Tren txartelen jolasa

Garai bateko kartoizko tren txartelekin egiten zen jolasa, haiek hormaren kontra ipini, eta erortzen utzita.

Mailak: HH

Proiektuak: Elgoibarko Udalak babestuta, Jira bueltan: 50 kanta eta jolas

Gaiak: Jolasak

0 puntu 5 izarreko maximotik
0 iritzi guztira

Jolas hau Elgoibar ikastolan  landu zuten, HHko 5 urteko haurrekin.

 

Zer behar da?
Klariona edo itsasten den zinta bat (gero markarik uzten ez duen horietakoa). Eta gaur egungo tren txartelak edo koloretako kartoizko laukizuzenak. Laukizuzenak umeek beraiek moztu ditzakete, jolasten hasi aurretik. Kromoekin ere jolastu daiteke.


Nola jolastu?
1-Horman marra horizontal bat marraztu, lurretik metro batera, klarionarekin (edo zinta bat itsasi).

2-Ume bakoitzak txartel kopuru bera izan behar du. Adibidez, bost. Aukera bat: txartel bakoitzari puntuak, zenbakiak edo koloreak jartzea (adibidez, urdinek 3 puntu, horiek 2 puntu eta gorriek puntu 1 balio dezakete).

3-Zotz egin, zein hasiko den erabakitzeko.

4-Umeak hormara gerturatuko dira, banaka, eta aldiko txartel bat jarriko dute marraren parean, eta handik etortzen utzi. Lehendik lurrean zeuden beste txartelen gainera eroriz gero, bota duen txartela eta lurrekoa, biak berarentzat izango dira. Ez bada hala, berea ere lurrean utzi beharko du.

5-Txartel edo puntu gehien lortzen dituenak irabaziko du.

 

Adina:

4 urtetik aurrera

 

Partaide kopurua (gutxienez): 2

Sasoi batean eskura zutenarekin jolasten zuten umeek, etxe gehienetan jostailuak erosteko dirurik ez baitzen izaten. Dena baliatzen zuten jolaserako: zapata kaxak, pospolo kaxak, pote hutsak, botilen txapak, orratzak, makilak, harriak, intxaurrak... eta baita garraio txartelak ere. Eibarren eta Elgoibarren, adibidez, tren txartelak gordetzen zituzten umeek, gero haiekin jolasteko.

Jolas sinplea eta erraza da Miren Vallejo elgoibartarrak eta haren lagunek tren txartelekin egiten zutena. Aski zen horma bat eta klariona zati bat izatea.

Utzi zure ekarpena