Debagoieneko hainbat herritatik trena igarotzen zen lehen: Anglo-Vasco-Navarro trena.
Mailak: DBH, LH
Proiektuak: Aretxabaletako Udalak babestuta, Eskoriatzako Udalak babestuta
Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera
Gaiak: Garraioak
Hainbat lanketa egin daitezke bideo honekin bai LHn eta bai DBHn. (DBHn lanketa sakonagoa)
1. proposamena
- Trenari buruz hitz egingo dugula esan. Debagoienan sekula trenik izan den galdetu ikasleei. Hari buruzko galderak egin: nondik pasatzen zen, noiz kendu zuten... Arbelean idatzi trenari buruz dakitena.
- Bideoa ikusi (bi-hiru aldiz), eta galdera hauei erantzun, idatziz:
2. proposamena
-Gaiari buruz gehiago ikertu (taldeka egin daiteke):
-Panelak ikastetxeko edo herriko tokiren batean jarri, ikusteko moduan.
3. proposamena
Hiztegia landu:
-Bideoa ikusi, eta ulertu ez dutena edo berezia iruditu zaiena (hitzak, azalpenak) esan dezatela.
-Transkripzioa eman.
-Hiztegia:
4. proposamena
-Eztabaida eta iritzi trukea. Taldeka egin daiteke.
-Hausnarketarako galdera posibleak:
5. proposamena
-Irteerak:
Jose Azkarate (Eskoriatza, 1915): Milla bederatzirehun eta hamabostian. Orduaintxe zebitzen trenbidie eitten. Trenbidie, ni jaio nitzenien trenbidie eitten zebillen Gatzagaindik Eskoriatzara.
Bernabe Errasti (Eskoriatza, 1910): Neu mutiko txikixa nintzela ein zan hau ferrokarril hau. Bai, ni ondo akordatzen naz Eskoriatzara lehenengo trena noiz etorri zan. Bost bat urte o sei bat eukiko nittuen.
Jose Azkarate: Jente asko ibili zan, kanpoko jentia batez be. Han esaten daue galleguak ziela, baina ez, galleguak... danei ‘galleguak’ esaten otsen, baina ez. Leku askotako jentie egon zan ta euskaldunek be bai, lanian, e.
Rufino Segura (Eskoriatza, 1937): Gure aitte ta ibili, ibili zien hor, e, ferrokarrilla itten be ibilitta eon biha euen. Ba orduan ba... jornaltxon bat irabazten, haxe. Hamengo jentia asko ibiliko zan hor lanian, trenbidia itten. Ordukuak baueken, baeuken merittua, horreik tunelok eta itteko. Ba orduan ez euen oingo adelanturik, e! Nik ez dakitt nola in zittuen horreik tunelok-eta orduan.
Jose Azkarate: Bertako jendia be idixekin ta be juten zan lanera, e; egoten zian eruan biharrak, idixekin eruan biharrak,ezta? Eta holako lanetarako be bertako jentie be joaten zan.
Bernabe Errasti: Baporrakin, ikatzakin, ba tximinixia gora eta… (Eta goguan dakzu, hain txikixa inda, trena...?) Eztot eukiko ba! Hori, tren hori, gerrararte ibili zan, e.
Jose Pagalday (Eskoriatza, 1927): Trena elektrifikau zan, buf, akordetan naiz horreaz ondo... 1937xan elektrifikau zan. Eta kendu zan, 1967xan kendu zan. Eta penia izen zan, baina lehelengo urteko materixalak eta makinak handik 30 urte beranduao eurak zien.
Pilar Azkarretazabal(Aretxabaleta, 1924): Guk eukitten gauen Vittorixa ta Malzagara [Eibarren]. Hor ibiltten zan trenoi.
Joxe Arriaran (Arrasate, 1926): Vitorixetik Landara, Landatik Mariñera. Bueno, Gatza, Marin, Mazmela, Eskoriatza, Atxabalta, Mondraue eta Maltzagaraino.
Juanita Uribe (Eskoriatza, 1929): Hemetik bueltaka-bueltaka, Eskoitzatik faten zan bueltaka.
Joxe Arriaran: Bueltaka. Erripia baino... kurba asko, buelta asko. Pentsaik zenbat zea, ixa ordubete itten juan zeretik, Vitorixatik Mondrauera.
Jose Pagalday: Trena pasatzen zan goizien, pasatzen zan goizien bat nik ez dakit zazpirak inguruen edo, beste bat hamarrak inguruen... Gero bazkalostien ordubixetan beste bat, xeiretan beste bat eta beratziretan atzenengokua. Trenak gehixau euzen autobusek baiño.
Pilar Azkarretazabal (Aretxabaleta, 1924): Faten gintzen Mondraueraiño oiñez, trena hartzeko Debarako. Egoten gintzen ba Debara fateko desietan, pentsetan gauen etxiak pe dziii! ta joan doiazela trenien goiazenien, ganaua be bai... Jaixetan Bergara be joaten gintzen, ta trenian joan ta trenian etorri. Hamabixetan ero egoten zan trena ia hona etorteko. Etxien, etxien ez zauen itten... gaztiek gintzela ta Bergaraiño? Joe! Orduan urrin zan. Gaur Nueva Yorrera letxe, Bergarako fiestetara joatie ta zan.
Jose Azkarate: Gu trena ikustera juten giñen zubira. Iñoiz, e... mutikuek, mutikokerixak. Zer bat, e, holako egur bat bota, eta tra, joten euen gaiñien ta urtetzen euen, eta guk, gu gorde itten giñen.
Pilar Azkarretazabal: Egon zan hemen txakur bat, botikarixuen txakur bat, beti-beti-beti sartzen zan trenien eta faten zan Malzagaraiño. Maltzagatik buelta eitten auen ta gero igual batzutan Bittorixaraiño, eta gabien etortzen zan hona, etxera. (Txakur bat?) Txakurra. Eta egun baten gure ama eta nere aman beste lagun bat joan zien Bergara, eta Bergan sartu zien trenien, eta tas!, txakurrak ezautu auen; klaro, beziñuena zan, Botikakua, onduen bizi gintzen ta. Ra!, eta interbentoria. "Ene! Zuen txakurra da hau?" "Ez, ez da guria, gure botikakua da". "Eske..." Lehelengo hasi ei jaken hasarrek… egun guztie trenian dabillela! Holaxe ibiltten za trenian. (Eta bera bakarrik ibiltzen zan?) Bera bakarrik, atzera eta aurrera. Guk esaten gauen… Gero, gure ama ta etorri zien ta: "E, zelako argixa, zelako hori dan, e; pagau barik billetia ibilli eitten da atzera ta aurrera".
-Anglo-Vasco-Navarro igarotzen zen Leintz bailarako herrietatik. Trenak Nafarroa, Araba eta Gipuzkoa lotzen zituen. Lizarratik Bergararaino zihoan, Gasteizetik barrena. San Prudentzion, Oñatiraino joateko aukera ematen zuen.
-1887. urtean hasi ziren trenbidea eraikitzen, baina handik urte dezentera bukatu zuten.
-Trena 1916ko urriaren 4an iritsi zen Eskoriatzara. Arrasatera, berriz, handik bi urtera, 1918ko otsailaren 15ean. Eta Mekolaldera (Bergara) 1919ko irailean.
-Garai hartan ez zen erraza trenbideak egitea, dena eskuz egiten zutelako: tunelak, zubiak… idiak erabiltzen zituen gauza pisutsuak garraiatzeko. Jende asko etorri zen kanpotik trenbidea egitera (batzuk bertan geratu ziren bizitzen), eta bertako jendea ere aritu zen horretan.
-Trena lurrunezkoa zen hasieran, ikatzarekin funtzionatzen zuen. Gero elektrifikatu egin zuten: 1937. urtean argindarra jarri zioten.
-1967an kendu zuten trena. Zergatiak: zaharkituta geratu zen, eta diru asko behar zen dena berritzeko. Autoak ugaritu egin ziren (mende hasieran ia inork ez zeukan autorik), eta ordurako trena ez zen hainbeste erabiltzen. Errepideak hobetu egin zituzten, eta baita autobus zerbitzua ere.
-Beste trenbide bat ere bazen Debagoienan, Antzuolatik eta Bergaratik pasatzen zena: Ferrocarriles Vascongados (Euskotren-en aurrekaria). Durango-Zumarraga linea zen, eta ‘Debako ferrokarilla’ esaten zitzaion. Bergaran, Vasco-Navarrorekin elkartzen zen. Trena aldatuta posible zen, beraz, Debara joatea. Baita Donostiara ere.
-Beste trenbide batzuk Gipuzkoan: http://bertan.gipuzkoakultura.net/eu/10/eu/5.php
-Trena Europan: XIX. mendearen hasieran hasten dira agertzen Europan lehendabiziko burdinbideak. Historia liburuen arabera, 1830eko irailaren 15ean erabili zen trakzio mekanikoz mugitzen zen lehen lokomotorea; Liverpool eta Manchester hiriak elkartzen zituen.