Atzamarren jolas-ipuina

Atzamarrekin egiten diren hainbat jolas tradizional daude, eta hauxe da ezagunenetako bat: arrautzarena.

Mailak: HH

Proiektuak: Aretxabaletako Udalak babestuta, Elgoibarko Udalak babestuta, Jira bueltan: 50 kanta eta jolas

Gaiak: Kanta-jolasak

4,93 puntu 5 izarreko maximotik
57 iritzi guztira

Jolas hau Elgoibarko herri eskolan eta Aretxabaletako Kurtzebarri ikastetxean landu zuten, HHko 4 urteko umeekin.

Nola jolastu?

Ume guztiek batera konta dezakete atzamarren ipuina, hatzak erakutsiz. Lehenengo hatz txikia, gero nagia, segidan luzea, ondoren erakuslea eta azkenik lodia.

Hatzen izenak ikasteko ere baliatu daiteke jolas hau.

Ume txikiagoekin ere egin daiteke, umea altzoan hartuta eta hatzak ukituz, umeak berak ikasi eta bere kabuz egitea lortzen duen arte.

Partaide kopurua (gutxienez): 2

Honek arrautzia ekarri (hatz txikiari heltzen)
honek sua egin 
(hatz nagia, bigarrena)
honek zartaginian ipiñi 
(hatz luzea)
honek probau 
(hatz erakuslea)
ta honek, txarri tripionek/potoluonek, dana jan! 
(hatz lodia)

Atzamarren jolas hau aspaldikoa da, eta hainbat aldaera ditu, denak ere antzekoak. Guk bereziki Arrasateko Bixente Pagoaga eta Faustina Galdosen aldaerak izan ditugu kontuan. Arraultza erosi eta jan bitartekoak kontatzen dira beti ipuinean. Hori bai, aldaera gehiago ere jaso ditugu. Hona beste bat:

 

Honek txotxak bildu,

honek sua piztu,

honek arraultza prejitu,

honek pixka bat probatu, / honek gatza bota,

eta honek dena jan! Dena jan!

Ixiar eta Kristina Mendikute (Andoain)

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza