Arriola Marriola

Zotz egiteko hainbat abesti daude euskaraz, ahoz aho guregana iritsi direnak. Arriola Marriola da horietako bat.

Mailak: LH, HH

Proiektuak: Elgoibarko Udalak babestuta, Jira bueltan: 50 kanta eta jolas

Gaiak: Kanta-jolasak

3,33 puntu 5 izarreko maximotik
3 iritzi guztira

Kanta-jolas hau Elgoibar ikastolan landu zuten, HHko 5 urteko umeekin bainaLHrako ere aproposa da.

Nola jolastu?

1-Asko baldin badira, umeek biribil bat osatuko dute (zutik ala lurrean eserita) eta ume bat erdian jarriko da. Umeak gutxi baldin badira, berriz, nahikoa da elkarren ondoan jartzearekin, marra bat osatzen, eta beste umea haien parean jartzea, aurrez aurre.

2-Umeak kanta kantatuko du, gainerako umeak banan-banan hatz erakuslearekin seinalatuz. Abestia bukatzen denean, “zast” esatean, seinalatzen ari den ume hori izango da aukeratua. Zertarako? Biribilaren erdian jartzeko, adibidez.

Askotan izaten da zerbaiterako zotz egiteko beharra: taldeak egiteko, zerbait egin behar duena aukeratzeko (ez dauka zerbait txarra izan beharrik), oparitxoren bat banatzeko… Horrelako egoeretan erabil daiteke zotz egiteko kanta hau. Besterik gabe jolas moduan ere erabil daiteke: horixe da Elgoibar ikastolan egin zutena. Ume gehienek izan zuten biribilaren erdian egoteko aukera, txandaka. 

Partaide kopurua (gutxienez): 3

Arriola marriola
orratza zorrotza
punta gaitza
hari txarra
tira-bira
zirrin zarran
eta zast!

Arriola Marriola antzinako kanta da, zotz egiteko erabiltzen dena. Guk Arrasateko Arantxa Iregiri jasotakoa hartu dugu oinarri moduan.

Hori bai, Antzuolan beste aldaera hau ere jaso dugu:

Arriola, marriola, kutxa lakama
Pipia torria zerzelin,
Kandelak kontuak errebikin,
Piñua pin, San Juakin,
Karatxo damatxo txiki ta piiin!

Urtxintxa Eskolakoek ere proposatzen dute Harriola Marriola.

Zotz egiteko beste bi abesti ere jaso ditugu:

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza