II. Errepublikako erreforma garrantzitsu bat hezkuntza-sistemarena izan zen. Analfabetismoari aurre egitea eta Elizaren eragina murriztea izan ziren helburu nagusienak. Neurri zehatzak hartu ziren horretarako. Esanguratsuenak: eskola berriak eraiki ziren, milaka maisu-maistrarentzat lanpostu berriak sortu ziren, irakasleen soldatak igo ziren, irakasleen formakuntza hobetu zen, Misio Pedagogikoak izeneko proiektua sortu zen landa-eremura kultura zabaltzeko, irakaskuntza mistoa ezarri zen, erlijioa aukerako irakasgaia bihurtu zen... Garai hura nola bizi izan zuten eta aldaketek zer eragin izan zuten ezagutu ahal izango dugu lekukoek kontatuta.
Mailak: DBH
Proiektuak: EIMA 2.0. Herritarren ahotsak: transmisioa ikasgelan
Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia
Gaiak: Oroimen historikoa
Ikasleengan bultzatzen diren jarrerak
Bideoa ikusi aurretik
- Haurrak eskolara joaten al ziren XX. mende hasieran?
- Egongo al zen desberdintasunik hirietako eta landa-eremuetako eskolen artean?
- Zer da eskola laiko bat? Nolakoa da zuen eskola?
- Ba al dakizue nor diren Jesuitak?
- Zer emozio edo pentsamendu sortzen dizkizue erlijioaren eta hezkuntzaren arteko harremanaz hitz egiteak?
- Zer uste duzue gertatzen dela hezkuntzaren monopolio handi bat Elizak duenean?
- Sinestunak izanda, nola sentituko zinatekete zuen eskolatik ordura artean zintzilik ikusitako gurutzea kentzeko agindua helduz gero?
Bideoa ikusi bitartean
Bideoa behar adina aldiz ikusiko dute, informazioari ahalik eta etekin handiena ateratzeko.
Bideoa ikusi ondoren
- Bideoan entzundakoen artean, zerk harritu zaituzte gehien? Zergatik?
- Nola baloratzen duzue II. Errepublikaren gizartearen alfabetizazio-ekintza handia?
- Ba al du zerikusirik gaur egungo hezkuntza-sistemarekin bideoan kontatzen denak?
- Zein da zuen ustez hezkuntza laikoaren eta erlijio-irakaskuntzaren arteko oreka egokia?
- Gaur egun ba al dago gatazkarik hezkuntza-sistema laikoaren eta eta erlijiosoaren artean? Adibidez, gobernuaren diru-laguntzak lortzeko orduan?
3. Azken ekoizpena: Hainbat ekoizpen garatu daitezke. Hiru adibide eskaintzen dira hemen. Ikasleek horietako bat aukeratu dezakete edo ordezko bat proposatu, edo proposamen bat baino gehiago ere egin ditzakete.
ANALFABETISMOA ESPAINIAN ETA EUSKAL HERRIAN, 1930ean XX. mendearen hasieran, Espainian analfabetismoa oso zabalduta zegoen, batez ere herrietan eta landa-eremuetan. Hiri handietan maila pixka bat hobea bazen ere, landa-inguruneetako analfabetismoak pisu handia zuen gizarte osoan. Arrazoi nagusiak hezkuntza-sistemaren eskasia eta baserriko lanetarako haurren eskulan beharra ziren, bereziki. Emakumeen artean, gainera, analfabetismoa altuagoa izaten zen. 1930eko Zentsuaren arabera, Espainiako % 42,35 analfabetoa zen, hau da, ez zekien ez irakurtzen ezta idazten ere. Gainera, horietatik % 37 gizonezkoak ziren eta % 63 emakumezkoak. Euskal Herrian, ordea, analfabetismo-tasa % 30 inguruan zegoen, batez ere lurralde industrializatuetan (Bizkaian eta Gipuzkoan). Hirietan garapen eta modernizazio handiagoa zegoenez, hezkuntzarako aukerak ere handiagoak ziren. Aldiz, landa-eremuetan, batez ere Nafarroan eta Bizkaiko mendebaldean, analfabetismoa oraindik altua zen. Euskararen erabilera oso zabala zenez, batzuetan hezkuntzarako oztopo bihurtzen zen, haurrek ez zekitelako gaztelaniaz eta klaseak gaztelaniaz zirelako. |
Analfabetoak izateagatik aurkitzen dituzten oztopoekin osa dezakete idazlana ikasleek, euren gogoetak jasoz, eguneroko bat balitz bezala. Era honetako egoerak jaso ditzakete, adibidez: abokatu batengana joan eta sinatzen jakin ez, medikuaren oharrak irakurri ezin, seme-alabei eskolako lanetan ezin lagundu, irakurtzen ez jakiteagatik negozio bateko iruzurrean jausi…
Amaitzeko, irakasleak proposatutako galdera batzuen bidez, hausnarketa egingo dute guztien artean.
Istorioak hiru gai nagusi jorratzen ditu: politika, eskola eta Eliza. Bi zatitan banatzen da: lehenengoan, protagonistak bere beldurrak gainditzen ditu eta maisuaren eskutik hazten hasiko da; eta bigarrenean, gerraren hasieraren ondorioz herrian hainbat pertsonek jasandako errepresioak, herritarrengan beldurra plazaratuko du.
Filma ikusi ondoren, irakasleak galdera batzuk proposatuko ditu, eta denen artean komentatuko dituzte, hausnarketa kritiko bat sortzeko. Gai berriren batek interesa pizten badie, momentuan informazioa bilatzeko eta amankomunean jartzeko eskatuko zaie.
Hona hemen hausnarketarako hainbat galdera posible. Erantzunak eta kontzeptuak arbelean idatzi daitezke.
- "Maisua oso pertsona ona da" - "Maisuek ez dute irabazten irabazi beharko luketena. Gure Errepublikaren argia dira". Azaldu Ramonen azken hitzen esanahia. Egin konparazio bat gizarteak, oro har, irakasleei buruz duen iritziarekin. Eta zuek zer deritzozue haiei eta haien gizarte-eginkizunari buruz?
Nola interpretatzen duzue baieztapen hori? Uste duzu apaizaren iritzia berea bakarrik dela ala Eliza osoarena? Eta gaur egun nolakoak dira Eskola Publikoaren eta Elizaren arteko harremanak?
|
Lotu gezien bidez pertsonaiak filmean dituzten balio eta sentimenduekin:
Moncho Ramon Rosa Don Gregorio |
Konplizitatea Ezintasuna Beldurra Idealismoa Miresmena Uko egitea Askatasuna Koherentzia |
Hasierako saioan, irakasleak Irakaskuntza Erakunde Askearen aurkezpen bat egingo du, testuingurua azalduz (XIX. mendearen amaiera, hezkuntza sistema, etab.).
IRAKASKUNTZA ERAKUNDE ASKEA (IEA) Irakaskuntza Erakunde Askea (IEA) 1876an sortu zuen Francisco Giner de los Ríos filosofo eta pedagogoak. Helburu nagusia askatasun intelektualean oinarritutako hezkuntza laiko eta zientifikoa sustatzea zen. Hezkuntzak ikaslearen garapen osoa bilatu behar zuela defendatzen zuen: ezagutza akademikoa, morala eta estetikoa uztartuz. Naturaren behaketa, artea, ikerketa eta pentsamendu kritikoa ere funtsezko zutabeak ziren. IEAk gizarte aurrerakoi eta demokratiko baterako oinarriak errotu nahi zituen, Espainia modernitateari zabaldu ahal izateko. Espainiako II. Errepublikako (1931–1939 hezkuntza erreforman, IEAren ideiak oinarrizkoak izan ziren. Eskola publikoa, laikoa eta doakoa ezarri zen, eta Elizaren eragina baztertu. Misio Pedagogikoak abiarazi ziren, landa-eremuetan kultura eta hezkuntza zabaltzeko, eta Andereñoen Egoitza bezalako erakundeek emakumeen prestakuntza bultzatu zuten. IEAren espirituak errepublikaren hezkuntza-politika progresista inspiratu zuen, eta bere balioak —askatasuna, berdintasuna eta zientziaren garrantzia— politika publikoetan islatu ziren, nahiz eta Gerra Zibilak proiektu hori eten zuen. |
Talde bakoitzak IEAri buruzko alderdi hauetako bat sakonduko du:
1. IZAERA: Zer zen IEA? Zer bereizgarri zituen? Zein oinarri pedagogiko zituen? 2. IKUSPUNTUA: Zer metodologi pedagogiko erabiltzen ziren? Ikasketa metodoak, diziplina, naturarekiko harremana, etabar. 3. ERAGINA: Zein izan zen IAE-ren ideien inpaktua II. Errepublikako hezkuntza-politikan? 4. APLIKAZIOA: Zein neurri edota erreforma konkretu hartu ziren II. Errepubikaren IEA-ren ideietan oinarrituta? |
Ikasleek testuak, artikuluak eta bideoak erabiliko dituzte informazioa bilatzeko. Talde bakoitzak bere ikerketa poster batean aurkeztuko du eta 5-7 minutuko aurkezpena egingo du beste ikasleen aurrean.
DOKUMENTALAREN FITXA
Izenburua: “Misiones Pedagógicas de la Segunda República” Zuzendaria: Gonzalo Tapia Urtea: 2007 Iraupena: 55 min.
Dokumentalak “Misiones Pedagógicas”en historia eta eragina aztertzen ditu, testigantza historikoak eta garaiko irudiak erabiliz. Horrez gain, hainbat adituren iritziak jasotzen ditu, proiektuaren garrantzia eta gaur egungo hezkuntza- eta kultura-politiketan duen eragina azpimarratuz. "Las Misiones Pedagógicas de la Segunda República" dokumentalak garai hartako Espainiako gizartearen erronkak eta aurrerapenak ulertzeko aukera ematen die ikus-entzuleei, eta hezkuntza eta kultura herritar guztien eskubide gisa ulertzeko garrantzia azpimarratzen du.
|
Ikasleak 6-8 taldetan banatuko dira eta dokumentalean agertzen den esaldi edo argazki historiko bat aukeratuko dute. Aukeran, irakasleak ere prestatu ditzake 6-8 esaldi. Adibidez:
Esaldi hoien esanahia eta testuingurua aztertuko dute ondoren ikasleek: zer esan nahi du esaldiak? Zein egoera deskribatzen du?
Aukeratu duten esaldi edo argazkian oinarruta, gaur egunerako Misio Pedagogiko bat diseinatuko dute, honako hauek definituz:
|
Lana aurkezteko modua talde bakoitzak aukeratuko du (poster bat, power pointa edo infografia digitala, adibidez) eta arte eta literaturako baliabide batzuk ere prestatuko dituzte (gaiarekin lotutako liburu edo ikus-entzunezko proposamenen zerrenda txiki bat).
Proiektuak gelan aurkeztuko dira, aukeratutako esaldia ere azalduz eta gaurkotasuna nabarmenduz.
4. Ekoizpena partekatzea. Antzezlanak eta ahozko zein idatzizko aurkezpena egingo dute ikasleek.
Ebaluazio-irizpideak
Ikasleen autoebaluazioa. Ikasleek autoebaluazioa egiteko, egin ditzakegun galderak:
Edukiari buruz
Ikaste-prozesuari buruz
Bere komunikaziorako gaitasunei buruz
Talde-lanari buruz
Irakaslearen ebaluazioa. Irakasleak ikasleak ebaluatzeko kontuan har ditzakeen irizpideetako batzuk, ikasgaiko konpetentzia espezifikoekin lotutakoak:
1. konpetentzia espezifikoarekin lotuta
2. konpetentzia espezifikoarekin lotuta
3. konpetentzia espezifikoarekin lotuta
4. konpetentzia espezifikoarekin lotuta
5. konpetentzia espezifikoarekin lotuta
6. konpetentzia espezifikoarekin lotuta
7. konpetentzia espezifikoarekin lotuta
II. Errepublikako hezkuntzaren erreformaren helburuak, Estatu laiko bat sortzeko bidean, hezkuntza modernizatzea, alfabetizazioa handitzea eta laikotasuna sustatzea izan ziren. Eskola asko eraiki ziren oso denbora gutxian, batez ere landa-eremuetan eta auzoetan, analfabetismoari aurre egiteko. Euskal Herrian herritarren % 32k ez zekien irakurtzen, ezta idazten ere. Espainiako leku askotan, ordea, kopuru hori % 60ra baino gehiagora igotzen zen.
Eugenio Sagastizabal (Arrigorriaga, 1928): Eskolara, ahal danian. Ze soloan egin bihar izaten zan orduen.
Miel Etxeberria (Astigarraga, 1939): Beti izaten zan, batian itaurrian ibili biharra, bestian belarra zabaldu biharra, bestian ez dakit zer...
Juana Arruabarrena (Elorrio, 1924): Egualdi txarra zanian be, ba, juen be ez. Etxien be biherra dauenien, umiek be…
II. Errepublikak eliza katolikoak hezkuntzan zuen kontrolarekin bukatu nahi zuen eta, aldarrikatu zenean, berehala eman zuen eskola publikoetatik gurutzeak kentzeko agindua. Erlijioa irakastea ere debekatu zen eta doktrina elizan bakarrik irakasten hasi zen.
Juan Galdos (Oiartzun, 1924): Gurutziak denak kendu in zittuzten. Eskolan ez zen ematen zeikan, dotriñikan ta hola.
Kontxita Zaldua (Urnieta, 1924): Eskolako gurutziak badakit kendu zittuela, ta maistra negarrez ikusten gendula ta guk ez genekiela zer zun.
Maria Izagirre (Lekeitio, 1924): Ta gero eskolan emon gaittuzten, ez dakit ba, entziklopedixa zan, bai. "Historia Sagrada" eta dana eukan berak liburuak, todo. Guri eskolako liburu zanari, hori, "Historia Sagrada" artazixakin, Errepublikia aillega zanian, kendu egin gaittuzen, artazixakin ebai eutsen.
Migel Sasieta (Zumarrraga, 1922): Gogoratzen naiz nola etorri zian, este, milizianok, zea, Elizan kontrako zeak, ia ze liburuk ebalten giñuzen. Eta egun baten, este, dotriñea hartu zon, ta bueltauta ai zan irakurtzen; ta gu bestaldetik begira ta parrez egon giñan, bai.
Estatu laiko bat sortzeko bidean, jesuitak traba handi bat ziren. Alde batetik, Eliza barruan oso talde eraginkor eta boteretsua ziren eta ondasun asko zituzten. Historikoki, monarkiaren eta kontserbadoreen aldeko posizioetan kokatzen ziren. Bestetik, ikastetxe ugari zituzten eta Errepublikak hezkuntza laiko bat nahi zuen.
Maria Jesus Fernandez ( Andoain, 1933): Bialdu zien monjetaa. eskola… jesuitinas.
Arsenio Irazabalbeitia (Antzuola, 1930): Azkoittin jesuitak agintzen juen.
Luis Aranzabal (Bergara, 1922): Jesuitak. Han estudiantiak eren. Egongo zian, ba, nik ez dakit zenbat, baiña... buff. Estudiantiak ekin zerian, txiki-txikixak –txiki-txikixak be ez, baiña– eta gero handik “sexto curso” edo ein arte.
1931ko abenduan, Gobernuak Jesuiten Ordena desegiteko legea prestatu zuen eta 1932 hasieran onartu zen. Hezkuntzan parte hartzea galarazi zitzaien, ondasunak kendu zizkieten eta kanporatuak izateko agindua jaso zuten.
Migel Sasieta (Zumarraga, 1922): Gurutzek eta horik erretirau in zian danak. Eta hermanok, zea, sotania kendu eta piaisano bezela eoten zian, jarri behar izan zian.
Iñaki Iñurrieta (Soraluze, 1918): Gauza bat somau nebana nik, eskoletan… Klaro, orduan, handikan hillebete batzuetara, ba, zera, hau, relijiñua-ta zertu ein zian. Oseake, lehenao, ba, Elixia zan, Estaduan gehixen aintzen ebana. Ta ya “separación de la Iglesia y del Estado” ein zeben ta zerak, relijiosuen eskoletan be, ba, relijiosuak “paisano”, oseake, bere sotana barekan-ta ibili bihar izaten zian. Ta egon zan “pugna” bat “escuelas públicas” esaten jakuenekin ta eskola relijiosuen artian, erakusten zailddu zian danak, guri ondo etorri jakuna.
1876an, Francisco Giner de los Rios pedagogoak Irakaskuntza Erakunde Askea izeneko pedagogia mota bat sortu zuen. II. Errepublikak praktikan jarri zuen eta Eskola Berrien pedagogia izena eman zion. Hezkuntza-politika berri honen ekarpen nagusiak, eskola publikoa eta laikoa, koedukazioa, metodologia berritzaileak eta irakasleen prestakuntza humanista eta etikoa izan ziren. II. Errepublikako hezkuntzako proiektu oso garrantzitsu bat, “Misiones Pedagógicas” izenekoa izan zen. Helburua hezkuntza eta kultura Espainiako landa-eremuetara eramatea zen, analfabetismo handien zegoen lekuetara, alegia.
Aurora Baskaran: (Eibar, 1933): Nik entzunda dakat aittari, eskola aldetik, “Enseñanza libre” edo sartu zan Errepublikan, baiña ez zetsen emon denporarik be gauza asko eitteko. Hori, “Enseñanza libre”, oso inportantia izan zan, ta, en fin, ein zan kapitaletan ta.. hasi zan lortzen. Hasi lortzen. Ya zan beste estilo bat, laikua, ta beste estilo bat eskolia eruatekua.