Kastorrean edo krinketean

Intxaurrekin egiten den jolasa, lurrean ilaran jarrita. Birlo edo bola jokoaren antzekoa.

Mailak: LH

Proiektuak: Aretxabaletako Udalak babestuta, Jira bueltan: 50 kanta eta jolas

Gaiak: Jolasak

0 puntu 5 izarreko maximotik
0 iritzi guztira

Jolas hau Aretxabaletako Kurtzebarri ikastetxean landu zuten, LHko 4. mailan.  

Zer behar da?

Intxaurrak eta hurrak.

Nola jolastu?

1-Bi marra zuzen marraztu lurrean, bi errail, klarionarekin. Elkarren paralelo izan behar dute. Bi marren artean lau pausoko tartea egongo da.

2- Hasi aurretik, intxaurrak ondo aukeratu behar dira. Jokalari bakoitzak hainbat intxaur izango ditu (denek kopuru bera; demagun, bost), eta bere tartakaiñua. Tartakaiñua  deitutakoa gainerako intxaurrak baino handiagoa eta borobilagoa da (pilota lana egiten du).

3-Jaurtitzen nor hasiko den erabakitzeko, lurrean marraztutako marra erabiltzen da. Jokalari denek intxaur bana jaurtiko dute, eta marratik ahalik eta gertuen geratu beharko da intxaurra, baina pasatu gabe. Gertuen uzten duena izango da jaurtitzen lehena.

4-Intxaurrak ilaran jartzen dira, marraren gainean. Ilararen erdian Kastor jartzen da, hurra bat; aldamenetan intxaurrak. Jokalari bakoitzak intxaur bat jarriko du (jokalari gutxi baldin badira, bakoitzak bi). Elkarrengandik nahiko gertu egon behar dute intxaurrek, baina elkar ukitu gabe.

5- Jokalariak beste marraren atzean jarriko dira, eta bakoitzak intxaur bat jaurtiko du, txandaka. Helburua, ilarako intxaurrak jo eta marratik kanpo uztea. Hala, jokalariak marratik ateratako intxaur hori irabaziko du (bestela, jaurtitako intxaurra galduko du: lurrean geratuko da). Kastor (hurra) marratik ateraz gero, ilarako intxaur denen jabe egingo da. Berriro jarri beharko dira intxaurrak (bakoitzak bana edo bina, ilaran).

6- Intxaurrik jotzen ez duen jokalariak bere intxaurretako bat galduko du (lurrean geratuko da). Intxaur denak eta tartakaiñua galtzen dituen jokalaria erretiratu egingo da.

7-Aurkari gabe geratzen denak irabazten du, intxaur gehien dituenak. Puntuetara ere jolastu daiteke: ilaratik ateratako intxaur bakoitzeko puntu bat; Kastor (txikia) ateraz gero, hiru puntu. 10 puntura iristen dena irabazle.

Adina:

4 urtetik aurrera.

Partaide kopurua (gutxienez): 2

Birla edo bolo jokoaren antzekoa da, baina intxaurrekin. Beste fruitu batzuekin ere egin daiteke, eta baita fruituen hezurrekin ere.

Jolas honek hainbat izen ditu: kastorrera (kistorrerakastorrankastorrian...), txistiñeratxistorrerakrinketian (Antzuola)... Erdiko fruitutxoa, txikiena (hurra normalean): kastorkistorkaixtortxistorkatxinetxakiñatxistiñekiskiñekatxorra.... Intxaur handi borobilak ere izena du hainbat tokitan: Antzuolan tartakaiñua esaten diote. Madria bezala ere ezagutzen da, besteak beste. Guk tartakañua izena aukeratu dugu.

Nola jolastu jakiteko, ikus Urtxintxa Eskolak proposatzen duen jokoa ere.

Bideoan agertzen diren adinekoak: Santi Villareal (Amorebieta-Etxano), Fernando Alegria (Muxika) eta Cresen Urkidi (Aulesti). 

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza