Punta ala buru

Orratzekin egiten den jolasa da, eskuan gordeta, baina txotxak ere erabil daitezke orratzen ordez. Batek eztutatu egiten du, eta besteak asmatu egin behar du gora ala behera begira dagoen: "Punta al buru?".

Mailak: LH, HH

Proiektuak: Aretxabaletako Udalak babestuta, Jira bueltan: 50 kanta eta jolas

Gaiak: Jolasak

0 puntu 5 izarreko maximotik
0 iritzi guztira

Jolas hau Aretxabaletako Kurtzebarri ikastetxean landu zuten, LHko 1. mailan, 6 urteko umeekin. Orratzen ordez txotxak erabili zituzten, punta margotuta.

Zer behar da?

Koloretako burua duten orratzak. Ume bakoitzari orratz kopuru jakin bat emango zaio (adibidez 5). HHko 5-6 urtekoekin egin daiteke, edo LH hasieran bestela. Orratzen ordez txotxak erabiliz gero, txikiagoentzat ere egokia da. 

1-Umeak binaka jarriko dira.

2-Batek orratz bat gordeko du eskuan, ukabila itxita, eta besteak orratza nola dagoen asmatu behar du, gora begira ala behera begira (punta ala buru).

3-Asmatuz gero, orratza berarentzat. “Punta ala buru?”, galdetuko du ukabila itxita duenak. Eta asmatu behar duenak bietako bat esango du: adibidez, “Punta!”. Eskua irekitzean orratzak punta gora begira baldin badauka, asmatu du. Berarentzat da orratza.

4-Bi jokalarietako bat orratzik gabe geratzen denean bukatuko da jolasa, edo umeak aspertutakoan.

Ikus “orratzetan” izeneko jolasa. Bi jolasak batera egin daitezke, elkarren segidan.

Adina:
Txotxak erabiliz gero, 3 urtetik aurrera.

Partaide kopurua (gutxienez): 2

Garai batean, eskura zutenarekin jolasten zuten umeek. Ohikoa zen emakumeek josten ikastea, eta etxe guztietan izaten ziren orratzak. Koloretako burua zuten orratzak erakargarriak ziren umeentzat, baita eskuragarriak ere, eta jolasak asmatzeko bidea ematen zuten. Nesken jolasa izaten zen. Orratzekin egiten zituzten bi jolas txiki jaso ditugu guk. 

Ukabila itxi, eta eskuan zerbait gordetzea ohiko ume jolasa da. Batzuetan, gordetako objektua zein eskutan dagoen asmatu behar izaten da: ezkerreko eskuan ala eskubikoan. Beste batzuetan, zenbat objektu gorde ditugun. Kasu honetan orratzak dira ezkutatzen direnak, eta bakar bat ezkutatzen da aldiko.  Alde horretatik oso jolas sinplea da.

Ikus “orratzetan” izeneko jolasa ere.

Bideoan agertzen den adinekoa: Miren Vallejo (Elgoibar). 

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza