Halloween, euskal ohitura?

Halloween AEBetatik etorritako festa da, baina non du jatorria? Kalabazak hustu, begiak egin eta barruan kandelak jartzea aspaldiko ohitura da, Domu Santu inguruan egiten zena.

Mailak: DBH, LH

Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera

Gaiak: Ohiturak

5 puntu 5 izarreko maximotik
Iritzi 1 guztira

Hainbat lanketa egin daitezke bideo honekin. Aproposa da hallowen garaiaren inguruan lantzeko edozein adineko ikasleekin, lanketa egiterako garaian egokitzapenak eginda.  Hona hemen lanketarako galdera posible batzuk:

-Zein iritzi duzue bideoan entzundakoaz? Nongo ohitura da Halloween? Horri buruzko informazioa topatu eta teoriak planteatu.

-Berreskuratu eta berrasmatu dezagun euskal ohitura hori, amerikar kutsurik gabea: arimen gaua, gau iluna… Zer egingo zenukete?

-Halloween festa Irlandatik AEBetara eraman zutela uste da, eta handik bueltan Europara zabaltzen ari dela berriz orain. Egia al da hori? Baliteke. Baina zein da ohitura horren jatorria? 
-Euskal Herrian arimen gaua egiten zuten hainbat tokitan, Domu Santu egunaren inguruan. Kalabazak hustu eta kandelak jartzen zizkieten barruan. Ohitura hori ez da Irlandatik etorri hona. Europa osoan zabaldutako ohitura izango ote zen sasoi batean? Euskal Herrian behintzat ez da ohitura arrotza, gehienek kontrakoa pentsatu arren. Ikus horri buruz idatzi genuen albistea.

Utzi zure ekarpena