Nolakoa zen Astigarraga?

Baserriz osatutako herri txiki hura gogoratzen dute bideo honetan Astigarragako adinekoek, eta lehengo bizimodua nolakoa zen jakiteko balio du, zer-nola-zenbat aldatu den aztertzeko.

Mailak: DBH, LH

Proiektuak: Astigarragako Udalak babestua

Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera

Gaiak: Ohiturak, Euskara

5 puntu 5 izarreko maximotik
Iritzi 1 guztira

Miel Etxeberria (1939): Nik ezautu nun hau, mutil-koskorretan, Latxe ba al dakizu nun don? Handik hasi ta Martuteneko zubiya in bitartian, hoi dana artua, babarruna ta baatza ezautu nitun nik hoik danak. Ta oain pentsa ezazu nola den; denak hormigoiakin tapatuta daude oain.

Sabina Arruabarrena (1928): Dena etxez betia do, nei ikaragarritako pena ematen dia. Ikaragarritako pena. Zuk dakizu hor, erriberak Ergobitikan hasi ta zearaiño, iya Martuteneaiño erriberak... ze berdurak eta ze gauzak zian... Oain? Oain ez dakazu ezer´e holakoik.

Enrike Lujanbio (1930): Eske denboa haietan hemen ez zeon kamiñoik bizikletan ibiltzeko´re. Oiñezkua bakarrik ibiltzen zan. Oiñezkua, zaldiya ta idi ta karro ta hoietxek.

Pilar Miranda (1938): Erreka juten giñan erropa garbitzea. Erropa barreñoan burun hartu ta juten giñan ta... Gero garbittu han beheran, beheko aska batian garbittu han ta berriz hartu burun, bai? Ta etxea.

Joxe Mujika (1936): Ordun leiho koskan gabian preskura baldin bazan, ihintzakin o zean, han jarri behar zenun zerbaitt´e. Nebera hua zan ordun, leiho koskan ta hola. Baiño ez zeon frigorifikoik eta ezer´e, konjeladoreik eta ezer. "Lavavajillas" ta... ez zea, oain bezela.

Miel Etxeberria (1939): Ba argiya baiño lenuo ba moldatzen giñan, kinkia bazan zeakin, petroleokin, argiya iten zana. Harekin ta kandelakin ta... ahal zan bezela moldatzen giñan.

Joxepa Goñi (1943): Hau da karreto-barrika. Sagarra eitteko lekuk, tolariak, esan dezaun, baserri guztitan ez zian. Ta sagarra eamaten zendun ta han eitten zizuten sagardua ein. Eta geo hemen kargatzen zizuten ta geo etxea eraman. Eta han etxian eukitzen ziñuzun barrika koskor batzuk eta hara hustutzen zan, aldatu iten zan.

Andoni Arzallus (1932): Upelian oain txotxa ateatzen da... Hori ibiltzen gendun guk probaketako. Probaketako, "txxx", txotxa. Baino zerbitzeko geo, lan itteko, kanilla. Ta kanilla hantxe eukitzen zun ta jarri basua, ta hemen esaten dezuna, kupela 15-20 basokin, uretan, hola, buruz beraz jarri, hori pixkat moittu... Ta jarri ta "aiba, aiba, tak...". Hola itten zan.

Mertxe Arrieta (1938): Eta sagardua iten zan saltzeko gero enbotellatuta. Ta etortzen zian honea, ba, Donostiko medikuk eta holako jendia etortzen omen zan honea. Ta zean, este, afaltzea o bazkaltzea o. Eta upela, ze upela nahi zuten geo enbotellatuta etxea eamateko, ba, eskojitzea.

Joxe Goñi (1928): Soziedadiak, restaurantiak eta hoik etortzen zian been kazuela hartu ta beak ekartzen zuen dana. Guk itten genun tortilla, hoi bai. Tortilla itten genun ta txuletak-eta beak ekartzen zittuen. Eta geo pixkanaka-pixkanaka, ba, hasi giñan ba, bat hasten baldin bada, danak handik jun bihar izaten due... Ta hasi zian ba haragiya jartzen ta... Bueno, ba, ordun guk ere bai.

Antonio Berasategi (1923): Jaio giñanetik euskera ikasi gendun, eskola jun bitarte. Geo eskolan garai hartan ez zigun baliyo izan euskerak, erderaz derrigor ikasi bihar zan.

Anttoni Lujanbio (1925): Zea zan, gaiñea, Francon garaia. Eta dana erderaz, ezin genun euskeraz ere egin ezer. Dana erderaz.

Enrike Lujanbio (1930): Guk maixua´re, ez zigun uzten euskeraz eitten e... "Da!" emango zizun harek zartakua, e! Makillaik ez bazun, hatzaparrakin!

Ramoni Mujika (1931): Ni basarrin, Hernaniko basarrin naola esniakin jun ta bakizu ze esaten zian harek? "Erdaldunez hitz ein bihar dezu e, esnia ematen diozunian, e?" esaten zian ta nik erdaldunez ez nakin ordun, gutxi. Ta... bildurra? Bueno!

Manoli Zabalegi (1933): Handik urte dezenteta, gurasuak umieiri, beak erderaz jakin ez eta umiak euskeraz jakin ez.

Antonio Zubiarrain (1927): Inoiz edo behin San Antoniyoi / egiten diyot bixita / oso kontentu han lagun zaharrak / nola dauden ikusita / gu Telleriko baserri hartan / fameli haundiya hazita / Astigarraga etorri nitzan / danak han ezin bizita.

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza