Umea altzoan hartuta kantatzeko ume kanta, keinuka ere egin daitekeena, ume handixeagoekin.
Mailak: HH
Proiektuak: Elgoibarko Udalak babestuta, Jira bueltan: 50 kanta eta jolas
Gaiak: Kanta-jolasak
Kanta-jolas hau Elgoibar ikastolan landu zuten, HHko 3 urteko umeekin.
Nola jolastu?
3 urtetik gorako umeek abestia kantatu eta keinuak egin ditzakete, kanta honek horretarako aukera ematen du eta.
Txikiagoekin, altzoan hartuta egin daiteke (umeari kantatu).
Partaide kopurua (gutxienez): 2
Txakurtxua
txau-txau-txau
Txerritxua
kurrin-kurrin
Txilibitutxua
txiruliruli
A ze neskamotza/mutilmotz
a nauan ni!
Donostiako Xerafina Iriarteri jasotako kanta da; umetan Iruran bizi izan zen, eta han ikasi ei zuen kanta.