Kukurruku

Baserri giroko jolasa da, umeek gurdira igota egiten zutena. Umeetako bat pertikara igotzen zen, eta besteek gora eta behera mugitzen zuten gurdia, elkarrizketa bat zuten bitartean. Ume txikiekin, berriz, umea altzoan hartuta egiten zen.

Mailak: HH

Proiektuak: Elgoibarko Udalak babestuta, Jira bueltan: 50 kanta eta jolas

Gaiak: Kanta-jolasak

0 puntu 5 izarreko maximotik
0 iritzi guztira

Kanta-jolas hau Elgoibar ikastolan landu zuten, HHko 5 urteko umeekin.

Nola jolastu?

Ume txikiekin (2-3 urte), altzoan hartu eta umea gora eta behera erabili, kantatu bitartean.

Handiagoekin (5 urtetik aurrera), umeak bi taldetan banatu eta elkarrizketa egin dezakete. Horixe egin zuten Elgoibar ikastolako umeek. 

Partaide kopurua (gutxienez): 2

-Kukurruku!
-Zer duzu?
-Buruan min!
-Zeinek egin?
-Azeriak
-Azeria non?
-Errotapian.
-Zertan?
-Garia biltzen.
-Garia zertarako?
-Oiloari emateko.
-Oiloa zertarako? 
-Arrautzak jartzeko

-Arrautzak zertarako?
-Frijiduta jateko!

"Kukurruku" kanta-jolasa antzinakoa da, eta hainbat aldaera ditu, gehienak kutsu erlijiosoa dutenak (garai batean Elizak zuen indarraren erakusle).

Jolasteko bi modu daude, umeen adinaren araberakoak:

1-Ume txikiak altzoan hartuta kantatzen zuten (normalean helduek), umea gora eta behera mugituz. Arrasateko Arantxa Iregiri eta Bergarako Bitori Aranbururi jasotakoen arteko nahasketa bat egin dugu guk, eta kutsu erlijiosoa kendu.

-Kukurruku jauna
-Nun da aitta-jauna?
-Artalia batzen.
-Artalia zetako?
-Oilluarendako.
-Oillua zetako?
-Arrautzia eitteko.
-Arrautzia zetako?
-Prijiduta jateko!

Bitori Aranburu (Bergara)

 

-Kukurruku!
-Zer duzu?
-Buruan min
-Zeinek egin?
-Axeriak
-Axerian nun?
-Errotapean
-Zertan?
-Artaleak biltzen
-Artaleak zertarako?
-Oiloari emateko
-Oiloa zertarako?
-Arrautza ipintzeko
-Arraultza zertarako?
-Apaizari emateko
-Apaiza zertarako?
-Meza emateko
-Meza zertarako?
-Danok zerura joateko!

Arantxa Iregi (Eskoriatza)

2-Umeek gurdi gainera igota egiten zuten jolasa ere bazen. Ume bat pertikara igotzen zen, eta besteak azpian egoten ziren, burkoltzan, kontrapisua egiten. Elkarrizketa izaten zuten, pertika gora eta behera zerabiltela. Gero, beste ume bat igotzen zen pertikara. Jolas arriskutsua izan zitekeen pertika gainekoarentzat, gurdia denek batera kolpera utziz gero, eta baserri batzuetan debekatu egiten zieten gurdian jolasean ibiltzea.

Arrasateko Begoña Arregik oso ondo azaldu zigun beraiek nola jolasten zuten. Kantaren beste aldaera bat erabiltzen zuten, askoz laburragoa.

-Kukurruku! (pertika gainekoak)
-Zer behar duzu?
-Txokolatea (pertikan zegoenak nahi zuena erantzuteko aukera zuen)
-Norentzako?
-Mikelendako (pertikakoak gurdian zegoen ume baten izena esan behar zuen).

Izena esandakoan, gurdiko ume guztiak gurditik jaitsi, eta, pisurik ez zegoenez, pertika gainean zegoena beheratu egiten zen. Izena esandako umea zen pertikara igotzen hurrengoa. 

Kantaren beste aldaera batzuk:

-Kukurruku!
-Ze bihozu?
-Olatia
-Zenendako?
-Abadiandako
-Abadia zetako?
-Mezia emoteko
-Mezia zetako?
-Zerura juateko!
-Zerua zetako
-Pastelak eta gozua jateko!

Gervasio Legorburu (Antzuola) (hau ere gurdi gainean egiten zuten)

-Kukurruku!
-Ze dozu?
-Buruan min!
-Zeiñek ein?
-Oillarrak
-Nun da bera?
-Basuan
-Zetan?
-Zotzak batzen
-Zotzak zetako?
-Sua eitteko
-Sua zetako?
-Opilla erretzeko
-Opilla zetako?
-Zerura juateko
-Zerua zetako?
-Pastelak jateko.

Celestina Oteiza (Bergara)

-Kukurruku!
-Zer diozu?
-Buruan min
-Zeinek egin?
-Xaxarkok
-Xaxarko nun da?
-Txotxak biltzen
-Txotxak zertako?
-Sua iteko
-Sua zertako?
-Amona berotzeko
-Amona zertako?
-Oiloai jana emateko
-Oiloa zertako?
-Arrautza egiteko
-Arrautza zertako?
-Apaizai emateko
-Apaiza zertako?
-Meza emateko
-Meza zertako?
-Gu eta mundu guztiya salbatzeko

Loli Mendikute (Andoain)

Urtxintxa Eskolakoek ere kanta moldatu dute: kutsu erlijiosoa kendu, eta sokasaltorako kanta bihurtu dute.

Beste aldaera hau ere aurkitu dugu sarean: Kukurruku

Honen antzekoa den beste kanta-jolas bat ere jaso dugu, elkarrizketa itxurakoa:
Katarramixon

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza