Kukuarena korroan

Kukuaren abestiarekin dantza asmatu dute Kurtzebarri ikastetxeko haurrek.

Mailak: LH, HH

Proiektuak: Aretxabaletako Udalak babestuta, Jira bueltan: 50 kanta eta jolas

Gaiak: Kanta-jolasak

0 puntu 5 izarreko maximotik
0 iritzi guztira

Jolas hau Aretxabaletako Kurtzebarri ikastetxean landu zuten, LHko 1. mailan. HH bukaerarako ere egokia da.

Nola jolasten da?

Hainbat modutara jolas daiteke. Hauxe da Aretxabaletako umeek asmatutako modua:

1-Umeak korroan jarriko dira, guztiak batera abesten. Galderaren unean, umeetako batzuk (bitik bat) erdigunerantz joango dira eta hanka altxatuko dute. Ume horiek biribilera bueltatzean, erantzunaren unean, gainerako umeak joango dira erdigunera, hanka jasotzera.

2-Ondoren (“tralalalai” hasten denean) denak eskutik helduta bueltaka hasiko dira, korroan, abestia bukatu arte.

Partaide kopurua (gutxienez): 4

Aita, nun egiten du kukuak kabia?
Txantxangorri kabian, lapurtuz tokia.
Tralalalai, lapurtuz tokia.
Tralalalai, lapurtuz tokia.

Ama, nun egiten du kukuak kabia?
Txantxangorri kabian, lapurtuz tokia.
Tralalalai, lapurtuz tokia.
Tralalalai, lapurtuz tokia.

Bideoan agertzen den emakumea Donostiako Arantxa Lasa da; bere seme-alabek isilpeko ikastolan  ikasitako kanten artean aurkitu zuen kukuarena. Larrabetzuko Maria Elosegiri ere jaso diogu. Kanta herrikoia da, besteak beste Imanol Urbieta abeslariak kantatu izan duena.

Kanta berarekin beste lanketa bat egin zuten Eibarko Mogel ikastolan: HHko 5 urteko haurrekin landu zuten. Antzinako abestia esku-jolas bihurtu zuten.

Utzi zure ekarpena