II. Errepublika Eibarren beste inon baino lehenago aldarrikatu zuten. Bideo honetan nola gertatu zen azaltzen dute hainbat eibartarrek, eta Maialen Lujanbiok gai horri buruz kantatutako bi bertso ere badatoz, Eibarko bonbardaketaren urteurreneko ekitaldian kantatu zituenak.
Mailak: DBH, LH
Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Euskal Herriko Historia
Gaiak: Oroimen historikoa
II. Errepublikari buruzko lanketa egiteko balio dezake bideo honek.
-Errepublikari buruzko azalpenak eman. Zer izan zen, eta zein aldaketa ekarri zituen.
-Eibarren beste inon baino lehenago aldarrikatu zuten. Bideoa ikusi, eta komentatu:
-II. Errepublikari buruzko informazio gehiago bilatu dezakete ikasleek. Adibidez: emakumeen boto eskubidea izan zen II. Errepublikak ekarri zuen aldaketetako bat (1933). Noiz jarri zuten abian boto eskubidea? Nola eta zergatik geratu zen bertan behera? Noiz arte?
-Eibarko II. Errepublikaren aldarrikapenari buruzko dokumental laburra ikusi:
Esnatu! Errepublikia etorri da ta!
-II. Errepublikari buruzko beste bideo pasarte batzuk:
Bartolo Arriola (Eibar, 1912)
-Akordatzen haiz Republikiak urten ebanian? Eibarren sozialistak eta republikanuak eguazen. Ta Eibarren orduan 19 konzejal, tokatzen jakuazen euren jendiantzako, eta Republikanuen eta sozialisten taldiorrek itten juen... hamazortzi itten juen.
Jose Kareaga (Eibar, 1930)
-Etorri zittuan tipo bi, iñok be ez jekixan zeintzuk zian, ondo jantzitta ta Irundik edo. Irun beti ezkerrekua izan dok. Ta eurak esan ei jetsen, holaxe erderaz: “¿A qué estáis esperando?”, “¿Cómo que esperando?”, “Si la república ya se ha proclamado, ¡hombre!, y tal y cual”. Ta sinistu! Ta banderiori jaso juen, eta ez jeuan notiziarik. Ta, itxuria, diar ein bihar izan juen Bilboko “Casa del pueblo”ra, eta han be ez jekixen ezer. “Aquí no hay ninguna noticia, aquí no sabemos nada. ¿Pero os habéis dado cuenta de lo que habéis hecho?”, “Bueno, pues ya hemos hecho”, “Joe, ¡Pues buena os espera! y tal” ta holaxen. Ta... [Bildurtuta?] Jo, bildurtuta? Ataraik kontua bildurtuta...!”.
Emilia Unamuno (Eibar, 1915)
-Horretxeaittik da Eibarren urten ebana egun bat lehenao Republikia.
Maritxu Osa (Eibar, 1921)
-Bai horixe, hantxe nenguan Untzagan.
Emilia Unamuno
-Untzagan neuan ni. Ta alboko etxian bizi zian Francisconekuak. Mama, que traje me voy a poner hoy? Klaro, Republikiak urten ebala ta republikiak urten ebala Untzagan ta…
Mari Karmen Agirre (Eibar, 1924)
“Atsaldian ekarri eben...halakotxeko errubera haundixekin igotzeko. Eskilaria. Eskilara bat. Horixa zan, gainera. Horixa. Eskilara haundi bat. Ta haretxekin eskilariakin… hara, ikusten nao ointxe be. Gu arkupietako onduan. Porke ha kamiñua… ez zan juten han iñobez. Han kamiñuan autorik ta, ez zeuen autorik. Ta hantxe aittakin ta amakin ta… Ta kendu eben, porke ipintzen eban:Plaza de Alfonso XIII. Ekan han, eta haxe kendu eben… hango txalua! Ta ipini eben: Plaza de la Republica.
Arantxa Lasa (Soraluze, 1925)
-Badakizu, la ciudad ejemplar emun zotsan titulua Republikiak, zeaitxik izan zan lelengo herrixa proklamau ebana.
Maritxu Osa (Eibar, 1921)
-Izan gara, espabilauak izan gara eibartarrak!
Maialen Lujanbio
Milla pasata bederatzirehun
ta hogeita hamaika urtian
Errepublika proklamatu zan
lehelengo Eibar partian
hiru kolore zitun bandera
udaletxeko atian
zati morea erori zaio
ordutik orain artian
Nola gaur egun daukaguna den
Askatasun ukatua
Enpresariei ahotsa eta
langileria mutua
emakumeak buelta etxera
hezkuntzari enbutua
pena España bortxatzaile ta
triste hau ezagutua
Republikatik ez baita izan
horren interesgarria
ordun Eibarri ‘ciudad ejemplar’
omen zioten jarria
bihar edo etzi betetzen bada
gogo baten aldarria
ia ordun Eibar bihur liteken
ziudade eredugarria