Gerraostea: errazionamendua

Gerra Zibilaren osteko urteak gose urteak izan ziren. 1939tik 1952ra elikagaiak errazionatuta egon ziren; produktuen banaketa kontrolatuta zegoen.

Mailak: DBH, LH, Batxilergoa

Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera, Euskal Herriko Historia

Gaiak: Oroimen historikoa

5 puntu 5 izarreko maximotik
3 iritzi guztira

Hainbat lanketa egin daitezke bideo honekin bai LHn (egokiena azkenengo zikloa), DBHn eta DBHOn. Bideo hau aproposa da gerrari buruz gehiago jakiteko eta bereziki lekuko batzuek bizi izandakoaz jabetzeko.

Gai honekin lotutako bideo gehiago: ikus “Testuingurua” atala.

  • Espainiako Gerra Zibila 1939ko apirilaren 1ean bukatu zen. Francisco Franco diktadorea jarri zen agintean. 
  • 1939ko maiatzean jarri zuen Francok errazionamendua, gerra bukatu eta segituan. 
  • Familia bakoitzak bere errazionamendu kartila zeukan. Kupoiekin joaten ziren dendara, zegoekiena erostera. 
  • 1952. urtera arte, oinarrizko lehengai asko txartel bidez jasotzen zituzten herritarrek. 
  • Gerra Zibilaren ondorio zen krisia aitzakia hartuta, produktuen banaketa kontrolatua jarri zuten martxan. Hornidura eta Garraioen Komisaria Nagusia edo herritarren artean Abastos bezala ezaguna den saila sortu zen horiek kontrolatzeko.
  • Politika horrek gosea ekarri zuen. Eta estraperloa.
  • Oinarrizko elikagaiak kontrolatzeko beste neurri batzuek ere hartu zituzten. Baserritarrei kupoa entregatzeko betebeharra jarri zieten (gero errazionamendura bideratzeko) eta errotak itxi egin zituzten (nahi beste ehotzeko aukerarik izan ez zezaten). Ikus ondorengo bideoak:

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza