Umetako bihurrikeriak

Lapurreta txikiak egiten zituzten umetan, eta animaliekin ere bilatzen zuten entretenimendua.

Mailak: LH

Ikasgaiak: Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera

Gaiak: Aisialdia

4 puntu 5 izarreko maximotik
44 iritzi guztira

-Bideoa ikusi eta komentatu. Taldeka jarrita, bideoa berriz entzun, eta gehien gustatu zaien bihurrikeria zein den esan dezatela. Bihurrikeria guztiak zerrendatu, denon artean. 

-Zazpi dira kontatzen dituzten bihurrikeriak: fruta lapurtu, arrautza jan, gerezi arbolara igo, astoa sokara lotu, kilkerrak ikasgelan sartu, hontza askatu eta itsua engainatu (gailetak lortzeko). Lau janariarekin daude lotuta eta hiru animaliekin. Zeintzuk? Zergatik izan daiteke?

-Lehengo bizimodua eta oraingoa konparatu. Animaliekin zuten harremana, gose garaia, jostailu falta... Gaur egungo jolasteko modua diferentea al da?

-Beraiek egiten dituzten bihurrikeriak konta ditzatela.

-Bideoko bihurrikeria batzuk aukeratu, eta horiekin ipuin bat asmatu, taldeka. Gero, batek kontatu egin beharko du. 

Pedro Mari Illarreta (Donostia, 1937):
 -Eta beti nola ez genun hola toki bat hola jolasteko ta ba, beti barrabaskeriyak eiten. Juntatze(n) giñan ordezkatan ta: ‘Gaur zer? Noa jungo gatxik lapurreta? Hire etxea? Hire etxea? Hire etxea? O noa?’. Ta sagarrak ez pazan, ba udariak, eta bestela ba mizperuak bagenixkin Aieten, o marrubik… Ta hola ibiltze giñan, batea jun ta/ bestea jun ta…
Iñaki Alkiza (Donostia, 1933):
-Bueno, batzutan, baserritan jende kanpotarra, kanpotarra o jendia… ta zea etortzen zianak, sagarrak hartzera o udariako zeak hartzera… basarriyan bazauden eskopetakin preparatuak. Gatzakin, kartutxua gatzakin. Ta zapa! Ipurdin, ta besteak korrika. Gatzakin, gatzakin, bai, bai.
Jose Mari Aristi (Donostia, 1928):
-Nola amona re azokara juten zan, ba uzten… gu bakar-bakarrik egoten giñan. Modorriyakin… gaiñerako guztiak joaten zian baratzera edonora-nora, lanera, eta gu geratzen giñan basarrin bakar-bakarrik. Eta bagenekigun oilloak arrautzak nun jartzen zituen, eta behin baiño gehiagotan juten giñan, hartu arrautza, jun sukaldera, sartaiya hartu, oliyo pixkat, eta arrautza prijitu ta jan…ta holako gauzak. Holako gaixtakerik, e.
Mila Otaegi (Errenteria, 1926):
-Han ibiltzen giñan, gora igo, arboletara ta zea, ta baiño… behin in ziaten soiñoko bat, nik ez dakit ze materiala zen; badakit nolakua zen, oraindik gogoratzen naiz. Gorria eta txuria, zik-zak zik-zak itten zuna, baina ez zan hausten… ni pa Crixto, no se rompía. Eta joan nitzan ni gerezira, ikaragarri gustatzen neri gereziak, eta arbolara iyo, eta gereziyak jaten, gereziyak jaten. Irristatu nitzan, eta zintzilik gelditu nitzan arbolatikan soñokua, eta ez zen puskatu, e! Eta ama, ama, ama…
Fernando Alegria (Muxika, 1923):
Umeak eserita -Torrien azpixen dauz sokak, kanpaien soka handixek dauz. Astoari amarreu ha sokia… Astoa mobitzen zan lez belarra jaten, kanpaie joten. Danba, danba, danba ta danba. Ezkuteute ni. Hor dator abadie. Illuntzie, e! Illuntzie, ya gaba eitten. Hor dator abadie, nor dabilen ikusten. Eta tunel moduan etten dau harek. Entradie, kanpae zerak, eta argixe botaten eban, nor dan ikusten. Eta klaro, han iñor be ez zaban ikusten. Sokak dabixela honantza edo harantza. Ta ez zan atrebiduten gehixau kanporantza urtetan, eta hor doa abadiori billurragaz etxera. Eta nire astoa kanpak joten.
Iñaki Urkia (Usurbil, 1935):
-Kilkirrak mordoxka bat atea giñun, ta eskolan haik, mahaiak nola izaten ziran, beltz haik, puppitriak hola, hemen bi, hemen beste… bueno, han sartu giñiztin. Kilkirrak. Ta ateratzeik ez, zuluak tinteruekin itxita, eta palta baldin bazan zeoze itxi ta hasi dittuk han kantari! Handik, ez dakit ba nik, maixua etorri eta meka… ‘Zenek in du?’, ta ‘zenek in du?’. Ta iñok ez. Danak in!
Luzio Lizartza (Berastegi, 1932):
-Nik egin izandu nun: hontza harrapatu, hontza bat harrapatu nuen ganbaran, eta apaltzen ari ziela haidi bota, jendeari. Haik karraxik eta hua eskandalua!
Mertxe Aizpurua (Usurbil, 1925):
-Hori zan erdi itsua, egoten zan. Eta klaro, guk e engañatu in behar, nola o hala ta, zeoze pekatuba ere egin beharko zan ta, juten giñan trenera, trenbidera, 10 xentimoko harekin, e. Hamar xentimo ez, bost xentimo. Ta bost xentimo plantxan jarri, ta trena pasatzen zanian, pla! Mehe-mehe iten zun. Ta iten zun, hamar xentimokuen buelua ematen ziyon. Ta gero juten giñan horrena, eta esaten zigun: ‘Hau ez da 10 xentimokua’. Ta: ‘Bai, Candelaria, 10 xentimokua, beida… ze haundiya’, ta ‘ze haundiya’ ta klaro, harek antzematen ziyon mihia zala, baiño engañatzen genun: ‘Bai, bai, hola da’, ta ‘hola da’. Gero, paketia, hiru galletakin.
  • Sasoi batean ez zegoen jostailurik, ez teknologiarik (telebistarik, bideojolasik, ordenagailurik eta eskuko telefonorik ez). Inguruan zutenarekin entretenitzen ziren: sagarrak lapurtu, animaliekin jolasak asmatu...

Utzi zure ekarpena