa.

Pirritx eta Porrotx pailazoek beste aldaera bat asmatu zuten, aipatu berri dugun hori moldatuta (eta beste doinu herrikoi batekin nahastuta). 

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza