Lehenengotxo hori

Atzamarren izenak ikasteko kantu-jolasa, ume txikiekin egiten dena.

Mailak: HH

Proiektuak: Elgoibarko Udalak babestuta, Eibarko Udalak babestuta, Jira bueltan: 50 kanta eta jolas

Gaiak: Kanta-jolasak

0 puntu 5 izarreko maximotik
0 iritzi guztira

Kanta-jolas hau Eibarko Mogel ikastolan eta Elgoibarko herri eskolan landu zuten, HHko 3 eta 4 urteko umeekin.

Nola jolastu?

Ume guztiek batera konta dezakete atzamarren izenak ikasteko abestia, hatzak erakutsiz: lehenengo hatz txikia, gero nagia, segidan luzea, ondoren bizkorra eta azkenik lodia.

Ume txikiagoekin ere egin daiteke, umea altzoan hartuta eta hari hatzak ukituz, umeak berak ikasi eta bere kabuz egitea lortzen duen arte.

Partaide kopurua (gutxienez): 2

Lehenengotxo hori, 
punta bihatz hori, 
beste guztien artian 
txikia da hori. 
Larala lara... 

Bigarrentxo hori, 
punta bihatz hori, 
beste guztien artian 
nagia da hori. 
Larala lara... 

Hirugarrentxo hori, 
punta bihatz hori, 
beste guztien artian 
luzia da hori. 
Larala lara... 

Laugarrentxo hori, 
punta bihatz hori, 
beste guztien artian 
pizkorra da hori. 
Larala lara... 

Bosgarrentxo hori, 
punta bihatz hori, 
beste guztien artian 
lodia da hori. 
Larala lara...

Antzinako kanta da. Guk Elgoibarko Miren Vallejok abestutako aldaera hartu dugu oinarri moduan, eta Elgoibarren bertan eta Eibarren landu. Bergaran ere jaso dugu kanta hori, Nicasio Bilbao eta Garbiñe Irizarrek abestuta.

Hori bai, jasotako jatorrizko bi aldaerak hitanoz daude (“dek hori” eta “duk hori”), eta guk zutanoz jarri dugu (“da hori”), toka eta noka aldi berean erabiltzea ezinezkoa delako (hitanoz egin nahi izanez gero, txanda egin daiteke: hatz batekin toka eta hurrengoarekin noka).

Besteak beste Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek ere kantatu izan duten abestia da Lehenengotxo hori.

Hatzen izenak ikasteko kanta-jolas bat ere badaukagu, honekin batera landu daitekeena:

Hona hemen hatzen izenak ikasteko beste kanta bat ere, Urtxintxa Eskolakoek proposatzen dutena: Non zaude?

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza