Euskara berreskuratzen Lasarte-Orian

Frankismo garaian euskararen egoera eskasa zen Lasarte-Orian: euskaldunak gutxietsita zeuden. 60ko hamarkadan euskararen aldeko kontzientzia piztu zen.

Mailak: DBH, Batxilergoa

Proiektuak: Lasarte-Oriako Udalak babestuta

Ikasgaiak: Euskara, Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia

Gaiak: Euskara

0 puntu 5 izarreko maximotik
0 iritzi guztira

Iñaki Urruzola (1943). Aita basarrikua, ama kalekua, baino tokatu zaigu erdaldunakin harremana izatia eta beti klaro erreztasuna izan deu erderaz itia.

Mertxe Altuna (1945). Danak, neska eta mutilak, hemen zentruan danak erderaz, danak.

Juantxo Arteaga (1937). Eta etxean euskeraz iten gendun eta joe, ta anai artian erderaz. Klaro, eskolatik atera, mundu erdaldun batian ibiltzen ginan, orduan anai artean, anai-arrebak erderaz, horrek ondo funtzionatzen zun. Bost o sei senide eta beren artian erderaz eta aitta, gurasoekin euskeraz. Ta danak funtzionatzen zun oso ondo: amak euskeraz galdetu eta erderaz erantzun, ta segi!

Mertxe Altuna. Nere gurasoak beti ba hizketan itten zuen euskeraz, eta guk esaten giñun erderaz dana.

Txomin Erauskin (1943). Hemen euskera basarritan bakarrik. Erdera zeon gailenduta. Euskaldunak kalian, gehienak euskaldunak, baina euskera aitak eta amak jakiñatik baserritarrai beti 'caxero'. 'Caxero' ta euskeraz iten bazenun 'caxero' ziñan eta berak dana erderaz.

Mertxe Altuna. Igual Zubietakuak itten zuen, porke Zubietan bai... 'son unas caseras' ta gainera, bai, komo gu giñan ez-dakit-zer, ez? nola erderaz bazekigun...

Juantxo Arteaga. Erdera ikusten zan oso normal. Bueno, basarritar batzuk pixkat despreziatuak... 'los peyos', askotan erderaz ere oso ondo ondoegi ez... eta baino minoria bat.

Inaxio Otaegi (1937). Gaztiak-eta erderaz itteko ohitura basarritan e pixkat pixkat izandu zan.

Rafael Ollokiegi (1937). Klaro, danak kastellanuak zian, kastellanoz zean, ta etxera alle... etxian tokatzen zanian, aitta jun ta bere beso motxakin kank jotzen zian burun, kant, 'ai Dios, bazakit zer dan'. Esaten zidan: "Etxian euskeraz. Kanpuan nahi badek latinez aritu".

Ixabel Zuaznabar (1938). Bueno, hasi ginan anai-arrebakin erderaz eta etxian e erderaz, eta nere aittak izan zun zea bat, lutxa bat... 'etxi hontan ez dezute jango, euskeraz ez baldin badezute itten'.

Txomin Erauskin. Eta erderaz itten zuenak... gero etorri da buelta, e. Etorri zan kanpoko jendia lana zeolako, baino bakoitzak bere hizkuntza ekartzen du. Eta ordun hasi zian ya edadian helduta eta haurrak izateko eta ikastola sortu zanian ta 'hemen euskerai heldu behar zaio eta gu euskaldunak gea eta haurrai euskeraz erakutsi behar diyou'. Eta etzakitenak, aitak-eta, lehen burla iten zutenak gero beak euskera erabiltzen hasi zian. Hemenguak ziranak.

Mertxe Altuna. Eta gero ya ezkondu eta umiak ta zea, eta esan nun ba "como los indios" hasi in biharko naiz euskeraz itten.

Juantxo Arteaga. Nik hola 23-24 urtekin hola pixkat esnatzen hasi nintzan pixkat politikoki ta... ba euskera ere bai etab eta gero ikastolan ere belarritaino sartuta ibili nintzan eta sortzailetako bat naiz.

Andoni Unanue (1932). Ba lehenbiziko mugimentua guk hasi giñun, euskeraz jakin gabe, baiño... (bueno, jakin bai...) bueno, bai, ulertu dana, hori dudik gabe, baino klaro gauz bat da ulertzia eta bestia da hitz egitia, ta ongi hitz egitea.

Txomin Erauskin. Semiak jun dia ikastolara. Gu ikastolan partaide izandu gea, hemen da ikastola Landaberri, baina hori guk sortu genun.

Mertxe Altuna. Euskera oso inportantia da neretzat. Alabak eta semiak eta bilobak eta danak euskeraz. Danak ikastola ta... bai, bai, bai. Oso oso inportantia da oain, bai, bai, bai.

Gabriel Nogues (1920-2022). Uain ez dakit nundik, baino euskalduna bastante bado hemen Lasarten, e. Bado bastante (berriz ere). Nik kalian aitzet (aditzen det), aitzet, aitzet, aitzet.

Iñaki Urruzola. Lasarte izan da erdalduna asko dola, baino ze aldaketa in dun... izan da kristona, kristona izan da neretzako biñik pin.

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza