Neskak eta mutilak aparte egoten ziren eskolan, eta gehienetan baita kalean ere: jolasak ere diferenteak zituzten.
Mailak: DBH, LH
Ikasgaiak: Herritartasunerako Hezkuntza, Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera
Gaiak: Genero-berdintasuna
Hainbat lanketa egin daitezke bideo honekin. Adinaren arabera egokitu daitekeen arren, ondorengo sekuentzia didaktikoa aproposa da ikastetxe guztietarako:
1. SAIOA |
||
Helburua |
||
Gaia aurkeztea. Ahotsak.com-en berri ematea. Aurrezagutzak lantzea. Gaiaren garapenari ekitea. |
||
Jarduerak |
Antolaketa |
Baliabideak |
Irakasleak gaiaren aurkezpena egingo du. Horrez gain, Ahotsak.com zer den eta bilaketak egiteko moduen berri emango du. |
Ikasleak eta irakaslea borobilean eserita (lurrean edo aulkietan). |
Ordenagailua Proiektorea Irternet-a |
Ikasleen aurrezagutzak lantzen hasteko galdera batzuk banatuko zaizkie. |
Lau-bost pertsonatako taldetan. |
Galderak (ikus 1. eranskina)
|
Gaiaren lanketari ekiteko bideo ezberdinak behatuko dituzte. |
Lau-bost pertsonatako taldeak. |
Ahotsak.com-eko bideoa (ikus 2. eranskina) Talde bakoitzarentzat ordenagailu bat (bozgoragailuak) Behaketarako galderak (ikus 3. eranskina) |
EZ-PRESENTZIALA 1. SAIOTIK 2.ra |
Helburua |
Gaiaren garapenarekin jarraitzea. Ahotsak.com web orria arakatzea. Aitona-amonen garai bateko bizimodu edota egoerak ezagutzea. |
Jarduera |
Ahotsak.com-eko gaiari lotutako bideo ezberdinak arakatu. Ikasleek aitona-amona edota inguruko helduei testigantzak lantzeko erabilitako galderak egingo dizkiete garai horietan sentitutakoaren inguruan galdetzearekin batera (ikus 4. erasnkina). |
2. SAIOA |
||
Helburua |
||
Gaiaren garapenarekin jarraitzea. Garai bateko genero bereizketaren inguruan hausnartzea. |
||
Jarduerak |
Antolaketa |
Baliabideak |
Lehen saioan talde txikietan ateratako ideiak eta etxean galdetutakoa abiapuntu izanik, gelan debatea egingo da. |
Ikasleak eta irakaslea aulkiekin borobilean eseriko dira. |
Bideoetatik ateratako taldekako ideien orria Etxetik ekarritako ideiak Eztabaida bideratzeko galderak (irakasleak edota ikasle batek) (ikus 5. eranskina) |
3. SAIOA |
||
Helburua |
||
Gaiaren garapenarekin amaitu. Euren artean gertatzen diren genero bereizketez ohartzea. |
||
Jarduerak |
Antolaketa |
Baliabideak |
Ikasleek jolaserako erabiltzen dituzten eskolako gune ezberdinen gaineko azterketa egin eta aurkeztu egingo dute, plano ezberdinetan euren egunerokoan jolasgune ezberdinak generoaren arabera nola banatzen dituzten irudikatuz. |
Lau-bost pertsonako taldeak. |
Eskolako jolasgune ezberdinen planoak
|
Aurretik egindako irudikapenak kontuan hartuta euren eguneroko espazioen antolaketan ematen diren genero banaketen inguruan hausnartuko dute. |
Ikasleak eta irakaslea aulkiekin borobilean eseriko dira. |
Elkarrizketa bideratzeko galderak (irakasleak edota ikasle batek) (ikus 6. eranskina)
|
4. SAIOA |
||
Helburua |
||
Ekoizpena. Egoerari aurre egiteko proposamenak sortzea. |
||
Jarduerak |
Antolaketa |
Baliabideak |
Egungo euren errealitatea aztertuta ikasleek ikastetxeko espazio ezberdinetan genero bereizketak alde batera geratzeko proposamenak egingo dituzte. |
Lau-bost pertsonatako taldeak. |
Planoak Margoak Orriak Kartulinak Ordenagailuak
|
Egindako proposamenak aurkeztu. |
* talde bakoitzak egindako proposamenaren arabera. |
* talde bakoitzak egindako proposamenaren arabera. |
Gregorio Yeregi (Berastegi, 1940): Aparte, aparte ibiltzen giñen. Mutillek mutillekin eta neskak neskakin.
