Binbili bonbolo kanta

Animaliak aipatzen dituen haur kanta.

Mailak: HH

Proiektuak: Eskoriatzako Udalak babestuta

Gaiak: Abestiak

0 puntu 5 izarreko maximotik
0 iritzi guztira

Kanta-jolas hau Eskoriatzako Luis Ezeizako ikastetxean landu zuten, HHn. 

Nola jolastu?

Ume txikiekin abesteko moduko abestia da, keinuak egiteko aukera ematen duena. Abestu ahala, umeek keinuak egin ditzakete: “idiak dantza” esaten denean besoak jaso, dantzan bezala, eta “danbolina jo” esaten denean, esku batean danbolina eta bestean makila balute bezala egin.

Ume guztiek batera abestu dezakete, eta elkarri begira keinuak ere errazago ikasiko dituzte.
Ume txikiagoekin ere erabil daiteke: adibidez, 2 urteko umea altzoan hartuta. Sehaska kanta bezala ere balio du. 

Partaide kopurua (gutxienez): 2

Binbili bonbolo
sendo lo
akerra Frantzian balego
Akerrak kanta
Idiak dantza
ahuntzak danbolina jo!

Kanta herrikoia da Binbili-bonbolo. Arrasateko Pedro Zumelagari jaso genion, eta hari bere amak kantatzen zion. Abestiaren bigarren lerroko hitzak hainbat eratara jaso ditugu: “Zein da lo?”, “sendalo” eta “sendo lo”. Jatorrizkoa “zein da lo?” izan daitekeela uste dugu, eta gero aldaerak  sortuko zirela. Izan ere, kantu hau sehaska kanta moduan ere erabili izan da.

“Binbili-bonbolo” onomatopeia ere bada, zabuka ibiltzea esan nahi duena. Umea besoen artean edo altzoan kulunkatzean kantatzen zela kontuan izanda, badauka zentzua. 

Utzi zure ekarpena