Zenbat neska eta emakume dabil surfean? Zergatik daude hain neska gutxi surf lehiaketetan?
Mailak: DBH
Proiektuak: EIMA 2.0. Herritarren ahotsak: transmisioa ikasgelan
Ikasgaiak: Herritartasunerako Hezkuntza, Balio etikoak
Gaiak: Genero-berdintasuna, Kirola
Proposamen honek ikasleengan jarrera hauek bultzatzea du helburu:
Bideoa ikusi aurretik
Gaiaren aurkezpena egingo du irakasleak eta ikasleen aurre-ezagutzak aktibatu, gisa honetako galderak eginez talde handian:
-Zer emakume surflari ezagutzen dituzue? Eta gizonezkoak?
-Zuen ustez, zergatik dute emakumeek ikusgarritasun gutxiago surfean?
-Eta beste kirol batzuetan? (futbola, txirrindularitza, saskibaloia, eskubaloia…)
-Aipa itzazue kirolean nabarmendu diren emakumeak eta gizonezkoak. Bi zerrenda osa daitezke arbelean.
Bideoan Zarauzko bi surf-irakasleren azalpenak entzungo ditugu; Emakumeak surflari proiektua ipini zuten martxan, emakumeen jardunari bultzada eta ikusgarritasuna emateko.
Baieztapen hauek egia ala gezurra dira? Zergatik?
-Gurasoek interes handiagoa dute semeek kirola egin dezaten alabek baino.
-Gurasoek uste dutenez neskak etorkizunean ezingo direla kiroletik bizi, itxaropen gutxiago dute haiengan.
-Mutikoekin fisikoki aktiboki parte hartzea eskatzen duten jolasetan aritzen dira helduak (baloiarekin, korrika…). Neskekin, berriz, gutxiago.
-Mutilei neskei baino lehiakorragoak izaten erakusten diete, umetatik.
-Badaude “mutilen kirol” eta “nesken kirol” bezala ikusten diren kirolak.
-Normalean mutilek ez dute dantza egin nahi izaten, eta neskek ez dute futbolean jokatu nahi izaten.
Bideoa ikusi bitartean
Bideoa behar adina aldiz ikusiko dute, informazioari ahalik eta etekin handiena ateratzeko.
Bideoa ikusi ondoren
-Surfean gero eta emakume gehiago dabil, baina lehiaketetan neska gutxik hartzen dute parte. Zergatik? Nola eman buelta horri?
-Zer iruditzen zaizue neskei diru-sari txikiagoak ematea eta haiek leku okerragoetan lehiatzea?
-Ezagutzen al zenuten “Emakumeak surflari” proiektua? Eta emakumeak kirola egitera animatzea helburu duten antzeko beste proiekturik? (adibiderako, Arabako emakumeak saskibaloian eta Oñatiko Abixaran taldea)?
Emakumeak surflari proiektuan, besteak beste, surf-ikastaroak eta bidaiak antolatzen dituzte emakumeentzat.
Kontrapuntu moduan, Irati Anda eskalatzailearen testigantza ikus daiteke; hark dioenez, kirol batzuetan aldaketa positiboak izan dira azken urteetan, eta eskalada da horietako bat.
Alpinismoan, adibidez, Euskal Herrian badaukagu mundu mailan ezaguna bihurtu den kirolari bat: Edurne Pasaban. Hori bai, emakumeak bakarkako kiroletan errazago nabarmentzen ei dira taldeko kiroletan baino. Zer iruditzen zaizue zuei? Zergatik izan daiteke?
Hainbat kiroletan neskentzat arropa estu-txikiak diseinatu zituzten, emakumeen kirola “erakargarriagoa” egiteko (futbol amerikarrean bikinian jokatzen dutenak ere badaude: Bikini Football). 2012tik hona kirol gehienetan emakumeak libre dira nahi bezala janzteko (ez guztietan), baina kanon estetiko batzuk gailentzen dira. Gaiari buruzko informazioa bilatuko dute ikasleek (adibiderako, artikulu bat). Ondoren, iritzi-trukea egingo dugu.
Gaia ez da kirolera mugatzen, noski. Hona hemen galdera batzuk, eztabaidarako:
-”Nahi dudan moduan janzten naiz, askea naizelako”. Norberak aukeratua izatea nahikoa arrazoi al da sexista ez izateko?
-Hondartzako bainujantziak sexistak al dira? Moda sexista al da? Zergatik?
5. Azken ekoizpena: Hainbat ekoizpen garatu daitezke. Hiru adibide eskaintzen dira hemen. Ikasleek horietako bat aukeratu dezakete edo ordezko bat proposatu, edo proposamen bat baino gehiago ere egin dezakete.
-Nor zen/da (biografia) eta zer lortu zuen/du (ibilbide profesionala) -Zergatik aukeratu duten |
Ikertutako emakume guztien argazkiekin eta datuekin collage handi bat egin daiteke, eta ikastetxeko korridoreetan ipini. Hasieratik erabaki aukeratutako emakumeak Euskal Herrikoak izango diren ala mundu mailakoak, elkarlanak batasuna izan dezan.
Beste aukera bat emakumeek kirolean izan duten ibilbidea aztertzea izan daiteke: kirol batean, joku olinpikoetan... Kirol-talde baten historia ere iker daiteke.
Grabazio guztiekin bideo-muntaia egin dezakete, OpenShot programarekin, elkarlanean. Nola erabili erakutsiko zaie. Bideo hori ikastetxean eta herrian zabaldu daiteke. Posible da grabazioak ahotsak.eus ahozko ondarearen artxibora bideratzea ere (adibiderako, ikus Donostiako San Ignazio ikastetxeko ikasleen proiektua).
Adibiderako, ikus bideo hauek: 5 emakume, Markina-Xemeingo emakume kirolariak eta Hernaniko emakume kirolariak.
Taldetxo bakoitzak egunkari bat eta denbora-tarte bat hartu ditzake, gaur egun egoera nolakoa den ikusteko. Ideiak jasotzeko, ikus Emakunderen gida hau eta Eusko Jaurlaritzaren ikerketa hau (2013-2014).
Beste aukera bat: emakumeen kirolari buruzko elkarrizketak eta iritziak aurkitzea eta aztertzea. Elkarrizketa eta iritzi-artikulu interesgarriak, adibide moduan: Segurtasun falta eta Motxila astuna.
Egindako lana gelakideei aurkeztuko diete.
6. Ekoizpena partekatzea. Ahozko aurkezpena egingo dute ikasleek, gelakideei euren jardueren emaitza ezagutarazteko.
Ebaluazio-irizpideak:
Ikasleen autoebaluazioa. Ikasleek autoebaluazioa egiteko, egin ditzakegun galderak:
Edukiari buruz
Ikaste-prozesuari buruz
Bere komunikazio-gaitasunei buruz
Talde-lanari buruz
Irakaslearen ebaluazioa. Irakasleak ikasleak ebaluatzeko, kontuan har ditzakeen irizpideetako batzuk:
Elisabet Thomas (Zarautz, 1992): Nik ikusi det azken urte hauetan emakumia, batez ere hogeta hamar urte… hogeta bost hogeta hamabost urte bitarteko emakumiak gero eta gehio ai diala animatzen. Eta nik uste det dala´re bai asko igual udaran ikastaro bat ein ta ikusi, eta gero, hobetu nahi hori ta, orduan, entrenamentu hauek oso ondo etortzen dia, no? Azkenian, ba, pixkat… pixkat hobekuntza hori iteko. Ze azkenian surfa kirol nahiko zaila da. Orduan, udaran bakarrik iten badezu eta ikastaro bat, ez dezu iñoiz ikasiko. Behar dezu pixkat jarraipen bat, ondo ikasteko.
Lo Eizagirre (Zarautz, 1988): Baiño gero lehiaketetan eta holako… apuntatu behar dan hoietan ez dao.
Eli Thomas (Zarautz, 1992): Aurrerapausua behar da azkenian lehiaketan apuntatzeko. Ni, adibidez… Lore, adibidez, txikitatik apuntatu izan da lehiaketetara, baiña ni, adibidez, ez naiz iñoiz apuntatu. Bueno, apuntatu izan naiz, pues, ba, behin, bitan, hirutan. Baiño… Azkenian, nik uste det, emakumiak ber deu talde bat edo bultzada bat, no, lehiaketetara apuntatzeko, eta hori mutillak, ba, ez due ber. Baiño, klaro…
Lo Eizagirre (Zarautz, 1988): Bueno, nik uste det naturalo izan dala´re bai. Nik nere inguruagatikan ikusten nitun mutillak kuadrilla zian eta danak kuadrillan juten zian uretaa eta hola entrenatzen zian eta kuadrillan juten zian txapelketetaa eta dana, eta neskak, ba, bakar-bakarrikan.
Ointxe, momentu hontan, “Emakukmea Surflari” proiektuakin gabiltza eta, egiya esan, ez dakit ametsa dan edo ilusiyotako bat dan behintzat, ni hor egon edo ez egon, behintzat ateatzia, multzo bat ateatzia. Laguntza… nik laguntza… falta izan deten laguntza hori beste batzuk eukitzia. Eta hori gustauko zitzaiten, ba, proiektu honek behintzat orokorrian funtzionatzia. Oraintxe bertan funtzionatzen du, ba, ikastaro arrunt batzuk izango bazian bezela, baiño pixkat gehio izate hori, ez?
Eli Thomas (Zarautz, 1992): Emakumiak izatia azkenian surf mundu osuan, no? Bai epaille, monitore, lehiatzaile bezela…. Dana.
Lo Eizagirre (Zarautz, 1988): Bai. Hau pixkat sortu zan keja batzutatikan. Gu txapelketetan ibiltzen giñanian… gaiñera, garai batian denuntziyak eta dana egon zian. Eta zuzenian ordun Euskal Herriko Surf Federaziyotikan antolatzen zituzten txapelketak eta abar. Eta galdetu zitzaien: zeatikan emakumiak eta gizonak euki ber due, ba, diru-saritan, adibidez, holako diferentziya. Eta bi arrazoi izan zian nagusiyak: bat, askoz gutxiyo ziala emakumiak gizonak baiño –egiya, hor ezin zan zeatu- eta bi, nibela, mutillana askoz ikusgarriyagua zala emakumiana baiño. Keja hauek egon zian garaiyan, zeon bizkaitar bat Europako bosgarren gelditu zana. Momentu hortan ez zeon mutillik Europako bosgarren. Ba, zeon Aritz Aranburu mundu maillan konpetitzen, baiño bat. Eta beste ezer ez.
Eli Thomas (Zarautz, 1992): Lorek? Ba Euskadiko Txapelketa askotan irabazi du, Europan´e bai… ez dakit zenbatgarren… hamargarren! Hamargarren! Europa… imaginatu, Europa haundiya da. Herrialde askotan ez da surfa iten, baiño, ba, Portugalen, Frantzian, mailla haundiya da, oso altua dao. Ta Lore oso ondo.
Lo Eizagirre (Zarautz, 1988): Ta hola, ba, txapelketa desberdiñetan. Ba, hasieran ingurukotan, ba, Zarautzen, Gipuzkoan, gero Euskal Herri maillara, ba, hor animatzen giñan´e bai euskal zirkuitua itera eta gero juniorretara, Europa maillara. Hor pro-juniorretan, 21 urte azpiko txapelketak in genitun, zirkuituak, eta gero QSeta´re bai, mundu maillako txapelketa, ba, hemen inguruan zianak, ba, urrutira jun gabe, ba, in genitun.
Elkarrizketatzailea: Mailla falta hori aurpegiratzeak, horrek, min pixka bat egingo du, ez?
Lo Eizagirre (Zarautz, 1988): Haundiya, haundiya, ta masailleko bat bete-betian, eskua zabal-zabalikan, zapla! Hor… eske, gaiñea, da… zure… nei behintzat iruditzen zait zuzenian esanda “ezin zea alleatu honea, puntu hontaiño, eta horregatikan ez dizugu emango… ez dizugu utziko olatuik onenak dauden momentuan surf iten, ez dizugu emango bestiak merezi duen diru-sari hori, txapelketak leku egokiyenian iten…”. Klaro, ez dia hola esaten, baiña hola iten da. Ordun, leku hortan daon batek hola ulertzen du. Eta, egiya esan, iristen da puntu bat, leheno esan deun bezela, ba, diala 17-18 urte, ba, erre iten zea eta esaten dezu: “Ya nahikua entzun det; ez det nahi honekin segi”.
Eli Thomas (Zarautz, 1992): Lehenago ere bai. Azkenian…
Lo Eizagirre (Zarautz, 1988): Bai, lehenago ere bai.
Elkarrizketatzailea: Karga hori, neska izateagatik gutxietsiya izate hori, egunerokuan ere sumatzen da? Esan nahi dut, uretara sartzerakuan´e bai sumatzen dezute?
Eli Thomas (Zarautz, 1992): Nik uretan sumatu izan det, daude bi pertsona desberdin bezela: batzuk gutxietsi bezela iten dizuela eta nahi due zuk olatuak hartzia edo animatu iten dizue eta beste batzuk “Honek ze iten du hemen?”. Nei, adibidez, gertatu izan zait, igual harrokako gune baten, ba, Alkolea edo Mutrikun daona edo, aurrekuan oin dala hiru aste gertatu zitzaiten, olatu haundiyak zauden eta neri batek galdetu zin: “¿Qué haces aquí? Ze iten dezu hemen?”. Galdetu zin. Olatu haundiyak zauden eta uste zun ez nitzela kapaz izango olatu hoiek hartzeko ta… Hartu nun bat eta geo ya ixildu in zan.
Emakumiak surfistak izatiaz gain, dia modeluak´e bai oain, gaur egun. Orduan, ai dia galtzen… oso igual surfista onak dia, baiño ai dia bideratzen gehio modelo itxurara. Orduan, rebistatan hori ikusten da: dena da, ba, hori, modelo, bikinitan ta… propaganda pila bat. Ta pena bat da, ze azkenian igual… surfista bat, igual, Alana Blanchard, adibidez, oso surfista ona da, baiño ai da saltzen ya gehio modelo. Honbre hor, azkenen, diru kontua da, no? Azkenen, esponsor bat dakazu ta esponsorrak esaten dizu “hori in ber dezu”; ba, in iten dezu. Eta gero igual hiru metroko olatutan daude, egurra ematen, mutillak bezela. Baiño… bai, pixka bat… bai.
Lo Eizagirre (Zarautz, 1988): Eta ez da bat´e baloratzen. Egiya esan, gaur egun ikeragarriya da daon nibela, ikeragarriya da neskatan daona. Eta, jo, pena ematen dit rebistatan modelo diala aipatziak. Ez modelo diala aipatziak, baizik eta hori bakarrik aipatziak. Eta ez due aipatzen nola ai dian surf iten. Eta, egiya esan, ikustekua da.
Eli Thomas (Zarautz, 1992): Askotan´e bai igual, nik uste det, nexka guapak esponsorra´re igual lehenuo ahal duela lortu, no? Hori ez dakit oso ondo, baiño… Hola, guapa baldin bazea ta… pixkat. Nik uste det oain geo eta gehio izango dala hola. Hori, ba, modelo puntuakin: gorputz ona ta…
Lo Eizagirre (Zarautz, 1988): Ematen du surflari profesionala izateko, modelo izan behar dezula, eta da txorakeri bat… izugarriya.
Elkarrizketatzailea: Emakume aitzindariak edo neska aitzindariak surfean? Izen-abizenik?
Lo Eizagirre (Zarautz, 1988): Bai, ba, adibidez, hemen, Zarautzen, Miriam Imaz nere eredu izan zan eta, batez ere, ba, lehian ibili zalako mundu maillan ta dana. Onduan nekan pertsona bat izan zan eta, egiya esan, ba, bidia iriki zuna hemen inguruan. Badaude, badaude batzuk hola. Gero, gogoratzen naiz´e bai bizkaitar bat, Vanesa Bustillo. Gaur egun, ba, Miriam eta Vanesa urtiak dia ez ditutela ikusi. Ba, seguraski, edo nazkatuta o… auskalo ze ibiliko dian. Baiño, nahi det esan, ez daola… izen hauek ez diala gogoratzen. Osea, tokatu zaizkitenak bai, baiño elkar ikusi ez geanak edo topatu ez geanak, nahiz ta lehenenguak izan, ez dia ezagutzen.