Artalataiko

Eskutik helduta eta saltoka kantatzeko kanta da.

Mailak: HH

Proiektuak: Eskoriatzako Udalak babestuta, Jira bueltan: 50 kanta eta jolas

Gaiak: Kanta-jolasak

5 puntu 5 izarreko maximotik
Iritzi 1 guztira

Kanta-jolas hau Eskoriatzako Luis Ezeiza ikastetxean landu dute, HHko bi ume talderekin. Lehenengo, ume talde batek kanta ikasi zuen, eta ikastetxean bertan bideoan grabatu zituzten umeak, kantuan. Handik pare bat urtera, beste talde batekin erabili zuten: kanta ikasteaz gainera, eskutik helduta dantza egin zuten. Eta ez hori bakarrik: txistua eta danbolina ere jo zituen irakasleak, kanta girotzeko.

Kantatu bitartean eskutik helduta eta saltoka ibiltzeko abestia da “Artalataiko”. Umeak biribilean jar daitezke, ala ilaran ere bai, elkarri helduta, eta betiere mugimenduan egongo dira, dantzan.

Kantaren bukaeran, “soinua jo ta dantzatu!” esaten denean, eskuak altxatu ditzakete. Ikasgelatik irteten direnean, jolastokirako bidean erabil daiteke kanta hau, denak ilaran joateko. 

Artalataiko, artalataiko, 
artalataiko bolua. 
Beria duala, beria duala 
mundu guztiko jentia.
Artalarun andria
Soiñua jo ta dantzatu!

Arrasateko Faustina Galdosi jasotako kanta-jolasa da “Artalataiko”. Beraiek ume zirenean asmatu zutela dio. Beste kanta batzuekin ere gertatu izan zaigu hiztunak beraiek asmatua zela pentsatzea, baina beste herri batzuetan antzeko aldaerak jasotzea. Honekin ere gauza bera: guk ez dugu jaso, baina sarean antzekoa den kanta herrikoi hauxe aurkitu dugu: Artolak deuko. Maurizia, Leon eta Basilio trikitilariek trikitixarekin, panderoarekin eta albokarekin jotzen zuten (Artolak deuko martxea).

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza