Gerra: bonbardaketak

Gerra Zibilean Euskal Herriko hainbat herri bonbardatu zituzten. Otxandio, Irun, Donostia, Eibar, Bilbo, Legutio, Elorrio... Hori bai, Gernikako bonbardaketa da ezagunena. Durangoko eta Gernikako bonbardaketetako testigantzak ekarri ditugu hona, horiexek izan zirelako zibilen kontrako hegazkin-eraso gogorrenak.

Mailak: DBH, LH, Batxilergoa

Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera, Euskal Herriko historia

Gaiak: Oroimen historikoa

0 puntu 5 izarreko maximotik
0 iritzi guztira

Hainbat lanketa egin daitezke bideo honekin bai LHn (egokiena azkenengo zikloa), DBHn eta Batxilergoan. Bideo hau aproposa da gerrari buruz gehiago jakiteko eta bereziki bonbardaketei buruz informatzeko.

Gai honekin lotutako bideo gehiago: ikus “Testuingurua” atala.

-Durango 1937ko martxoaren 31 eta apirilaren 4a bitartean bonbardatu zuten. Martxoaren 31n izan zen bonbardaketa nagusia. Guztira 336 hildako izan zirela dago erregistratuta. Italiako Aviazione Legionariako hegazkinek egin zuten erasoa. 280 bonba baino gehiago jaurti zituzten, 14.800 kilo inguru lehergailutan. Bonbak botatzeaz gainera, ihesi zihoazen zibilak ere ametrailatu zituzten.
-Gernikako bonbardaketa 1937ko apirilaren 26an gertatu zen, astelehenez. Azoka eguna zen. Italiako Aviazione Legionaria eta Alemaniako Legion Condor batu ziren, aire erasoak egiteko. Hiria erabat suntsituta geratu zen. Ikerketa batzuen arabera, hildakoak 250 izan ziren; beste batzuen arabera, 1.000 inguru. Ez dago ziur jakiterik, bonbardaketa horren inguruan gezur asko zabaldu zirelako. Gezur nagusia: Gernika Errepublikaren aldekoek txikitu zutela, eta ez Francoren gidaritzapean zeudenek. Gernikan ere zibilak hegazkinetatik metrailatu zituzten. Gernikan bonba leherkor bereziak erabili zituzten, oso erasokorrak. Alemaniarrek Gernika II. Mundu Gerrarako laborategi gisa erabili zutela esaten da, zibilen kontrako eraso ahalik eta gogorrena nola egin daitekeen frogatzeko.

-Gerraren inguruko bideo gehiago, orokorrak direnak (edozein ikastetxetarako baliagarriak):

Gerra: erbesteko egonaldia

Gerra: ihes egin beharra

Gerra: kartzela eta fusilamenduak

Gerrako ume eibartarrak

Gerraostea: errotak itxita

Gerraostea: kupoa entregatu beharra

Gerraosteko gosea

Saturrarango kartzela

Gerraostea: Franco Donostian

Gerraostea: euskararen zapalkuntza

Euskara galarazita eskolan

Euskara debekatuta kalean

Gerraostea: emakumea lantegitik etxera

Emakumea frankismoan   

 
-Beste bideo batzuk, gerra garaian herri jakinetan gertatutakoei buruz:

Euskararen egoera Pasaian

Gerra zibila Tolosaldean

Gerra zibila Lekeition 

Gerraren etorrera Ordizian

Gerrako ume eibartarrak

Eibarko bonbardaketa

Gerra Eibarren 

Utzi zure ekarpena