Kukuarena txaloka

Kukuari buruzko abestia txalo-jolas bihurtu dute Mogel ikastolako haurrek.

Mailak: LH, HH

Proiektuak: Eibarko Udalak babestuta, Jira bueltan: 50 kanta eta jolas

Gaiak: Kanta-jolasak

5 puntu 5 izarreko maximotik
Iritzi 1 guztira

Jolas hau Eibarko Mogel ikastolan landu zuten, HHko 5 urteko haurrekin. Antzinako abestia esku-jolas bihurtu zuten. LH hasierarako ere egokia da.

Nola jolastu?

Umeak binaka jartzen dira, eta kantatu bitartean eskuekin egiten dute jolas, txaloka. Umeek beraiek asma dezakete txalo-jolasa, irakaslearen laguntzarekin. Horixe egin zuten Eibarko ikastetxe horretan.

Partaide kopurua (gutxienez): 2

Aita, nun egiten du kukuak kabia?
Txantxangorri kabian, lapurtuz tokia.
Tralalala, lapurtuz tokia.

Ama, nun egiten du kukuak kabia?
Txantxangorri kabian, lapurtuz tokia.
Tralalala, lapurtuz tokia.

Bideoan agertzen den emakumea Donostiako Arantxa Lasa da; bere seme-alabek isilpeko ikastolan  ikasitako kanten artean aurkitu zuen kukuarena. Larrabetzuko Maria Elosegiri ere jaso diogu. Kanta herrikoia da, besteak beste Imanol Urbieta abeslariak kantatu izan duena.

Kanta berarekin beste lanketa bat egin zuten Aretxabaletako Kurtzebarri ikastetxean: dantza bat asmatu zuten.

Ikastetxeetan txalo-jolas bihurtutako kanta gehiago:

 

Ahotsak.eus proiektuan jasota dauzkagun beste bi ume kanta hauek ere aproposak izan daitezke txalo-jolas bihurtzeko (gogor samarrak dira, baina gaztelaniazko txalo-jolas gehienak ere bai): Txilin-txilin maña eta Txominena

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza