Orratzetan

Koloretako burua duten orratzekin egiten zen jolasa. Hatzarekin bultza eginez, orratzak gurutzatzea lortu behar da. Txotxekin ere egin daiteke, umeek minik ez hartzeko.

Mailak: LH, HH

Proiektuak: Aretxabaletako Udalak babestuta, Jira bueltan: 50 kanta eta jolas

Gaiak: Jolasak

0 puntu 5 izarreko maximotik
0 iritzi guztira

Jolas hau Aretxabaletako Kurtzebarri ikastetxean landu zuten, LHko 1. mailan, 6 urteko umeekin. Txotxak erabili zituzten orratzen ordez, umeek minik har ez zezaten.

Zer behar da?

Koloretako burua duten orratzak. Ume bakoitzari orratz kopuru jakin bat emango zaio (adibidez 5). HHko sei urtekoekin egin daiteke, edo LHn bestela. Orratzen ordez txotxak erabiliz gero, txikiagoentzat ere egokia da.
 

Nola jolastu?
1-Umeak binaka jarriko dira (zotz eginda egin ditzakete bikoteak, eta hauxe izan daiteke aukera-aukerako kantua: Arriola-marriola).

2-Lurrean egiteko jolasa da (mahai baten bueltan eserita ere egin daiteke). Bakoitzak orratz bat ipiniko du lurrean (edo mahai gainean).

3-Lortu behar dena: orratzen puntak gurutzatzea. Nola? Kanikekin bezalaxe: behatz batekin bultza eginda, txandaka. Puntak gurutzatzea lortzen duenarentzat izango dira bi orratzak.

4-Noiz bukatzen da jolasa? Bi umeetako bat orratz gabe geratzen denean. Edo aspertzen direnean.

Adibiderako ikus bideo hau (hori bai, Elgoibarko lekukoek diotenez, beraiek ez zituzten orratzak okertzen): Orratzen jolasa

Partaide kopurua (gutxienez): 2

Garai batean, eskura zutenarekin jolasten zuten umeek. Ohikoa zen emakumeek josten ikastea, eta etxe guztietan izaten ziren orratzak. Koloretako burua zuten orratzak erakargarriak ziren umeentzat, baita eskuragarriak ere, eta jolasak asmatzeko bidea ematen zuten. Nesken jolasa izaten zen. Orratzekin egiten zituzten bi jolas txiki jaso ditugu guk:

  • Hauxe, orratzetan jolasa: Kanikekin bezala jolasten zuten orratzekin ere, baina bi orratz gurutzatzea lortu behar zuten, ez batek bestea jotzea.
  • Ikus “Punta ala buru” jolasa ere.

Bideoan agertzen diren adinekoak: Miren Vallejo (Elgoibar) eta Mari Karmen Pagaldai (Eskoriatza)

Utzi zure ekarpena