II. Errepublikaren aldarrikapena

II. Errepublika Eibarren beste inon baino lehenago aldarrikatu zuten. Bideo honetan nola gertatu zen azaltzen dute hainbat eibartarrek, eta Maialen Lujanbiok gai horri buruz kantatutako bi bertso ere badatoz, Eibarko bonbardaketaren urteurreneko ekitaldian kantatu zituenak.

Mailak: DBH, LH

Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Euskal Herriko historia

Gaiak: Oroimen historikoa

0 puntu 5 izarreko maximotik
0 iritzi guztira

II. Errepublikari buruzko lanketa egiteko balio dezake bideo honek. 

-Errepublikari buruzko azalpenak eman. Zer izan zen, eta zein aldaketa ekarri zituen.

-Eibarren beste inon baino lehenago aldarrikatu zuten. Bideoa ikusi, eta komentatu:

  • Zer gertatu zen Eibarren?
  • Bertsoek diotena aztertu

-II. Errepublikari buruzko informazio gehiago bilatu dezakete ikasleek. Adibidez: emakumeen boto eskubidea izan zen II. Errepublikak ekarri zuen aldaketetako bat (1933). Noiz jarri zuten abian boto eskubidea? Nola eta zergatik geratu zen bertan behera? Noiz arte? 

-Eibarko II. Errepublikaren aldarrikapenari buruzko dokumental laburra ikusi: 

Esnatu! Errepublikia etorri da ta!

-II. Errepublikari buruzko beste bideo pasarte batzuk:

Errepublikak ekarritako aldaketak 

Errepublikarren abestia

Errepublika Elorrion

Bartolo Arriola (Eibar, 1912)

-Akordatzen haiz Republikiak urten ebanian? Eibarren sozialistak eta republikanuak eguazen. Ta Eibarren orduan 19 konzejal, tokatzen jakuazen euren jendiantzako, eta Republikanuen eta sozialisten taldiorrek itxen juen... hamazortzi itten juen.

Jose Kareaga (Eibar, 1930)

-Etorri zitxuan tipo bi, iñok be ez zakixan zeintzuk zian, ondo jantzitxa, ta Irundik edo. Irun beti ezkerrekua izen dok, ta eurak esan i jotsen: ‘¿A que estais esperando? La republica ya se ha proclamado y tal y cual’. Sinistu! Ta banderiori jaso juen, eta ez zeuan notiziarik. Ta itxuria diar in bihar izan juen Bilbora eta han be ez zekixen ezer. (...) ‘Aqui no hay ninguna noticia, aqui no sabemos nada, pero os habeis dau cuenta de lo que habeis hecho?’. ‘Bueno, pues ya hemos hecho’. ‘¡Pues buena os espera!’. Bildurtuta, jo ataraik kontua bildurtuta!”.

Emilia Unamuno (Eibar, 1915)

-Horreaitxik da Eibarren urten ebana egun bat lehenao Republikia.

Maritxu Osa (Eibar, 1921)

-Bai horixe, hantxe nenguan Untzagan.

Emilia Unamuno

-Untzagan neuan ni. Ta alboko etxian bizi zian Francisconekuak. Mama, que traje me voy a poner hoy? Klaro, Republikiak urten ebala ta republikiak urten ebala Untzagan ta…

Mari Karmen Agirre (Eibar, 1924)

 “Atsaldian ekarri eben...halakotxeko errubera haundixekin igotzeko. Eskilaria. Eskilara bat. Horixa zan, gainera. Horixa. Eskilara haundi bat. Ta haretxekin eskilariakin… hara, ikusten nao ointxe be. Gu arkupietako onduan. Porke ha kamiñua… ez zan juten han iñobez. Han kamiñuan autorik ta, ez zeuen autorik. Ta hantxe aittakin ta amakin ta… Ta kendu eben, porke ipintzen eban:Plaza de Alfonso XIII. Ekan han, eta haxe kendu eben… hango txalua! Ta ipini eben: Plaza de la Republica.

Arantxa Lasa (Soraluze, 1925)

-Badakizu, la ciudad ejemplar emun zotsan titulua Republikiak, zeaitxik izan zan lelengo herrixa proklamau ebana.

Maritxu Osa (Eibar, 1921)

-Izan gara, espabilauak izan gara eibartarrak!

Maialen Lujanbio

Milla pasata bederatzirehun

ta hogeita hamaika urtian

Errepublika proklamatu zan

lehelengo Eibar partian

hiru kolore zitun bandera

udaletxeko atian

zati morea erori zaio

ordutik orain artian

 

Nola gaur egun daukaguna den

Askatasun ukatua

Enpresariei ahotsa eta

langileria mutua

emakumeak buelta etxera

hezkuntzari enbutua

pena España bortxatzaile ta

triste hau ezagutua

 

Republikatik ez baita izan

horren interesgarria

ordun Eibarri ‘ciudad ejemplar’

omen zioten jarria

bihar edo etzi betetzen bada

gogo baten aldarria

ia ordun Eibar bihur liteken

ziudade eredugarria

  • Espainiako II. Errepublika 1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zen. Alfonso XIII erregearen monarkia ordezkatu zuen. 1939ko apirilaren 1ean amaitu zen, Franco generalaren diktadura hasi zenean. Baina 1936ko uztaileko estatu kolpeaz geroztik, ezin izan zuten normaltasunez gobernatu. Hau da, 1936ko gerra hasi zenetik.
  • Eibarren egun bat lehenago aldarrikatu zuten Errepublika, apirilaren 13an. Espainiako Sahagun (Leon) eta Jaca (Huesca) herrietan ere bai. Horregatik, hirurei herri ilustre izendapena eman zien gero Errepublikako gobernuak. "Ciudad Ejemplar" titulua.
  • 1931. urteko apirilaren 14ko goizean jarri zuten Errepublikaren bandera Eibarko Untzaga plazan. Oso egun berezia izan zen orduko eibartarrentzat, eta gaur egun ere esanahi berezia dauka: urtero hainbat ekitaldirekin gogoratzen dute. 
  • Aldarrikapena aurreratzearen zergatia: 1931ko apirilaren 12ko hauteskundeetan Koroak herritarren babesa galdu zuen; apirilaren 13an ministroek bilera egin zutenean, Errepublika hotsak zabaltzen hasi ziren. Eibarrera ere iritsi ziren zurrumurruak. Eibarren sozialistek eta errepublikarrek gehiengoa zuten (19 zinegotzitik 18).
  • Espainiako II. Errepublikan hiru aldi bereizten dira: 1. 1931-1933. Manuel Azaña izan zen presidentea, ezkerrekoa. Hainbat erreforma aurrerakoi egin zituzten. 2. 1933-1935. Eskumakoek gobernatu zuten, eta aurretik egindako erreformak bertan behera utzi zituzten. 1934ko urriko iraultza gertatu zen orduan: langileen grebak, protesta moduan. 3. 1936. Ezkerrak boterea berreskuratu zuen, Fronte Popularrak. Handik bost hilabetera, altxamendu militarrarengatik erbestera joan behar izan zuten.
  • Aldarrikapenari buruzko albistea
  • II. Errepublikari buruzko informazioa Wikipedian
  • II. Errepublikan hiru aldi bereizten dira: 1. 1931-1933. Manuel Azaña izan zen presidentea. Hainbat erreforma aurrerakoi egin zituzten. 2. 1933-1935. Eskumakoek gobernatu zuten, eta aurretik egindako erreformak bertan behera utzi zituzten. 1934ko urriko iraultza gertatu zen orduan: langileen grebak, protesta moduan. 3. 1936. Ezkerrak boterea berreskuratu zuen, Fronte Popularrak. Handik bost hilabetera, altxamendu militarrarengatik erbestera joan behar izan zuten.
  • Errepublika garaiko erreforma batzuk: emakumeen boto eskubidea; hezkuntza laiko, publiko eta debaldekoa; langileei ugazabekin negoziatzeko aukera; armadarako diru sarrera eta militar kopurua murriztea; nekazaritzako lur eremuen gaineko erreforma.
  • Espainiako I. Errepublika: 1873-1874.
  • II. Errepublikari buruzko dokumental labur bat, gaztelaniaz. 

Utzi zure ekarpena