Euskara: galera Lasarte-Orian

Gerraostean Lasarte-Orian euskararen egoera zein zen jasotzen da bideo honetan, nola joan zen galtzen herria hazten joan zen neurrian.

Mailak: DBH, Batxilergoa

Proiektuak: Lasarte-Oriako Udalak babestuta

Ikasgaiak: Euskara, Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia

Gaiak: Euskara

0 puntu 5 izarreko maximotik
0 iritzi guztira

Valentina Yeregi (1915-2016). Etzan (ez zan) castellano jendeik ordun. Hemen bertako umiak bakarrik. Dana euskera.

Gabriel Nogues (1920-2022). Trenbidia, Pamplonako trenbidia eittera jende erdalduna etorri zan.

Danak ikasi zuen euskeraz.

Valentina Yeregi. Gerra ezkerotik dena kanbiatu da: leheno dana euskeraz itten zan. Garai batian dana euskeraz itten zan hemen. Jesus.

Gabriel Nogues. Gero, gerra atea zan. Iya dana erderaz. Hemen, denon lana euskeraz zan ta geo hasi zan kanpoko jendia etortzen... total, dana erderaz. Hemen urte asko izandu dia euskeraz iya ez zan aitzen.

Juantxo Arteaga (1937). Eta etortzen zan astelehenero Cacerestikan autobus bat.

Rafael Ollokiegi (1937). Extremadura, Andalucia, Castilla la Mancha, Leon, bueno oain Castilla la Mancha esan det, Castilla Leon, Galicia, Santander, danetik, katalanak... hor zen... Riojanuak, naparrak... a manta.

Juantxo Urteaga. Gu mutil koskorrak giñanian, 40ko hamarkadan, Lasartek izango zittun igual... baserritar guztik kontatu, kaletarrak, oilluak eta behiyak eta 1.500 biztanle o hola, eta karo hemen izan zan kristo... abalantxan, 50eko hamarkadan batez ere, eta 60ian ere bai, hamarkadan, eta hazi zan ba ez dakit 90ean o hola ba 15.000 o... izan zan puff...

Gabriel Nogues. Usurbilen “por ejemplo” ta Zubitan kanpoko jendeik ez zeon ta euskeraz hitz eiten zan. Baiño hemen, hainbeste jende etorri zan kanpuan ba nahi ta nahi ez dana erderaz.

Rafael Ollokiegi. Lasarten oso gutxi hitz eitten zan kalian euskeraz ta Oriyan batez. Ta Usurbilera jun: danak. Zubietara jun: danak.

Gabriel Nogues. Gero, klaro, beste aldetik, galarazi ere itten zuen. Galazi ere itten zuen urte askotan eta bakizu, jendiak bildur pixkat e bai ta...

Micaela Sasiain (1929). Galazi itten zuen, bai. Galazi itten zuen.

Martina Iturrioz (1933). Galazita geneukan.

Txomin Erauskin (1943). Lehen galerazita zeon eta erderaz derriorrez. Dana in bihar zan erderaz.

Maria Jesus Urkiola (1930). Baai, erderaz hitz ein beharra.

Martina Iturrioz. Eta kastigauta han: pupitretikan atera eta pasilluan han, Cara al sol kantatuaz.

Rafael Ollokiegi. Konfiantza zeonakin bai, baino osterantzian... kristo guztiyak "qué, buenas" papapan... dana... zeatikan bildurra zendun, zein zian bueltan zebiltzanak eta. "Habla en cristiano" laster esaten zizuen eskolan e, harrapatzen bazizuen hizketan. "Habla usted en cristiano, habla en cristiano".

Manuel Ormazabal (1942). Edozeinek hola, ta: 'Habla en cristiano!'.

Micaela Sasiain. Jo ere bai e, jo ere bai.

Eulalia Ollokiegi (1937). Umia nitzan eta emakume batek matrailekua eman zidan porke euskeraz hitz egin nulako. Galaziya zeon. Galaraziya zeon, baino noski, zaila da, porke zu euskalduna zea, etxian euskeraz hitz egiten dezu eta noizik eta behin ba hombre, atera iten zaizu.

 

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza