Inauteriak Eskoriatzan

Gerraostean inauterietako hainbat usadio galdu ziren, debekatu egin zituztelako. Eskoriatzako bi ohitura berezi ere bai: kukumarroak eta urdelardero. Hori bai, berreskuratu egin zituzten, eta bizi-bizi daude orain.

Mailak: DBH, LH

Proiektuak: Eskoriatzako Udalak babestuta

Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera

Gaiak: Ohiturak

4,29 puntu 5 izarreko maximotik
1.036 iritzi guztira
Hainbat lanketa egin daitezke bideo honekin inauterien inguruan gehiago jakiteko. Bideo hau bereziki Eskoriatzarako aproposa den arren, beste herrietan ere erabili daiteke gai hau lantzeko. Egokia litzateke inauterien garaian lantzea, eta hona hemen galdera posible batzuk:
  • Herri guztietan berdin ospatzen dira inauteriak?
  • Zuen herrian nola ospatzen dira?
  • Zein herritako inauteriak ezagutzen dituzue?
  • Munduan zehar non ospatzen dira? Eta nola?

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza