Aniztasuna Gipuzkoan

Toki askotatik etorritako jendea bizi da Gipuzkoan, bertakotuta. "Gipuzkoa anitz" izenburua duen bideo honetan adibide batzuk ikusiko ditugu, hainbat integrazio modu. Gipuzkoa anitza delako. Gipuzkoa anitz daudelako.

Mailak: DBH, LH

Ikasgaiak: Herritartasunerako Hezkuntza, Euskara eta Literatura, Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera

Gaiak: Integrazioa, Bizikidetza, Euskara

4,62 puntu 5 izarreko maximotik
13 iritzi guztira

Hainbat lanketa egin daitezke bideo honekin. Edozein ikastetxetan eta adinetan lantzeko modukoa da.  Aproposa da bideo hau, adibidez, etorriberria den ikasle bat dagoenerako gelan, ikasle horren azalean jartzeko balio lezake honen lanketak.

-Zenbat toki desberdinetako jendea ezagutzen dugu? Zer nolako harremana dugu beraiekin? 
-Zein faktorek eragiten dute integrazioan (ikasteko aukera, lana, lagunak...)? 
-Hizkuntzaren garrantzia integrazio prozesuan: euskara ikastea lagungarria da? 
-Zenbat hizkuntza desberdin hitz egiten dira gure inguruan?

-Ezagutzen al duzue zuen inguruan euskara ikasi duen atzerritarrik? Aukera badago, berarekin elkartu, gelara gonbidatu, elkarrizketa egin...

-Nola lagunduko genioke euskara ikasten gure herrira etorri berri den pertsona bati? Eta gure gelara etorriko balitz?

-Jarri pentsatzen alderantzizko egoeran. Joango zinateke atzerrira bizitzera? Zailtasunik ikusten al duzu horretarako?

Integrazioaren gaian sakontzeko, bideo hau ere ikus daiteke: Etorkinak eta integrazioa

-Badihardugu euskara elkartea Euskal Herrian hitz egiten diren hizkuntzak jasotzen ari da, bertako aniztasuna ezagutarazteko. 

-Hizkuntzekin lotutako proiektu interesgarri gehiago ere badaude. Euskal Herriko ikastetxeetako haurrek hitz egiten dituzten hizkuntzak ezagutu nahi? Ikus Lingolang proiektua.

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza