Bonbolontena Eskoriatzan

Haur kanta da, besteak beste umeak lokartzeko erabiltzen dena.

Mailak: HH

Proiektuak: Eskoriatzako Udalak babestuta

Gaiak: Abestiak

0 puntu 5 izarreko maximotik
0 iritzi guztira

Sehaska kanta hau Eskoriatzako Luia Ezeiza ikastetxean erabili zuten, HHko umeekin.

Lotarako abestia da, eta ikasgelan erabiltzeko modukoa, 2 urtetik aurrera. Txikienekin siesta orduan erabil daiteke. Handixeagoek panpinak altzoan hartuta kanta dezakete abestia. Nagusienekin, berriz, posible da kanta beste barik kantatzea. 

Bonbolontena, ene laztana,
ez egin lorik basoan,
azeritxuak eruango zaitu
erbia zeralakoan.

Antzinako sehaska kanta da “Bonbolontena”. Bideoan agertzen den adinekoa Arrasateko Ana Mari Axpe da, eta hari jasotako aldaera erabili dugu.

Hori bai, beste hainbat aldaera ere jaso ditugu Ahotsak.eus proiektuan. Hona hemen batzuk:

Obabatxue lo tirintaiñe,
ez egin lorik basoan,
lukiren batek jan ez egizan,
bildotsa zarialakoan.

Begoña Soba (Zamudio)

Ababatxoa loteritan
Ez egin lorik basuan
otsoren batek jan ez zaiezan
erbitxua zarielakuen

Katalin Atxurra eta Teresa Erkiaga (Lekeitio)

Ene maite polita
Ez egin lorik basuan
Azeritxuak jan ez zaiezan
Billotsa zarialakuan

Luzia Inzunza (Mañaria)

Illobatxo bat besuan,
ez lorik egin basuan
aizeritxuak jan ez zaidazun
oillua zeralakuan.
Illobatxo bat lo ta lo
zuk orain eta nik gero
zuk gura dozun ordutxon baten
biok egingo degu lo.

Carmen Gaztelu (Bergara)

Beste sehaska kanta bat ere landu dugu ikastetxeetan. Ikus:

 

Utzi zure ekarpena