Eugenia Narbaiza (Zaldibar, 1928) Bai, diferentzia haundixe. (Bai, ezta?) Neskak alde batian, eta mutillek bestien, edo zerak be… eta dan-dana, dan-dana diferente.
Fermin Larrarte (Hondarribia, 1927): (Eta jolasak diferentiak?) Bai, klaro! Guk… guria zan más salvaje… Guria zen zera… poto-potoka, ostikoa jo eta potua bota, ta bat joan behar zuen billa, eta bestiak eskapo, gordetzen ziren… eta gero denak uno-uno billatzen ibili behar zuen. Eta neskak ibiltzen ziren al kuku. Hola jarri ta… beste… sokasaltuan ta.
Magdalena Egaña (Zumaia, 1931): Mando-mandoka re bai, e! Hamen, ayuntamientuen azpixen. (Nola ibiltzen zan mando-mandoka?) Mando-mandoka… zortzi bagiñan, lau mandoka ipini, alkarrei helduta, eta beste lauek salto gañea. Hura mutillena zan, baina neskak ere egiten genun. (A, bai, e?)
Juani Txintxurreta (Donostia, 1932): Ikasi gabe nao oandikan igari! Zeatikan anaiyak, aittak primeran zakiten; gizonak denak, baiña emakumeik ez zeon ibiltzeik. Ez genun ez trajebañoik, eta ez genun ezer!
Arantxa Iregi (Eskoriatza, 1941) eta Begoña Arregi (Elorrio, 1950):
-Eta klaro, mutil guztiak ia zekiten igeri egiten, eta neskak ez.
-Eta guk inbidia edarra.
-Eta eskolan be ibiltten giñen mutillak alde batian eta neskak bestian.
-Hoixe.
Domeke Elexpuru (Aramaio, 1919): Eskolie, neskak eta mutillak aparte, e!
Patxi Yeregi (Berastegi, 1928): Neskantzako aparte beste maistra bat izaten zan, bai.
Isabel Etxanobe (Mañaria, 1926): Aiii, neska ta mutil… oingo moruen? Ja! Errekreuan be ez. Aparte!
Pedro Aranburu (Olaberria, 1937): Orduan hoi, zensura ikaragarrie zan, neska eta mutil junto eotea, bu! Ordun gauza grabea zan hori!
Isabel Etxanobe: Maixua mutilekin eta maestria neskekin. Ta bat e ondorantza edo zertuz gero… eeeet!
Julian Zinkunegi (Lizartza, 1930) eta Joxe Mari Zinkunegi (Lizartza, 1932) anaiak:
-Oain udaletxea daon tokin izan gendun guk eskola. Hortxe zan eskola. Gu beran eta neskak goien, aparte. Eskalleretan eta dena aparte, kuidau. Neskak baldin bazien lehenao ateratzeko, neskak aurrena. Haik pasatakon, mutillek. Guk ez gendun… rekreoa ere denak banaka: neskak aurrena, eta mutillek aparte dena. Kuidau! (Eta zergatik aparte?) Gu harrittuta eoten gea nola ibiltzen dien neskak eskua emanda mutillei ta. Guk ezta ikutzeik e! Ni kastigatuta nao… neskak sokasaltoa izaten zuen, plazan. Eta gu zimitoriora, pelotan edo zeatzen giñen, eta geo, bueltarakon, neskak sokasalton dabitzela, ni jun eta han salto ein. Eskolarakoan. Neskak baino leheno gu, aulan sartzen, eskolara. Eta han salto in nulako, apaizai: hola ta hola salto ein zula, eta apaizak belarrik earki berotu zizkidan nei, zigorrakin, neskan sokan salto in nulako. Eta neronen andrea esandakoa apaizai!
-Zirti-zarta emate zuen lehen, e!
-Bai, marka zan hue, e!
-Eman, e.
-Bai, a ze gauza ein nun, e! Dedios.
-Ze nahi dezu?
-Neronen andrea zan esan ziona.