Gerraostea: errotak itxita

Gerraostean, denboraldi batzuetan errotak itxita egon ziren Gipuzkoan eta Bizkaian. Guardia Zibilak prezintatu egiten zituen, baserritarrek garirik eta artorik ez ehotzeko. Baserritarrak isilka joaten ziren errotetara, gauez eta ezkutuka ehotzera. Nafarroara ere joaten ziren, han errotak irekita baitzeuden.

Mailak: DBH, LH, Batxilergoa

Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera, Euskal Herriko Historia

Gaiak: Oroimen historikoa, Ekonomia

4,88 puntu 5 izarreko maximotik
120 iritzi guztira

Hainbat lanketa egin daitezke bideo honekin bai LHn (egokiena azkenengo zikloa), DBHn eta Batxilergoan. Bideo hau aproposa da gerraosteko ekonomiari buruz gehiago jakiteko eta bereziki erroten itxieraren berri izateko.  Gisa honetako galderak egin ditzake irakasleak:

-Zein zen erroten funtzioa eta garrantzia? Zuen herrian ba al da errotarik? Gaur egun erabiltzen al dira?

-Zergatik joaten ziren baserritarrak ixilka errotetara?

-Etxean entzun al duzue zerbait honen inguruan?

-Beste zein neurri ekonomiko hartu zituzten gerraostean? Badakizue zer den arrazionamendua?

Gaian sakontzeko beste bideo batzuk: ikus “Testuingurua” atala. 

Gerraostean, Francoren diktaduraren garaian, hainbat neurri ekonomiko hartu zituzten. Errazionamendua jarri zuten, eta, horrekin batera, baita oinarrizko elikagaiak kontrolatzeko beste neurri batzuek ere. Baserritarrei kupoa entregatzeko betebeharra jarri zieten (gero errazionamendura bideratzeko) eta errotak itxi egin zituzten (nahi beste ehotzeko aukerarik izan ez zezaten). Ikus ondorengo bideoak:

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza