Andra Joxepa tronpetan

Kantu erlijiosoa da jatorrian, baina kutsu erlijiosoa kendu eta biribilean eskutik helduta jolasteko kantu-jolas bihurtu dute abestia.

Mailak: HH

Proiektuak: Eibarko Udalak babestuta, Jira bueltan: 50 kanta eta jolas

Gaiak: Kanta-jolasak

3,67 puntu 5 izarreko maximotik
6 iritzi guztira

Kanta-jolas hau Eibarko Mogel ikastolan landu zuten, HHko 4 eta 5 urteko umeekin.

Nola jolastu?

1-Ume denak korroan jarriko dira, eskutik helduta, eta mugitzen hasiko dira, abestia abesten.

2-Abestian taldeko baten izena esaten denean (adibidez, “Miren Plazaberriko, jira beste aldera”) ume hura jiratu egingo da, eta atzera begira jarriko da.

3-Umeek korroan bueltaka jarraituko dute, abestia behin eta berriro abesten, ume guztiak atzeraka begira gelditu arte.

Partaide kopurua (gutxienez): 3

Andra Joxepa tronpetan
Zein da baserriko onena?
Gure ortuan zer dago?
Azaburua loratzen!
Aitatxo ta amatxo!
Urra-urra, Pepetxo!
A la kinkiñera, 
a la samurrera
(umearen izena) Plazaberriko, 
jira beste aldera!

Antzinako kanta-jolasa da, korroan egitekoa. Bixenta Agirianori jasotako aldaera hartu dugu guk oinarri moduan, Bergarako Bitori Aranbururen testigantza honetako zatitxo batekin nahastuta, eta zati hau kenduta (erlijiosoa delako):
Kristoren zoragarri
jarri belaunbiko
Adora Jesukristo

Bittori Aranburuk berak azaltzen du ondo jolasaren muina, grabazio honetan.  

Debagoienan askori jaso diegu kanta hau, ia beti kutsu erlijiosoarekin. Pare bat adibide:

Andra Joxepa tronpeta
kristoren zoragarri
jarri belaunbiko, 
adora jesukristo.
Gure ortuen zer dago?
Azaburua loratzen.
Aitatxo, amatxo,
hurra, hurra, Pipitxo
Ala kinkillera, ala samurrera,
Teresa Etxebarriko jira beste aldera!

Faustina Galdos (Arrasate)

Andra Joxepa tronpetan
erregiñia lantzetan
jarri belauniko,
adora Jesukristo
aitatxo, amatxo
urra-urra pispitxo
Joxepa Etxebarriko
jira beste aldera!

Encarna Orobengoa (Arrasate)

Andoaingo Mendikute ahizpei jasotako aldaera pixka bat desberdina da, doinu bera baldin badu ere:

Korruan korruanera
Zunzunera
(X) Plazaberriko
Jira hadi beste aldera
Jarri belauniko
Adora Jesukristo
Gure baratzan zer dago?
Azaburua loretan
Aitatxo, amatxo
Purra-purra txitxotxo

 

Urtxintxa Eskolakoek kantaren bertsio laburra proposatzen dute: A la kinkirriñera.  

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza