1936ko Gerra Zibilaren hasierako egunak nolakoak izan ziren azaltzen dute bideo honetan egoera hura zuzenean bizi izan zutenek: herrian eta etxean zer entzuten zen, gerraren hasieraren berri nola jakin zuten, tropak nola iritsi ziren, beldurra eta ihes egin beharra…
Mailak: DBH
Proiektuak: EIMA 2.0. Herritarren ahotsak: transmisioa ikasgelan
Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia
Gaiak: Oroimen historikoa
Ikasleengan bultzatzen diren jarrerak:
Bideoa ikusi aurretik
1.Gaiaren aurkezpena egingo du irakasleak. Lehenaldira begira jarriko gara, orainaldia hobeto ulertzeko. Gerraren hasiera aztertuko dugu. Aurre-ezagutzak aktibatuko ditugu.
- Gerrarik egon al da hemen? Noiz? Zer gertatu zen?
- Nortzuk borrokatzen zuten elkarren kontra?
- Zer gehiago dakizue horri buruz?
2.Talde txikietan jarrita, gaiak sortzen dizkien inpresio eta emozioak zerrendatuko dituzte ikasleek, eta ondoren arbelean idatzi.
- Zer uste duzue eragin zuela gerrak?
- Zer sortzen du zure barruan “gerra” hitzak?
- Posible ikusten al duzu hemen berriz gerrarik izatea?
- Zer egingo zenuke gerra hasiko balitz?
Bideoa ikusi bitartean
1.Aurre-ezagutzak konparatu, ea aurrez hitz egindakoarekin bat datozen.
2.Arreta piztu dieten pasarteak gogoan hartu.
3.Ulertu ez dituzten hitzak, esaerak edo erreferentziak idatzi. (Adib.: “Bilbo hartu”, “Donostian sartu”, “milizianoa”, “erreketeak”,…)
Bideoa behar adina aldiz ikusiko dute, informazioari ahalik eta etekin handiena ateratzeko.
Bideoa ikusi bitartean
1.Ziurtatu ulertu dutela. Argitu zalantzak
2.Bideoari buruzko hausnarketak eta iritziak partekatu, talde(t)an:
- Ezaguna egin al zaizue bideoan aipatu duten zerbait? Entzun al duzue halakorik aurretik?
- Nola sentitu zarete bideoa ikustean? Eragin al dizue sentipenen bat?
- Bideoan agertzen diren lekukoak 1936ko gerra garaian umeak ziren. Lortu al duzue haiek horrela irudikatzea?
-Zer izan da zuentzat deigarriena? Zein ideia azpimarratuko zenukete bideotik?
-Zergatik esaten zen gerra 15 egunean bukatuta egongo zela?
3.Azken ekoizpena: Hainbat ekoizpen garatu daitezke, talde txikietan. Hiru adibide eskaintzen dira hemen. Ikasleek bat aukeratu dezakete edo ordezko bat proposatu, edo talde bakoitzak proposamenetako bat egin dezake.
Egungo munduko gatazken mapa.
Beste aukera bat: errefuxiatuekin lan egiten duen erakunderen bateko ordezkaria gelara eramatea, eta ikasleek elkarrizketa egitea (aurrez galderak prestatuta); ondoren, idatziz jarri (egunkarietako elkarrizketen ezaugarriekin: argazkia, azgazki-oina, titulua, azpititulua..) eta ikastetxean zabaldu dezakete. Bideoan grabatuz gero, ikus-entzunezkoa sare sozialetan zabal daiteke.
Adibiderako, ikus Euskal Jakintza ikastetxeko bi ikaslek, Iñigo Martinez futbol jokalariari egindako elkarrizketaren harira idatzitako artikulua
- Elkarrizketatua(k) nor d(ir)en azaldu
- Non eta zergatik elkarrizketatu d(ir)en kontatu
- Pasarte hori aukeratzearen zergatia(k) argitu
- Pasarteari buruzko iritzia eman
Beste aukera bat, hainbat testigantzaz osatutako honako bideo hauek ikusi eta laburpena egitea izan daiteke:
Zer kontatzen dute? Laburpentxo bat egin eta ahoz kontatu gelan.
Galdera posibleak adibiderako:
|
Jarraitu daitezkeen pausoak:
Esan bezala, elkarrizketa bideoan grabatzea proposatzen dugu (ikus jarraibide orokorrak). Ondoren, hainbat lanketa (zailtasun maila desberdinekoak) egin daitezke grabazio horrekin:
1.- Aurkezpen bat egin gelan, jasotakoa erakusteko. Elkarrizketaren nondik norakoak azaldu, elkarrizketatuak kontatutako gauza interesgarri batzuk aipatu eta grabazioaren zatitxo bat erakutsi.
2.- Bideo-erreportaje labur bat prestatu grabatutako irudiekin (horretarako, editatzeko programaren bat erabiltzen erakutsi eta adibideak eman). Gelakideei erakutsi, azalpenak emanez. Sarean ere zabaldu daiteke.
3.- Bideo-erreportaje labur bat prestatu grabatutako irudiekin (horretarako, editatzeko programaren bat erabiltzen erakutsi eta adibideak eman). Gelakideei erakutsi, azalpenak emanez. Sarean ere zabaldu daiteke.
Ondo legoke ondoren grabazioak Ahotsak.eus-era bideratzea, ahozko ondarearen artxibora (adibiderako, ikus Donostiako San Ignazio ikastetxeko ikasleen proiektua).
4. Ekoizpena partekatzea.
Ebaluazio-irizpideak
Ikasleen autoebaluazioa. Ikasleek autoebaluazioa egiteko, egin ditzakegun galderak:
Edukiari buruz
Ikaste-prozesuari buruz
Bere komunikazio-gaitasunei buruz
Talde-lanari buruz
Irakaslearen ebaluazioa. Irakasleak ikasleak ebaluatzeko kontuan har ditzakeen irizpideetako batzuk, ikasgaiko konpetentzia espezifikoekin lotutakoak:
1. konpetentzia espezifikoarekin lotuta
2. konpetentzia espezifikoarekin lotuta
3. konpetentzia espezifikoarekin lotuta
4. konpetentzia espezifikoarekin lotuta
5. konpetentzia espezifikoarekin lotuta
Ramoni Goikoetxea (Donostia, 1920): Gerra hasi zanian, pues, tristura galanta.
Juan Joxe Agirre (Alegia, 1930): Guk ez genekiun zer zan gerra. Ez genekiun.
Maria Dolores Etxeberria (Ibarra, 1929): Bai, gerra zetorrela aitzen gendun, baiño umek giñen ta…
Maria Jesus Albisu (Tolosa, 1923): “Zer da gerra?” esaten giñun guk, “Zer da gerra, ama?” ta “Zer da gerra?” ta…
Elias Euba (Amorebieta-Etxano, 1920): Gerreak urten abenien, musikea joten euazen, Zornotzan jaixek zien, ta orduentxe, lehenengoz, 15 urtegaz, jantzan ein naben neska bataz. Ta halan gaozela, etorri zien kamioietan milizianuek fusil handixekin-ta, amenazetan, ta orduntxe suspendidu zen bailiori, gerreak urten aben ta.
Delia Huizi (Andoain, 1928): Bilbo´re hartu emen duela ta ez dakit zer hartu duela ta badakit zer dula ta…
Maria Luisa Zabala (Aduna, 1930): Donostin sartu emen ziela, Tolosa hartu emen zuela, ta Villabonan´e bai ta ez dakit zer ta gero hemen emen ziela seittun, ta holako kontuk esan zittuen ta…
Maritxu Beraetxe (Lasarte-Oria, 1925): Goguan dakat egun batian nola etorri zian aittan lagun batzuk, zatoztila… militarrak zatoztila eta aldein in bihar gendula. Eta ama haurdun zeon, eta amak seittun esan zien “Ez, gu ez gera hemendikan aterako”.
Gabriel Nogues (Lasarte-oria, 1920): Reketiak eta moruak bazatoztila ta…
Luixita Zabala (Errenteria, 1932): Bakarrik gogoratzen naiz gizon bat diarka iyo zala “¡Doloreeesss!! ¡Que vienen los rojos!!”. Diar hoiekin auzo dana esnatu zun ta danak bildurrak aidian.
Maria Dolores Etxeberria (Ibarra, 1929): Naparrak zetoztela –hoi gogoratzen naiz ni– naparrrak zetoztela mendiz. Bai etorri´re! Hola, e! Prozesiyua, e! Mendiz.
Joxe Pablo Aranzadi (Donostia, 1932): Aurreneko lana egin zuten, baserri guztik hartzea etorri zian, eta derrepente bialdu in giñuzen handikan.
Maria Luisa Zabala (Aduna, 1930): Soldaduk lotaa etorri zien gure etxea, lau o ez dakit ze egon zien. Bildurra ematen zuen, e! Ganbaran haik lotan. Jesuuss! Hua bildurra! Goizian alde eiten zuen ta berriz´e gauian lotaa etortzen zien.
Jose Mari Olazabal (Andoain, 1928): Bazkaltzen ai giñala, izugarrizko soiñuba. “Ze pasatzen da?”. Halako batian, “dzanba!”, handik pixkatea “dzanba!”. Izan zian erriyuan ertzian bonbak lehertuta.
Paxkuala Kortadi (Hernani, 1923): Etxian, etxe aurrian eserita naola, lehertu zan bonba bat onduan.
Joxe Mari Zapirain (Errenteria, 1933): Ni gogoratzen naiz amak ze bildur arpegiya zeukan. Eta zuk hiru urtekin nabaritzen dezu ama bildurrez baldin badago. “Aber nahasten dian eta baserriyai jotzen diyoten!”.
Maria Luisa Zabala (Aduna, 1930): Argirik ez zeon piztutzeik, surik ez zeon ittteik… Argie ikusi ezkeo etorri eitten zitzaizkun barrura…
Erramun Ansa (Andoain, 1928): Bai, danak bildurrak. Etxian eoten giñan gu, egunez, ohieko koltxoiak hartu ta leihotan goitikan behera zintzilika jarri. Esaten zuen balan bat edo kristala puskatuta sartu ezkeo, koltxoi hori sekula ez zuela pasatzen, hor indarra galdu ittten zula edo. Hori esaten zan.
Manuel Etxezarreta (Zumarraga, 1931): Aittakin jun ni horra, ganajatekua ekartzera, alpalpia ekartzera, horra, sorora, ta handik “dale!” tirok guri hona sorora. Ta echando puñetas aittakin erretirau giñan!
Rufina Irazu (Asteasu, 1923): Ze zaparrrada tirua! Tirua? Kriston pilla!
Paxkuala Kortadi (Hernani, 1923): Aldein in zun jendiak. Haik hor tiroka hasi zianian etorri zan, baiño ordun jende guztiya kamiyo hontan horra denak alde eittea, gizon ta andre ta ume… denak.
Maria Jesus Otaegi (Donostia, 1928): Maleta zaharrrak, ahal zuten bezela, haurrez beteta ta korrika danak. Ni “Ama, guazen! Guazen!”, nora ez nekien, baiño “Ama, guazen! Guazen!”.
Agustina Askasibar (Eibar, 1929): Gure aittak “Benga! Benga! Urten, badatoz ta”. “Badatoz” zan, ba, militarrak eta datozenak, eta “Ala! Ala!”. Ta, holantxe, esto… burdixan gaiñian eruan gendun muebliak eta danak.
Joxe Pablo Aranzadi (Donostia, 1932): Eta, ordun, danak jarri zituzten beren zaldik eta beren gauzak eta han jarri… nik ze esango dizut, ba? Gauz gutxi, gauz gutxi. Zenbat? Oso gutxi. Beste guztiya han gelditu zian, etxian gelditu zian gauz guztik. Ta danak utzi ta mendiz, gauez, nola jun giñan tapa-tapa-tapa-tapa.
Ramon Huizi (Andoain, 1931): Nere ama beti izandu da fuertia hortan eta aitttai esan zion: “Aitta, preparatu, hartu hartu bihar dittuzunak eta martxa in bihar deu”. Kamioneta batekin Oriyon barrena jun giñan, “han ziek eta baziek”.
Delia Huizi (Andoain, 1928): Geo jun ta jun ta jun ta jun ta… Hoi da. Geo bukatu arte, gerra bukattu arte, ez giñan etorri.
Kontxi Intxausti (Ormaiztegi, 1919): Tiroka ta zean ta “Goazen hemendio!”, esanez bezela 15 egun iraungo zola gerrek, o hola esaten zan, 15 egun. Bai…
Demetrio Garmendia (Baliarrain, 1919): Zortzi egunen barru bukatuko zala ta hola uste zan gerra… Bai, geo iraun zon… hiru urte ia.