Tortolosak I: Hartzea

Pilotatxoa gora bota, eta airean dagoen bitartean tortolosak hartzean datza jolasa.

Mailak: LH

Proiektuak: Aretxabaletako Udalak babestuta, Jira bueltan: 50 kanta eta jolas

Gaiak: Jolasak

5 puntu 5 izarreko maximotik
Iritzi 1 guztira

Jolas hau Aretxabaletako Kurtzebarri ikastetxean landu zuten, LHko 3. mailan.

Zer behar da?

Tortolosak (plastikozkoak saltzen dituzte gaur egun) eta pilotatxoa. Kanika bat erabil daiteke pilota moduan. Tortolosen ordez harritxoak ere erabil daitezke.

Nola jolastu?

1-Jokalari denak lurrean eseriko dira, borobilean (mahaiaren bueltan ere egin daiteke). Lehenengo, jokalarien ordena aukeratu behar da: nor den lehenengoa, nor bigarrena… Zotz egin!

2-Bost tortolosarekin jolastuko dugu. Lehenengo jokalariak tortolosa denak hartu, eta dadoen modura botako ditu lurrera (edo mahai gainera). Ondoren, pilotatxoa gora bota, airera, eta esku horrekin tortolosa bat hartuko du. Pilota berriz bota, eta bigarren tortolosa hartuko du. Berdin egingo du hurrengoekin ere.

3-Huts egiten badu, hurrengo jokalariaren txanda izango da.

4-Tortolosa guztiak hartzea lortzen duenak irabaziko du. Tortolosa denak ez direnez esku bakarrean kabitzen, posible da behin tortolosa hartuta, beste eskura pasatzea.

 

Tortolosak hartzen ikasteko, harriak ere erabil daitezke. Izan ere, kasu honetan formak ez dauka hainbesteko garrantzia; hori bai, borobildua izatea komeni da, ertzik ez izatea. 

Hartzeaz gainera, tortolosen kasuan jiratzea ezinbestekoa da. Tortolosetara jolasten ikasteko, ikus Tortolosak jiratzea bideoa.

 

Adina:

6 urtetik aurrera.

Partaide kopurua (gutxienez): 2

Badakizu tortolosak zer diren? Arkumeen hanketako hezurrak dira tortolosak: bakoitzak bi ditu, atzeko belaun bakoitzean bana; ardiarenak edo ahariarenak ere izan daitezke.

Dadoen aurrekariak dira, lau alde desberdin dituztelako. Oso antzinatik jolasten da tortolosekin, munduko toki askotan. Antziako Grezian eta Erroman, esate baterako. Grezian astragaloi deitzen ziren eta Erroman tali. Etorkizuna iragartzeko ere erabiltzen zituzten (astragalomancia).

Tortolosetan jolasteko pilotatxo bat edo kanika bat ere erabiltzen da. Pilotatxoa gora bota eta berriz hartu behar da, baina bitarte horretan tortolosekin jolastuz. Nesken jolasa izaten zen normalean. Guk bi proposamen ditugu, zailtasun mailaren araberakoak (umeen adinaren arabera):

  • Tortolosak hartzea. Pilota airean dagoen bitartean, tortolosak hartzea. Hauxe bera. 
  • Tortolosak jiratzea (zailagoa). Pilota airean dagoen bitartean, alde bjakin batera begira dauden tortolosak hartu behar dira, eta besteak jiratu, egokitu den aldera begira jartzeko. Ikus Tortolosak jiratzea.

Tokiaren arabera desberdin deitzen zaie tortolosei: Tortolisak, tortolatxak, asakasak, sakak, sakaponak,  sakalaponakaponaktxarpakkaloakkaioak, unetakoak, kurkuluxak,  tabak (gaztelaniatik hartua)...

Hauek dira Debako bailaran jaso ditugun izenetako batzuk: Aretxabaletan tortolosak esaten zaie: tortoliska ibiltzea. Eibarren, Tortolisak edo aponiak  (baita asajietan egitea ere). Elgoibarren, sakaponak izena ere jaso dugu. Arrasaten eta Aramaion asakasak, Oñatin sakaponak...

Bideo hau osatzeko adineko hainbat lekukoren testigantzak erabili ditugu: Mertxe Ugarte (Eibar), Luzia Inzunza (Mañaria), Karmele Esnal (Orio), Enriketa Aranburu (Hernani), Teresa Jaio (Durango), Josefa Iparragirre (Antzuola), Ana mari Axpe (Arrasate), Miren Abarrategi (Arrasate)

Urtxintxa Eskolakoek “Txarpaketan” jarri diote izena tortolosak hartzeari. 

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza