Gerra: erbesteko egonaldia

Gerra Zibilean etxetik ihesi joan zirenetako askok erbestera jo zuten gero. Salbu egoteko. Umeak ziren gehienak, eta itsasontziz eraman zituzten. Frantziara, Belgikara, Erresuma Batura, Errusiara... 'Gerrako umeak' deitzen zaie. Ume haietako batzuen testigantzak bildu ditugu.

Mailak: DBH, LH, Batxilergoa

Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera, Euskal Herriko historia

Gaiak: Oroimen historikoa

0 puntu 5 izarreko maximotik
0 iritzi guztira

Hainbat lanketa egin daitezke bideo honekin bai LHn (egokiena azkenengo zikloa), DBHn eta DBHOn. Bideo hau aproposa da gerrari buruz gehiago jakiteko eta bereziki lekuko batzuek bizi izandakoaz jabetzeko.

Gai honekin lotutako bideo gehiago: ikus “Testuingurua” atala.

-Milaka izan ziren erbesteratuak Gerra Zibilean. Batzuek mugatik igaro ziren, beste batzuk mendiz mendi... Hori bai, gehienak itsasontziz joan ziren.
-Orotara 30.000 ume baino gehiago bidali zituzten Euskal Herritik kanpora, erbestera. 
-Ebakuatutako "gerrako ume" gehienak Frantziara (11.000), Belgikara (5.000), Erresuma Batura (4.000) eta Errusiara (3.000) joan ziren. Beste herrialde batzuek ere jaso zituzten haurrak: Suitzak, Herbehereek, Danimarkak eta Mexikok. Suediak eta Norvegiak koloniak izan zituzten Frantzian.
-1936ko irailetik aurrera hasi ziren haur taldetxoak Frantziara eta Belgikara eramaten. Alabaina, lehen expedizio ofizialak 1937ko martxoan egin zituzten: Frantziara eta Errusiara. Ebakuazio masiboak, baina, Gernikako bonbardaketaren ostean etorri ziren. Ordura arte Europako herrialde batzuek ez zuten esku hartu nahi (Erresuma Batuak, esaterako). 1937ko apirilean, sarraskiaren oihartzuna nazioartera zabaldu zen. Orduan, herrialde batzuk jarrera aldatzen hasi ziren; izan ere, herritarrak gobernuak presionatzen hasi ziren, giza laguntza eman zezaten. Hala, Eusko Jaurlaritzak zibilen ebakuazioa negoziatu ahal izan zuen Europako hainbat herrialderekin. 
-SS Habana itsasontzia ebakuazioen ikurretako bat da. 1937ko maiatzaren 21ean irten zen Santurtziko portutik, Southamptonera joateko (Erresuma Batua). 3861 ume eta 200 heldu (andereñoak, erizainak, apaizak...) zeramatzan. Expedizio ikusgarria izan zen. 
-Gerra bukatu zenean, herrialde gehienek umeak jaioterrira bueltatzea ahalbidetu zuten. Mexikok eta Errusiak ez, ordea: ez zuten harreman diplomatikorik Francoren gobernuarekin. Gainera, II. Mundu Gerrak harrapatu zituen han. Urte askoan ez zuten bueltatzerik izan (lehenengoak 1957an hasi ziren bueltatzen, Errusiatik, hogei urte eta gero). 
-Inork erreklamatu ez zituen umeak (umezurtzak tarteko) ere geratu egin ziren. Belgikan, adibidez, 1.300 ume adoptatu zituzten.
-Buelta oso gogorra izan zen ume askorentzat. Familiarekin elkartu ziren, baina gerraosteko miseria izugarria zen. Atzerrian, berriz, gehienei ez zitzaien jatekorik falta. Ume batzuek, gainera, familia aberatsetan bizitzen egon ziren. 


-Gerraren inguruko bideo gehiago, orokorrak direnak (edozein ikastetxetarako baliagarriak):

 

Gerra: bonbardaketak

Gerra: ihes egin beharra

Gerra: kartzela eta fusilamenduak

Gerrako ume eibartarrak

Gerraostea: errotak itxita

Gerraostea: kupoa entregatu beharra

Gerraosteko gosea

Saturrarango kartzela

Gerraostea: Franco Donostian

Gerraostea: euskararen zapalkuntza

Euskara galarazita eskolan

Euskara debekatuta kalean

Gerraostea: emakumea lantegitik etxera

Emakumea frankismoan   

 
-Beste bideo batzuk, gerra garaian herri jakinetan gertatutakoei buruz:

Euskararen egoera Pasaian

Gerra zibila Tolosaldean

Gerra zibila Lekeition

Gerraren etorrera Ordizian

Gerrako ume eibartarrak

Eibarko bonbardaketa

Gerra Eibarren 

Utzi zure ekarpena