Ordiziako industria

XX. mendearen lehen erdian Ordizian zein lantegi eta tailer zeuden kontatzen dute hainbat herritarrek. Altzari lantegiak ugariak ziren, eta orain baino fabrika gehiago zegoen. Hori bai, herritar asko Beasaingo CAF lantegira joaten ziren lanera orduan ere.

Mailak: DBH, LH

Proiektua: Ordiziako Udalarentzat egindako lana

Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera

Gaiak: Lanbideak, Ekonomia

0 puntu 5 izarreko maximotik
0 iritzi guztira

Hainbat lanketa egin daitezke bideo honekin.  Aproposa da Ordiziako eta inguruetako ikastetxeetarako. Proposamenak egokitu egin daitezke ikasleen adinaren arabera, baina hona hemen ideia batzuk:

-Bideoa ikusi, behar den beste alditan.

-Zein ziren Ordiziako lantegi garrantzitsuenak XX. mende hasieran? Zer egiten zen Ordizian? Zerrendatu.

-Gai zarete aipatu dituzten lantegietako batzuk Ordiziako mapan kokatzeko? Non zeuden? Zer dago orain hor?

-Zuen etxekoek non egin izan dute lana? Gurasoek, osaba-izebek, aitona-amonek… 

-Baziren lantegi eta tailer gehiago ere, bideoan ez datozenak. Zerrenda osatzen saiatu.

-Ba al dakizue zein lan baldintza zituzten? Eta zenbat kobratzen zuten? Soldata amari ematea zen normalena... Bilatu informazio gehiago! www.ahotsak.eus/ordizia/gaiak

-Inmigrazioa. CAFek langile asko erakarri zituen, inguruko herrietakoak zein kanpokoak. Zer dakizue langile haiei buruz? Nondik etorri ziren? Ezagutzen duzue haien ondorengorik?

-Zein desberdintasun ikusten dituzue lehengo eta oraingo lantegien artean?

-Dena ez zen industria Ordizian. Beste ogibide batzuk ere baziren: baserritarrak, jostunak, sastreak, zapatariak, saltzaileak... 

Patxi Maiza (1933): -Ordizin lantegik?

Alejandro Ormazabal (1934): -Orduan gaur baino gehiago zeon industrie, e.

Patxi Maiza (1933): -Ba hemen nik ezautu nittunak ba gehienak zien mueble fabrikak.

Alejandro Ormazabal (1934): -Arotzerik. Zea, mueble fabrikea asko zeon.

Felipe Korta (1928): -Dozena erdi bat arotzeri bazeren. Jende gutxikin: igual 8-10-12 taller bakoitzien, baina arotzeria asko zeon.

Patxi Maiza (1933): -Beran zeren bi: Muebles Munduate, Muebles San Jose…

Maria Rosario Mujika (1934): -Eta gero hemen, hor Calle Urdanetan Lekuona, beste muebleri bat.

Patxi Maiza (1933): -Gero zeon Muebles Esposito. Horik zeren zera biden, kanposantura biden.

Felipe Korta (1928): -Etxeberria, Bizente Leunda, San Jose, Agirrezabala, Esposito…

Patxi Maiza (1933): -Gero sortu zan, geroxeo, oain Agirrezabala… badare hor Muebles Ordizia? Horik.

Felipe Korta (1928): -Hamen zien ba prinzipalenak kutxillerie esaten ziyoben: Goenaga. Kutxillerie.

Patxi Maiza (1933): -Kutxarak, tenedorek, kutxillok, kazuelak, fianbrerak…holako gauzak. Gero Zaldibira jun zan.

Maria Rosario Mujika (1934): -Gero, baskuleri bat zan. Hor, zean, San Bartolomen. Baskuleri haundi bat zan: baskulak itten zittuen.

Joxepa Urkiola (1934): -Ba baskulerie... hemen baskulak iten zien, e. Balantzak eta. Hoi re egon zan hor Bilore alden, taller txiki bat, ta geo San Bartolomen in zuen taller haundi bat. Geo frakasatu in zien ta itxi in zan, baino...

Maria Rosario Mujika (1934): -Eta gero zeak zien, Martin Gaztañaganekoa…

Juan Barandiaran (1949): -16 urtekin ya kaldererin sartu nitzen. Gaztainaga kaldererin. Ordun e karburukin zea itten zan, karburukin eo ta ikatzakin sue in, eta ba harrekin berotzen zan burnie ta porrakin joz hue, hari ematen zitzaion bere forma. Hirurogeita... ia 70 lagun egongo giñen, e.

Felipe Korta (1928): -Hoiek zien printzipalenak. Oaindik e Bilore ta hoiek, oaindik hasi be zeren. Ya hoiek gerotxon etorri zien. Ordun, klao, jaboia iten zeben, baina familiarrak bakarrik: 7 o 8 anai zien, eta eren artian iten zeben. Ez zeben anpliatu batere.

Joxepa Urkiola (1934): -Bilore ere uste det denda txiki baten hasi emen zien, jaboiak iten, eta gero bira ze in zuen. Gero itxi in zan baino… Hoi ere ikusita nau, haunditzen ikusita nau.

