Adinari dagokionez egokia da ondorengo lanketa hau LHko zein DBHko ikasleekin egitea.
-Bideoa ikusi, eta komentatu. Iritzia eman. Zein sentimendu eragiten dizkizu euskarak? Baikorrak, ezkorrak? Zergatik? Zurea sentitzen duzu ala ez?
-Zenbat hizkuntza daude munduan? Zenbat hizkuntza galtzen dira urtero? Ea asmatzen duzuen. Zergatik galtzen dira hizkuntzak?
-Artzeren esaldia gogoratu: “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenak ikasten ez dutelako, dakitenak erabiltzen ez dutelako baizik”. Egia al da? Eztabaidatu.
-Euskara ikasi dutenek egindako ekarpena. Euskararen alde lana egin dute euskaldunberri askok ere. Txillardegik, adibidez. Haren lanak aipatu daitezke.
Mattin Labaien (Tolosa, 1931):
-Neretzat lehenbizikoa euskera da. Euskerak ematen dio herri bateri bere nortasuna. Igual da euskera, frantsesa, española, alemana. Alemanari kentzen badiozu hizkuntza, zer gelditzen da?
Maria Luisa Olaeta (Gernika-Lumo, 1926):
-Euskerie ezin lei apurtu. Euskerie da gauzarik ederrena eta emoten doskuna zer garien. Gure nortasune euskeriaek emuten dosku. Euskeriek. Nongoa zara zu? Hangoa, ba euskaldune. Ni ez naz lotsatu iñoz, e!
Jose Luis Alvarez, Txillardegi (Donostia, 1929):
-Nik kontzientzia hartu nuenean euskalduna nintzela… jo, ni… nire amak euskeraz badaki, nire aitak ere bai, eta ez didate irakatsi… jo, hau ez da posible. Ikasi in behar det. Eta hola hasi nintzan.
- Munduan 6.500 hizkuntzatik gora daude, erdiak baino gehiago desagertzeko arriskuan. Adituen arabera, 600 bakarrik dira erabat salbu dauden hizkuntzak.
- 100 milioi hiztun baino gehiago dituzten hizkuntzak 8 dira munduan: mandarinera, espainiera, ingelesa, bengalera, hindua, portugesa, errusiera eta japoniera. Orotara 2.400 milioi hiztun dituzte.
- Hiztun gehien dituzten 20 hizkuntzak multzo berean jarrita, 3.200 milioi hiztun dituzte. Munduko populazioaren erdia baino gehiago.
- Txillardegi.
- Bideoan agertzen den Mattin Labaien Ramon Labaien politikariaren anaia da. Haien aita ere ezaguna zen euskalgintzan: Antonio Maria Labaien.