Antontxu zara zu

"Antontxu zara zu" abestia kantu-jolas bihurtu dute Eibarko Mogel ikastolakoek, txalo egiteko jolasa.

Mailak: LH, HH

Proiektuak: Eibarko Udalak babestuta, Jira bueltan: 50 kanta eta jolas

Gaiak: Kanta-jolasak

4,90 puntu 5 izarreko maximotik
148 iritzi guztira

Jolas hau Eibarko Mogel ikastolan landu zuten, HHko 4 eta 5 urteko haurrekin. Antzinako abestia esku-jolas bihurtu zuten. LH hasierarako ere egokia da.

Nola jolastu?

Umeak binaka jartzen dira, eta kantatu bitartean eskuekin egiten dute jolas, txaloka. Umeek beraiek asmatu dezakete jolasa, irakaslearen laguntzarekin. Horixe egin zuten Eibarko ikastetxe horretan. 

Partaide kopurua (gutxienez): 2

Antontxu
Antontxu zara zu
kuartillo ta erdigaittik
ohia saldu dozu
Aitta datorrenian, ian
Ama datorrenian, ian
etxetik kanpora
bialduko zaittu!
Aitta datorrenian, ian
Ama datorrenian, ian
etxetik kanpora 
bialduko zaittu!

Bideoan agertzen den emakumea Mañariako Luzia Inzunza da. Baina beste lekuko batzuetan ahotan ere jaso dugu abesti hori: Mertxe Bilbao (Erandio) eta Maria Luisa Alberdi (Bergara). Abestiaren bigarren zatia ere kantatzen du Alberdik:


Antontxu, Antontxu zera zu,
neska txiki honekin
ibiltzen zera zu
Aita datorrenian, nian
Ama datorrenian, nian
etxetik kanpora
jun bihakozu.

 

Hauek dira ikastetxeetan txalo-jolas bihurtu dituzten beste antzinako kanta batzuk:

 

Ahotsak.eus proiektuan jasota dauzkagun beste bi ume kanta hauek ere aproposak izan daitezke txalo-jolas bihurtzeko: Txilin-txilin maña eta Txominena

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza