Euskararen egoera Pasaian

Pasaia oso herri euskalduna zen gerra aurrean, Donibane bereziki. Gerra ondoren euskararen egoera nola aldatu zen kontatzen dute bideo honetan hainbat pasaitarrek.

Mailak: DBH, LH, Batxilergoa

Proiektuak: Pasaiako Udalak babestuta

Ikasgaiak: Euskara eta Literatura

Gaiak: Euskara

3,07 puntu 5 izarreko maximotik
112 iritzi guztira

Hainbat lanketa egin daitezke bide honekin LHn, DBHn eta Batxilergoan.  Bideo hau aproposa da euskararen egoeraren inguruan hausnartzeko, bereziki euskararen lehengo eta oraingo egoera alderatzeko. Izan ere, gerraren ondorioz herri askotan jende askok galdu zuen euskara.  Pasaiarako aproposa den arren, beste edozein herritan ere lantzeko moduko bideoa da. Hona hemen lanketarako aukera batzuk:

  • Zer sentitu duzue bideoa ikusten? Harritu al zaituzte ezerk?
  • Zuen aiton-amonek euskaraz hitz egiten al dute? Eta lehen? Eta gurasoek?
  • Testigantzak bilatu eta elkarrizketak egitea ere posible da (DBHn eta Batxilergoan): euskara galdu duenen bati edota euskara ikasi/berreskuratu duenen bati. Nola galdu du euskara? Eta nolatan berreskuratu?  Zerk eraman du hortara?

Patxi Sein (Donibane, 1921-2014): Dena euskeraz zan, e! Euskera garbi-garbiya dena, e.

Xeberiano Sistiaga (Donibane, 1921): Orduan dena euskeraz iten zan hamen, e!

Patxi Sein (Donibane, 1921-2014): Gutxi, gutxi erdera. Gu beti euskeraz etxian, euskeraz  anai-arrebak eta denak, ama ta aita ta denak. Auzokuak eta... orduan hemen erderaz? Zein aritzen zen orduan erderaz?

Anttoni Segurola (Donibane, 1919): Erderaz ez genekigun eta gu euskeraz. Ui, ta karabineruen mutikuak eta denak euskeraz ikasten zuten, ze erremeiyo! Besteik ez zuten erabiltzen.

Luisa Otero (Donibane, 1920-2014): Ui, eske erderaz ere... zeinek zekiyen erderaz?

Anttoni Segurola (Donibane, 1919): Horreatik ba, eta etortzen zianak guardia zibilen haurrak eta denak, denak erderaz o euskeraz ikasten zuten.

Xeberiano Sistiaga (Donibane, 1921): Hemen euskera galdu zana, gerra denboran jendia joan zan dena kanpora. Bilbora ta. Ta handik etorri zanian atzeratu zan asko euskera.

Florentino Legorburu (Donibane, 1930): Guk? Dena erderaz. Ez ziguten lagatzen euskeraz. Guk euskeraz itia galaraziya genun.

Gregorio Etxeberria (Donibane, 1924): Bazian hemen: “Hable usted Español” ta askotan ibili behar izaten zan erne hemen.

Elena Etxebeste (Donibane, 1931): Hemen guardia zibilak ibiltzen zien.

Manoli Calafell (Donibane, 1931): Baina kalietan ufff…  Leno, Francon denboran, ezin zan euskeraz ein, e. Aguro esango zuten :  “Háblame en cristiano”.

Florentino Legorburu (Donibane, 1930):  Gu… mutil koskorretan euskera galaraziya zeon eta gero ere bai urtietan, e!

Manoli Calafell (Donibane, 1931): Dena erderaz.

Ramoni Legorburu (Donibane, 1933): Erderaz, bai, bai, bai. Etxian ez, e. Gure etxetan ez e, gure etxetan, keba, keba, keba.

Florentino Legorburu (Donibane, 1930): Eskolan ezin zendun euskeraz in. Erderaz in bihar zan dena.

Manoli Calafell (Donibane, 1931): Erdaraz, bai, bai. Maixuak erdaldunak zien. Erdaraz, bai. Guk euskera dakaguna etxian hitz eginda.

Florentino Legorburu (Donibane, 1930): Donostin topua hartu ta guazela zeara, Hernanira, euskeraz kantari, guardia zibilak etorri eta galazi. Bai. Eta batek pixkat hola gogor in zuelako ia kartzela ere bai ia, joan ginan Martutenen. Han jatsiarazi zigun eta gero ba utzi utzi zigun libre. Hemendik aurrera ez iteko [...] euskeraz. Bai.

Xeberiano Sistiaga (Donibane, 1921): Gero, gainea, kategoria galdu iten zan euskeraz hitz egitiatik. Ez zan zeagatik, e,  galarazi zutelako bakarrik ez zan, e. Kategoria galdua zan orduan euskaraz hitz egiten zuna. Baino ez zuten hemen jendiak, hemengo gaztiak ez zuten hitz egin nahi re euskeraz, e.

Gregorio Etxeberria (Donibane, 1924): Bai, bai, baino guk gure artian beti euskeraz in deu. Beti. Kuadrillan e,  gure kuadrillan beti euskeraz egin izandu deu.

Elena Etxebeste (Donibane, 1931):  “Hable en cristiano!” ta: “Yo soy tan cristiano como tú. ¿Por qué me llamas?”, ta ez nun ikarik! Nere gizona pixkat ixildu iten zen, baino nik joe, ez nun ikarik. Egiya esateko, ez nun ikarik, eta euskara beti segittu in dugu.

Gregorio Etxeberria (Donibane, 1924): San Juanen euskaraz dezente egin da. San Juanen, euskeraz. San Pedron ta baino gehio hemen egin da euskeraz.

Elena Zurutuza (San Pedro, 1935): Trintxerpen zauden gallegan seme-alabak bainon asko asko ziran eta euskaldunak giñan ba bost o. Gu giñen ba las tontas, las tontas de clase, bainon ba ikasi in gendun erderaz eta zer gertatu zan? Ba amak, bai, esaten zuen: “Aber joan eta ekarri tipula eta ekarri hau” eta... ” Sí, ama”. Orduan esaten zigun: “E, eskolan erderaz baino etxian euskeraz, e!”.  Baino gu negarrez, zergatik... aber, joaten zinen… “la tonta, la tonta de clase”. Eta orduan ba, ba gertatu zan nere amak erderaz ikasi zun eta guk euskeraz ahaztu.

Reme Gaztelumendi (San Pedro, 1925): Ohitu ginan denak erderaz hizketan kalian, ta etxe askotan leheno euskaraz iten zana denak erdaldunak daude! Denak erdaldunak. Nahiz ta gurasuak euskaraz jakin, seme-alabak ez dakite.

Gregorio  Etxeberria (Donibane, 1924): Ta oain e hori galtzen baldin bada, galduak gaude e gu, hemen. Euskalduna. Hemen eutsi egin behar zaio zeai, norbere... oain gaztiak erderaz asko iten dute. Baino guk beti euskeraz.

Elena Etxebeste (Donibane, 1931): Guria da. Oain, nahi zun guztia ikasi, baino lehengua ahaztutzen utzi... hori atzerapena da, ez? Neretzako bai.

Reme Gaztelumendi (San Pedro, 1925): Zer dan euskera netzako? Gauzik ederrena. 

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza