1934ko iraultza

1934ko urrian, II. Errepublikan eskuindarrak gailendu zirenean, langileek iraultza egin zuten. Asturiasen izan zuen indar handiena, baina Euskal Herrian ere grebak izan ziren.

Mailak: DBH, Batxilergoa

Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Euskal Herriko Historia

Gaiak: Oroimen historikoa

4,49 puntu 5 izarreko maximotik
401 iritzi guztira

Bideo hau hainbat lanketa egiteko abiapuntua izan daiteke, DBHn eta Batxilergoan. Aproposa da II. Errepublika garaiari buruz hausnartzeko, eta bereziki lekuko batzuek bizi izandakoaz jabetzeko.

Luis Lopez de Aretxaga (Arrasate, 1920):

-1934 urtien etorri zan reboluziñua.

Isidro Ugarte (Durango, 1924):

-Nik akorduen dauket: oktubreko reboluziñua, Asturiaskua, nik akorduen dauket. Miñeruak sublebau in zien. Octubre, 94, e, 34en!

Julian Arruti (Azpeitia, 1926):

-Asturiasen reboluziñua, mineruak edo jaiki zin, 34an o.

Jesus Aranburu (Errenteria, 1918):

-Sozialistak in zuten levantamiento de Asturias.

Akelino Elosua (Zumaia, 1913):

34an eskubikuak irabazi zuen, gaixki ibili giñalako gu, partittuta jun ginen, ta eskubikuak irabazi zuen, eta orduan huelga general deklaratu zan: deklaratu zun UGTk, Largo Caballerok.

Jesus Aranburu (Errenteria, 1918):

-(1934an izan ziran greba batzuk) bai, Asturiasen. (ta hemen? Octubren) Bai, octubre del 34. Eta hemen e huelga generala izandu zen.

Akelino Elosua (Zumaia, 1913):

-Eta guk Zumaian 8 egun geratu genduzen; tailerrik tailer ibiltzen giñan piketiak.

Jesus Aranburu (Errenteria, 1918):

-Loiolako soldaduak etorri zien honea. (zertara?) Oi, ordena jartzeko! (Asaltoko guardiak zian). Orduan asaltoko guardiak, bai.

Emilia Unamuno (Eibar, 1915):

-Teilatutik hil zien, Bazquez y Lizarralde. (guardia de asaltuek…) bota zittuen, bai. Olarriagatik, hortik etorri, Bilbotik, eta horrek hil zien. Bazquez y… chicos muy guapos, los dos. (goixian karlistaren bat be…) bai, Larrañaga, Larrañaga. Hiru abare ziren harek, anaiak, eta bestia, tallerra ekana tirua emon eta hil iñ eben. Tallerra ekan ba… abareoken ta familixan, ta hango ikusiezin bat zala, tallerreko obreron bat… ta harek.

Joxe Bixente Etxabe (Arrasate, 1922):

-Orduan bota jittuen bi gizon: bat Dagoberto eta bestia Oreja. Hor bota jittuen, Mondrauen, ferixalekuen. (zeatik?) ba reboluziñua zeien e Zerrajeran jakin zan, eta Zerrajerako ugazabak zittuan horreik.

Luis Lopez de Aretxaga (Arrasate, 1920):

-Ta Don Dagoberto ta Marcelino Oreja ba tiroka hil in zittuen. Baina Don Ricardo, Don Ricardo Azkoaga ha ba ajilau egon, eta harek salto in ta errekara, a Ugarkape. (eta harek hanka). Harek hanka eta urten.

Inazia Llodio (Arrasate, 1917):

-Ta arratsaldien etorri zien soldauek, eta zeak urten auen danak mendira, baina ba mendittik bajau in bihar ta gero deteniu zittuen.

Jesus Aranburu (Errenteria, 1918):

-Asturiasen gutxienez 100 fusilatu zuten orduan.

Isidro Ugarte (Durango, 1924):

-Ta ejerzituak amaittu eban ha.

Akelino Elosua (Zumaia, 1913):

-Ya Asturiasen-eta frakasatu zuenian, ba atzera lanera. Ta lanian hasi ta egun gutxira guardia asaltuak, bila. Nire anaia ta ni. Ofizina juteko ta ofizina? Guardia de asaltuak eta… “queda usted detenido. Venga usted con nosotros al ayuntamiento”. “Déjeme cambiar la ropa”. Ezta erropa kanbiatzen laga re! Laneko erropakin hartu, ta ayuntamientora! Ta 19 Zumaian juntatu ginan ayuntamientuan. (detenituta?) detenituta.

Emilia Unamuno (Eibar, 1915):

-Eibarko danak sartu zittuen. Gizon guztiak sartu zittuen preso, Pamplonan. (Reboluziñuan?) Bai.

Jesus Aranburu (Errenteria, 1918):

-Orduan e Errenteritik… Guadalupen egondu zian preso asko, jendia. (hemen herritik eramanta?) (buruarekin baietz).

Julian Arruti (Azpeitia, 1926):

-Reboluziñua zala ta hau ta hure, ta gero kartzelara jendie sartu in zeben behintzet ta plaza berdurak dauken  paretien “amnistia” letra haundi-haundiyekin, ni baino haundiyagoko letrakin ipini zeben. Ta guk danak: “Amnistia zer da? Amnistia zer da?”.

Xalbadora Roldan (Andoain, 1922):

-Goatzen naiz, goatzen naiz huelgak. Huelgak. Jende guztiya kalian. Ta nere aittak esan zun: “Taberna itxita gaur, e. Hemen ixkanbila sortuko da, eta gutxiña da iten badizue baztarren bat o ontzin batzuk puskatzia. Ta gaur taberna itxita!”. Eta gendun taberna itxita, baiño ni goatzen naiz negoela goien, lehenbiziko bizitzan, leihora ateata, kalian zein ikusiko. Ta halako batian azaldu zian, guardiak Donostiakuak, izena oain ez naiz goatzen… zaldi gainian zetoztinak guardiak. Donostitik, deituta etorri zian. Ordurako Andoaingo guardia zibilak eta mikeletiak eta danak bazabiltzan danak hor. Argoiaik ez sortzeatikan kalian. Pakia jarri nahiean. Ba azaldu ida zaldi hoik, klin-klan, klin-klan soinu bat. Ta oi, nik leihua iriki eta kalera beida, ta: “Itxi zazu leihu hoi!”... Ta halako batian, riii, ta braunba, zaldik lurrera eroritzen dia. Raaa. Ganbara batetikan bota zizkiyuen karakolak kamiyora! Ta zaldi guztik irrixtatu ta erori itten zien. Hura ixkanbilla sortu zan, hoi bai ez zaitela ahaztutzen neri! Ikara ta dana pasa giñun! (Asaltoko guardiak). Asaltoko guardiak, asaltoko guardiak. Zaldi gaiñian etorrita. Eta baiño… asaltua beaiei in ziyuen! Hankaz gora danak, beren fusillak hartu eta leiho guztitara ta... eskailleretan gora, nundikan bota zittuen miatzen. 

Mari Carmen Agirre (Eibar, 1924) eta Julita Arregi (Eibar, 1924):

-Treinta y cuatro izango zan, bai. La revolucion.

-La revolucion de octubre.

-Bai, de octubre. Oktubrian izan zan, bai. Ta con toque de queda juten giñan etxera. Bedratziretan o zortziretan joten eben tuuuuu, ta…

-Ta venian los caballos. Cómo, baina con caballos venian.

-Bai, bai, bai. Militarrak, dana hartuta. Dana hartuta eken.

-Guardias de asalto?

-Guardias de asalto, hori!

-Bai, horrek e, baina lo demás militarrak etorri zian.

-Ni be bai akordatzen naiz horrekin.

-Ta guardias de asalto ta... kantu bat...

-Ordurako etxera, bestela...

-Zu, kantu bat be esaten giñuan, baina ez noia oin kantatzera porke esango dozu… (Kantau, kantau!) Mama, yo quiero ser guardia de asalto. No quiero trabajar, porque me canso. Sesenta duros dan y una pistola. Una porrita más, estira y toma.

  • Espainiako II. Errepublikan hiru aldi bereizten dira: 1. 1931-1933. Manuel Azaña izan zen presidentea, ezkerrekoa. Hainbat erreforma aurrerakoi egin zituzten. 2. 1933-1935. Eskumakoek gobernatu zuten, eta aurretik egindako erreformak bertan behera utzi zituzten. 1934ko urriko iraultza gertatu zen orduan: langileen grebak, protesta moduan. 3. 1936. Ezkerrak boterea berreskuratu zuen, Fronte Popularrak. Handik bost hilabetera, altxamendu militarrarengatik erbestera joan behar izan zuten.
  • 1934ko urriko iraultza sozialista: Asturiasko iraultza bezala ere ezaguna. Sindikatuek greba orokorrerako deia egin zuten, eta Asturiasen protesta iraultza armatua bihurtu zen. Hiru egunez borrokatu ondoren, Espainiako armadak (Franco gidari zutela) matxinada bertan behera utzi zuen. 1.500 pertsona inguru hil zituen Asturiasen, gehienak meategietako langileak.
  • Euskal Herrian CNT eta UGT sindikatuak ez ziren ados jarri, eta ez zuen halako jarraipenik izan. UGT, PCE, CNT eta ELA agertu ziren grebaren alde. Gipuzkoan, Eibarren, Arrasaten eta Tolosan izan ziren istilu larrienak. Arrasaten, iraultzaileek eskumako bi politikari hil zituzten (bata Marcelino Oreja diputatu karlista zen, Union Cerrajerako presidentea). Eibarren ere karlista bat hil zuten. Asaltoko guardiek, berriz, bi mutil gazte hil zituzten Eibarren eta Tolosan sindikalista bat. Bizkaian, ezkerraldean ere dezenteko indarra izan zuen grebak, Sestaon eta Portugaleten batez ere. Hego Euskal Herrian gutxienez 40 hildako izan ziren orotara. Jende asko atxilotu zuten, hainbat herritan.
  • Kataluniako Generalitateko gobernuak Kataluniako estatua aldarrikatu zuen, baina gobernu zentralak berehala zapaldu zuen.
  • Iraultzako buruzagiak 1936an atera ziren kartzelatik, Fronte Popularrak amnistia emanda. Hori bai, atxilotuetako batzuk fusilatu egin zituzten gero, gerra garaian. 

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza