Haur txikiekin egiten den kantu-jolasa, eskuak mugituz.
Mailak: HH
Proiektuak: Elgoibarko Udalak babestuta, Jira bueltan: 50 kanta eta jolas
Gaiak: Kanta-jolasak
Esku-jolas hau Elgoibar ikastolan landu zuten, HHko 3 urteko umeekin.
Nola jolastu?
Urtebetetik aurrerako haurrekin erabil daiteke. Umea oso txikia denean, helduak kantatuko dio, eta umeak eskutxoa mugituko du. Adibiderako, ikus Oñatiko Txantxiku Ikastolako bideo hau.
Kanta ikasten duenean, umeak berak kantatuko du, eskutxoak mugituz: lehenengo bata eta gero bestea.
Partaide kopurua (gutxienez): 2
Maru-marutxo
Eragiozu
eskutxu horri
Behin batari ta
behin bestiari
Kanta hau antzinakoa da (1922n Ramon Maria Azkuek argitaratutako Cancionero Popular Vasco liburuan ere badator).
Guk Elgoibarko Miren Vallejori jasotakoa erabili dugu. Elgoibarren bertan landu zuten.
Lezoko Mari Tere Pagolaren ahotan beste aldaera bat ere jaso dugu, oso antzekoa:
Eragiozu eskutxoari,
eskutxo eder galant horri.
Behin batari eta gero besteari,
eragiozu eskutxoari