Txalo pin txalo

Ume txikiekin txalo joz egiten den kanta-jolasa.

Mailak: HH

Proiektuak: Eskoriatzako Udalak babestuta, Eibarko Udalak babestuta, Jira bueltan: 50 kanta eta jolas

Gaiak: Kanta-jolasak

3 puntu 5 izarreko maximotik
4 iritzi guztira

Kanta-jolas hau Eibarko Arrateko Andra Mari ikastetxean eta Eskoriatzako Luis Ezeiza ikastetxean landu zuten, HHko umeekin.

Nola jolastu?

Kanta-jolas hau ume txikiekin egiten da. Helduak altzoan hartzen du umetxoa, eskuak hartzen dizkio eta kanta kantatzearekin batera eskuekin txalo eginarazten dio. Umeak berak kanta ikasi edo bere kabuz txalo egiten duenean, bere kasa uzten zaio.

2 urtetik aurrera, umeek beraiek kantatu dezakete eta txalo jo. Ume handixeagoekin aukera bat umeak binaka jartzea da, eta ume batek besteari txalo eginaraztea (umeak parez pare jarri daitezke, belauniko, edo bestela bata bestearen atzean). Horixe egin zuten Eibarren.

Partaide kopurua (gutxienez): 2

Txalo, txalo
Txalo pin txalo
Katutxua 
mizpira 
gainian dago
Badago bego
Txalo ta txalo
Zapatatxo berriei begira dago
Txalo, txalo
Txalo pin txalo
Txalo!

Antzinako ume kantu-jolasa da “Txalo pin txalo”, oso ezaguna. Bideoan agertzen den emakumea Arrasateko Ana Mari Axpe da, baina hainbat herritan jaso dugu kanta hau. Aukeratu duguna da aldaera ezagunena:

Txalo, txalo
Txalo pin txalo
Katutxua 
mizpira 
gainian dago
Txalo, txalo
Txalo pin txalo
Txalo!

Eibarko ikastetxekoek zatitxo bat gehitu diote (ikus Urtxintxa Eskolakoek proposatzen duten aldaera):

Badago bego
Zapatatxo berriei begira dago

Izan ere, aldaera asko dituen kanta da. Hona hemen batzuk: 

Txalo, txalo,
txalopin txalo, 
katutxua mizpilla
gaiñian dago, 
bidigarrua leixarrian, 
umiai/ Pellori (umearen izena)
ziriña bizkarrian.

Patxi Goikolea (Arrasate)

Txalo, txalo,
txalo pin txalo
Txakur txikia
begira dago

Isabel Aranburuzabala eta Espe Lizarralde (Arrasate)

Txalo pin txalo
Txalo ta txalo
Sagutxua
mizpiran dago

Begoña Arregi (Arrasate)

Txalo pin txalo
Txalotxo txalo
Txalotxuan gainian
Aiur (umearen izena) dago!

Miren Vallejo (Elgoibar)

Txalo pin txalo,
txalo ta txalo
txori txikia
kaiolan dago

Soledad Jauregi (Bergara)

 

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza