Zerbitzu Soziala neskentzat

Neskek Zerbitzu Soziala egin behar zuten, mutilek soldaduska bezalaxe. Frankismo garaian ezarri zuten, eta Falangearen Sección Femeninan egin behar zen. Bestela, emakumeek ezin zuten pasaporterik ez gidabaimenik atera, eta ezta ikasketa titulurik lortu ere.

Mailak: DBH, Batxilergoa

Ikasgaiak: Euskal Herriko historia

Gaiak: Genero berdintasuna, Oroimen historikoa

0 puntu 5 izarreko maximotik
0 iritzi guztira

-Zerbitzu Soziala neskek bete beharreko zerbitzu bat zen. Francoren gobernuak ipini zuten martxan, 1939an, eta gutxienez 60ko hamarkadara bitarte egon zen indarrean. Falangearen Sección Femeninan ematen zuten. 

-Mutilen zerbitzu militarraren parekoa izan nahi zuen, baina emakumeentzat. Emakumeei etxekoandre onak izaten erakusten zieten: umeak zaintzen, josten, sukaldean egiten, esanekoak eta diziplinatuak izaten... eta baita Falangearen doktrinak ere (eskubiko ideologia ultrakatolikoa). 

-Zerbitzu Soziala egitea ez zen derrigorrezkoa, baina neska askok egiten zuten. Izan ere, hori gabe ez zen posible pasaportea lortzea, ezta gidabaimena eta ikasketa tituloak ere. Zerbitzu Soziala 18 eta 36 urte bitarteko neska ezkongabeek egin behar zuten (ezkonduak legalki senarraren menpe geratzen ziren). 

-Emakumeak etxekoandre eta ama izatea bultzatzen zuen Frankismoak: etxetik kanpo lanik ez egitea, familia ugariak izatea, sukaldean eta josten jakitea, etxea gobernatzea, senarra zerbitzatzea... elizkoia izatea, ondo estalita ibiltzea, eta ahalik eta bizitza sozial gutxien izatea (ez edan, ez erre, tabernetara ez sartu...).

-Sección Femenina, Falange Españolaren emakumeen saila, 1934an sortu zen Madrilen. 40 urtean iraun zuen. Pilar Primo de Rivera zen zuzendaria (Falangearen sortzailearen arreba). Francoren diktadura garaian indar handia izan zuen estatu osoan. 

-1937an falangistek eta karlistek bat egin zuten (emakume karlistak "margaritak" ziren). Euskal Herriko herri askotan, Sección Femenina emakume karlisten esku egon zen. 

Utzi zure ekarpena