Horra hor goiko

Sehaska kanta izan daiteke, baina baita beste egoera batzuetan kantatzeko moduko abestia ere. Mogel Ikastolakoek kantu-jolas bihurtu dute, umeak biribilean jarrita.

Mailak: LH, HH

Proiektuak: Eibarko Udalak babestuta, Jira bueltan: 50 kanta eta jolas

Gaiak: Kanta-jolasak

4,67 puntu 5 izarreko maximotik
3 iritzi guztira

Kanta hau Eibarko Mogel Ikastolan kanta-jolas bihurtu zuten, eta HHko 4-5 urteko umeekin landu zuten. LHko lehen mailetakoekin ere erabili daiteke. 

Nola jolastu?

Hainbat modutara jolastu daiteke. Aukera bat:

1-Umeak korroan ipiniko dira, biribilean elkarri eskutik helduta, eta denek abestia kantatuko dute, alde baterantz mugitzen doazelarik (erlojuaren orratzen norabidean, adibidez. Behin baino gehiagotan kantatuz gero, beste alderantz mugi daitezke ondoren: txandaka batera eta bestera).

2-Abestiaren bukaeran, “lalalaralarala” hasten denean, umeek dantza egingo dute, besoak altxatuta eta jira-bueltaka.

Partaide kopurua (gutxienez): 3

Horra hor goiko
hariztitxo baten
kukuak umiak
egin dittu aurten
Kukuak egin 
Amilotsak jan
Huraxe kukuaren 
zoritxarra zan!
Lalalaralarala

“Horra hor goiko” hainbat egoeratan kantatzeko moduko abesti herrikoia da. Bi bertsio jaso ditugu: Arrasateko Bixente Pagoagarena sehaska kanta da. Aramaioko Felisa eta Margarita Aranak kantatutakoa, berriz, dantzarako aproposagoa, animatuagoa. Eibarko Mogel Ikastolakoek bigarrena aukeratu zuten eta kantu-jolas bihurtu zuten, umeak biribilean jarrita.

Arrasateko Patxi Goikoleak ere kantatzen du abesti hori.

Sarean beste proposamen polit hau ere aurkitu dugu, ume nagusiagoekin.

Amilotsa eta kukua, biak dira txoriak. Kukuari amilotsak jaten omen dizkio kumeak. Kukua, berriz, arrautzak beste txori txikiagoen habietan jartzen dituelako da ezaguna! Horregatik ez ditu bere habian jarriko, amilotsak ez diezazkion jan? 

Eusko Ikaskuntzaren webgunean partitura dator, eta baita kantaren bigarren zati bat ere. 

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza