Sasoi batean kulturaren transmisioa nolakoa zen kontatzen dute bideo honetan Lasarte-Oriako hainbat herritarrek: dantza eta musika bereziki.
Mailak: DBH, Batxilergoa
Proiektuak: Lasarte-Oriako Udalak babestuta
Ikasgaiak: Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera
Gaiak: Aisialdia
Fortunata Zuaznabar (1912-2013). Ni seitako mezeta juten nitzan eta atsaldian hiruretan, bezpetara, eta egualdi ona baldin bazan apreta txurik jantzi eta dantza! Aurrian zeon plaza eta dultzainerua zai. Zai egoten zan beti, eta atera eta benga dantza! Eta harrokeiya ez da, e, eta jendia etorri itten zan guk dantza nola itten gendun ikustera, eta gero seiak aldian etxera.
Maritxu Beraetxe (1925-2022). Nobiyua ba kantatzen hasi zan, eta esan niyon: "aizu, nun ikasi ttuzu kantuk? Nun ikasi ttuzu?" Eta: "Liburutxo bat daukat eta ekarriko dizut". "Uiii, ekarri, ekarri! Ekarri". Eta klaro, ekarri zidan eta dia... Bilintx famosua zan, Donostiko personaje bat... eta harek jarritako bertsuak... zuk aittuko zendun behin baino gehiyotan... "Loriak udan ihintza bezela, maite det dama gazte bat, hari hainbeste nahi diyotenik ezta munduan beste bat". Letu nittunian: "Beira, amonak kantatzen zun bertsua nun don!". Bilintxena, bai ba! Bilintx donostiarra nola baitzan, Donostin egondu zan amona zerbitzen eta han aittuta...
Fortunata Zuaznabar. "Maritxu nora zoaz eder galantori, iturrira Bartolo nahi badezu etorri... iturrian zer dago? Ardotxo txuria, biyok edango degu nahi dezun guziya". Eta holako kantak. "Haurtxo txikiya negarrez dago, ama emaiozu titiya, aita gaixtua tabernan dagop, pikaro jokalariya"... Hori esaten ziyemn, esaten ziyen gu hazitzen ari ziranean amai esaten ziyen, beste lagunak, esaten ziyen... "aita gaixtua tabernan dago pikaro jokalariya"... aitta tabernan zekala ta... baino gezurretan baino beak jartzen zittuen kantak.
Ixabel Zuaznabar (1938). Radiyua, lehenbiziko radiyua, ta nere aittak ze disgusto eman zun, zeatikan dana erderaz zan radiyua.
Miren Zumeta (1936). Telefonoik ez zeon gure etxian, ezta pentsatu re... noiz arte? Radiyua, hori bai... radio, radiyua. Ematen zuen nobelak eta hua aitzera... Etxekuak danak egoten zian hura aitzen.
Maria Luisa Aginaga (1939). La Cadena Ser, Radio San Sebastian eukitzen zun normalian. Gero gautan batzutan aritzen zian Andorra harrapatu nahiyian eta nik ustet burrunda besteik ez zuela aitzen, bubunbun... o sea, baino la Cadena Ser.
Maria Luisa Muguruza (1947). Radio Paris. Radio Paris. Hua zan... zea... (klandestinoa). klandestinoa. Bai, joder, Radio Paris. Bai, eta bestela pues... ba nere aittona asko, zea, erretiratuta bezela zeon eta egun osoan egoten zan radiyoa entzuten, eta orduan ni berarekin batzutan. Matilde, Perico y Periquin, El zorro... ez-dakit-zer... bai, bai, gure texian radiyua asko entzuten zan gure etxian.
Bittori Arruti (1937). Antonio Machinen kantak, radiuan asko jartzen zittuenak, eta holako kantak kantatzen genitun, bai. Dana erderaz, klaro, baina ikasten zendun radiyotik eta gero kantatzen... Nik pentsatzen det leheno askoz askoz gehio kantatzen zala. Zu lanian ari zinan fabrikan eta askotan kantatzen ari zinan, eta gero aldemenekua hasten zan, edo bera hasi eta... bai.
Miren Zumeta. Dantza beti zeon hemen. Aurrena hasi zian txistularik. Txistularik. Gero etorri zan... jendea etorri zanean, batek jotzen zun tronpeta eta hasi zian musikuak e bai. Eta gero jendia etortzen zen Lasartera, e. Bai, zeatik giro politta izan zan.
Maria Jesus Urkiola (1930). Jaiyian iten zuen, oain ayuntamentuan behian ba han iten zuen dantza, ez dakit 8tattik 10rretara o 7tatik 10etara o hol. Hasi eta bueno, geldittu gabe eta gero afaltzera.
Bittori Arruti. Jazzband. Bueno, bai, batek jotzen zun zea, tronpeta... bestiak ez dakit ze, jotzen zuen eta mutilleiri kentzen zien pezeta bat. Dantza iteatik kobratzen ziyen, baino neskak libre genakan.
Miren Zumeta. Eta jartzen ginen dantzan eta gizonai kobratzen ziyen bi pezta edo ez dakit pezta bat o... jartzen ziyen, bai.
Maria Luisa Muguruza. Bailamos? No. Bailamos? sí.
Maria Jesus Urkiola. Dantzan egoten giñan, baino azkar etxera, e. Ez bukatu arte ta... Uain bezela...
Miren Zumeta. Bai, oso diferente. Uzten ziyen, mutillei utzitzen ziyen, guri ez.
Maria Jesus Urkiola. Beatzitan o hola afaltzera. Nik ez nun afaltzeko gogoik, baino afaltzera, gero sukaldia jasotzeko.
Bittori Arruti. Telebisiyorik etzan. Nik, guk lehenengotakua erosi gendun ezkondu eta gero: 63an ero hola, 64an... ero erosi genun telebisiyua. Kotxiak e gutxi zian. Etzeon kotxeik. Ni goatzen naiz Irubidetik etxera zea juten giñan neska kuadrilla, eta kamiyo guztiya hartuta eta "La comba", bazan kanta bat "la comba de Jalisco" bueno, hori kantatuz eta behin o behin kotxia pasatzen baldin bazan esaten geniyon: "Ee, kamiyua guria ere badala!", zea.
Maria Luisa Muguruza. Gabonetan Euskal Telebista hasi zan momentu hartan. Uste det Gabonak zala eta uste det dibujos animaus zala. Euskeraz entzutea. Zuk badakizu zer zan, e, telebistan euskeraz entzutea? Ez dakizu. Zuek ohituta zaudete, baino izan zan... puff... gauz bat baino oso haundia, neretzat, e. Oso haundia.
Harkaitz Cano (1975). Garai hartan ez zegoen orain bezala holako... uholdea, ez? esan nahi dut. Nik kontatzen dudanean Lasarten gure kuadrillako 3-4 lagunek eskursioa egin behar genuela Donostiara eta bertan bazegoen denda bat, Xaribari, non disko zahar haiek jarri zenitzakeen eta entzun eta gero erosi eta gero etxera eraman eta gero entzun eta lau lagunen artean erosten genuela hilean disko bat... eta disko horrekin ginela barrioko modernoenak, ze joaten ginen han Xaribariko plastikilloarekin denok, garbi geratu zedin gure auzoan nundik gentozen... hau da, disko bat erostetik gentozen! Ba klaro, gaur egun nahiko barregarria da, ezta? Momentu hontan dauzkazunean munduko kantu, estilo, kantari guztiak klik baten, behatzaren puntan dauzkazu, instantean, ez? Eta garai hartan kantu batengana iristea... inkluso irratian behin entzun zenuen, gustatu zitzaizun, baina auskalo noiz entzungo zenuen berriro, beharbada inoiz ez. Eta hori zen tragikoa baina zeukan kriston xarma baita ere, ez?