Goazen Baratzera

Ilaran jarrita egiten den kantu-jolasa, adibidez gelatik jolastokira ateratzeko orduan.

Mailak: HH

Proiektuak: Eibarko Udalak babestuta, Jira bueltan: 50 kanta eta jolas

Gaiak: Kanta-jolasak

5 puntu 5 izarreko maximotik
Iritzi 1 guztira

1-Haurrak ilara bat osatuz jarriko dira, elkarri eskutik ala bizkarretik helduta.

2-Kanta abesten egingo dute aurrera. Guztiek batera abestuko dute.

3-“Mirua zer da: hilik ala bizirik?”galdera iristen denean, azkenengo doan umeak erantzun beharko du. “Bizirik!” erantzuten baldin badu, berriro kantatzen da abestia. Hilik!” esanez gero, berriz, bukatu da jolasa.

Gelatik jolastokira joateko kanta-jolas aproposa da, baina bestela ere erabil daiteke, umeek elkarrekin jolasteko.

 

Partaide kopurua (gutxienez): 3

Goazen, goazen baratzera
Han mirua ikustera
Perejila janda eta mirua etzanda
Jan ta jan ta jan...
Atzeko marikitaaaa
-Zer nahi duzu, nagusi?
Mirua zer da: hilik ala bizirik? 
-Bizirik! (berriz kantatzen da) / Hilik! (bukatu da jolasa)

Arrasateko Arantxa Iregiri jasotako kanta-jolasa da. Berak ikastetxean erabiltzen zuen, haurrekin, gelatik jolastokira joateko garaian, baina etxean ikasitakoa ei zen, alpaldikoa. 

Utzi zure ekarpena