Patxi Maiza (1933): -Bilore: jaboi fabrika. Gero Zaldibira jun zan...

Maria Rosario Mujika (1934): Cartonajes Nadal…

Antonia Etxaniz (1931): -Inprenta, bonbon kaja... bonboiak-eta kajak sartzeko oso koloriñetako polittak eiten zien. Eta eseri ta eskutan, forrau, forrau... Gaiñezko osea adornue ipiñi. Eta gero enpresata bialduko zittuen edo nun itten dittuen bonboiak, hori.

Maria Rosario Mujika (1934): -Gero beste bat itten zan… Marques. Hor zea itten zien, sobrek-eta itten zien. Gero, hemen, Aralar… bi inprentak, Aralar eta hoiek.

Felipe Korta (1928): -Gero zeon ba ume kotxek: Carroceria Modelo.

Joxepa Urkiola (1934): Oain etxek dare. Dana etxek in die. Fabrikak, klaro, herritik kanpora zien fabrikak.

Antonia Etxaniz (1931): -Gero fabrika haundie, hori badakizu: Ferrocarriles.

Maria Rosario Mujika (1934): -Fabrika haundie.

Alejandro Ormazabal (1934): -Nik beti ezautu nun CAF, bai.

Pedro Armendariz (1925): -Baino 3.000 ta 4.000 langile zeuzken ordun, e.

Alejandro Ormazabal (1934): -Oain baino askoz ere langile gehio zeren CAFen. Ez dakit, 4.000 edo ze esaten zuen, 3.000 ta... Klaro, eskulana. Dana eskuz in behar, dana.

Patxi Maiza (1933): -Ni hasi [nitzen] CAFen mila beratzirehun eta berrogeta zortzin. Ni nitzen… "mecánico montador". Lehenbizi jarri nitzen, aittu nitzen lokomotoratan, lokomotora haundi horitan. Aitzen giñen ba danetio… ni aittu nitzen autobusek in giñuzen bolara baten… Gero itten giñutzen ba beste tren batzuk: e, esate baterako jendea juten dan zeak… bagoi hoitakok. Holakoetan ibilli nitzen.

Antonia Etxaniz (1931): -CAF, gehiena horutza. Hor, gehienak hor iten zuen lana.

Felipe Korta (1928): -Kanpotarra hasi zan en la decada… ya ni sartzerako kanpotar asko zeon, lehendik etorrita. Baino ni sartu ta gero izan zan, del 50 al 60 o… garai hortan, hor etortzen zien, bueno… maleta egurrezko batekin etortzen zien, ta sartzen zien hamen, El Hotel Continental esaten ziyoen, eliza ondon zeon emakume bat… Ez dakit nun sartzen zitun igual 20 apopillo, 30 o… kristoneko bueno… Jende asko etorri zan ordun.

-Ordiziako askok Beasainen egiten zuten lana: “fabrika handian”, CAFen. Fabrika 1899ean jarri zuten; 1905ean Fabrica de Vagones de Beasain (FVB) bihurtu zen; I. Mundu Gerraren ondorioz produkzioa asko hazi zen, eta 1917an Compañía Auxiliar de Ferrocarriles sortu zen (CAF), karga-bagoietan espezializatua. Hazten eta indartzen joan zen. Askok eta askok egin dute bertan lana, inguruko herrietakoek zein kanpokoek. Gaur egun ere punta-puntako lantegia da. CAFek 45 lantegi ditu munduan zehar (ikus Wikipedia).

-Altzariak egiten zituzten aroztegi asko zeuden Ordizian, mende hasieran. Gaur egun Muebles Ordizia da herriko tradizio horren lekuko.

-Galdaragintzako Gaztañaga lantegia ere gaur egundaino iritsi da. Gaztainaga Anaiak du izena orain.

-Goenaga laban lantegia 1976tik Zaldibian dago.

-La Carroceria Modelo lantegia Donostiatik Ordizira eraman zuten 40ko hamarkadan. Eraikin horretan bertan Apellaniz torloju lantegia ere bazegoen. Denborarekin, eraikina bota, eta etxeak egin zituzten.

-Bilore xaboiak. Ordiziko Arana familiak sortua, 1897an. 1947an lantegi bihurtu zen, Ordizian bertan, eta 1962an Zaldibiara eraman zuten. 90eko hamarkadara arte marka ezaguna izan zen. Duela 10 bat urte itxi zuten.

-Ordizian lantegi eta tailer gehiago ere bazeuden, bideo honetan agertzen ez direnak. Batzuk aipatzearren:

  •    Komuneko tapak egiten zituzten lantegia. Joxepa Urkiolak hantxe egin zuen lana.
  •    Ederra aroztegia: pizarratxoak egiten zituzten, kirtenak, palak... Iñaki Ormazabalek eman zigun hango berri, etxeko negozioa zuten eta.
  •    Argizari tailerra ere bazen, Kale Nagusian. Kandelak egiten zituzten, eta saldu.  
  •    Chocolates Loiola ere bazen Ordizian. 

Utzi zure ekarpena