Haria, mataza, loria

Sokasaltorako antzinako abesti bat da.

Mailak: LH, HH

Proiektuak: Eibarko Udalak babestuta, Jira bueltan: 50 kanta eta jolas

Gaiak: Kanta-jolasak

5 puntu 5 izarreko maximotik
Iritzi 1 guztira

Jolas hau Eibarko Mogel ikastolan landu zuten, HHn, baina LHko lehen mailetarako ere aproposa da.

 

Zer behar da?

Soka bat eta leku zabal bat.

 

Nola jolasten da?

Bi lagunek sokari eragiten diote, eta guztiek batera kantatzen dute. Umeek txandaka egingo dute salto sokan, eta ahal den gehien iraun beharko dute saltoka. Abestiaren bukaeran “haria” hitza errepikatzen da, eta sokari azkarrago eragiten zaio orduan, saltaginak huts egin arte.

 

Adina:

4-5 urtetik aurrera

 

Partaide kopurua (gutxienez): 3

Haria, mataza, loria 
Haria, mataza 
Haria!
Haria, mataza, loria
Haria! Haria! Haria!...

Sokasaltorako abesti hau aspaldikoa da. Guk Errenteriako Begoña Lizasoren ahotan entzun genuen, eta Lezoko Xebastiana Agirrek ere erabiltzen zuen, umetan.

Urtxintxa Eskolakoek Tolosan jasotako aldaera bat proposatzen dute: Haria mataza.

“Loria” hitzaren inguruan, uste dugu “lodia” izango duela esanahia (toki batzuetan hala esaten da) eta ez “lorea”: hari mataza lodia. Hitz jolasa egiten da “loria” eta “haria” hitzekin, eta umeek erraz ikasteko modukoa da.

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza