Dingilin Dangolon

Antzinako kanta txalo-jolas bihurtu dute Eibarko Mogel ikastolako haurrek.

Mailak: LH, HH

Proiektuak: Eibarko Udalak babestuta, Jira bueltan: 50 kanta eta jolas

Gaiak: Kanta-jolasak

0 puntu 5 izarreko maximotik
0 iritzi guztira

Jolas hau Eibarko Mogel ikastolan landu zuten, HHko 5 urteko haurrekin. Antzinako abestia esku-jolas bihurtu zuten. LH hasierarako ere egokia da.

Nola jolastu?

Umeak binaka jartzen dira, eta kantatu bitartean eskuekin egiten dute jolas, txaloka. Umeek beraiek asma dezakete txalo-jolasa, irakaslearen laguntzarekin. Horixe egin zuten Eibarko ikastetxe horretan.

Partaide kopurua (gutxienez): 2

Dingilin dangolon mariña

beti honela bagiña

Beti honela izaterako

poltsia dugu ariña

Bideoan agertzen den emakumea Arrasateko Faustina Galdos da. Bergarako Paula Alberdik beste aldaera baten berri eman zigun:

Tringulo-trangulo mariña, 
beti honelan bagiña.
Beti honelan izateko
poltsia dago ariña. 

 

Hauek dira ikastetxeetan txalo-jolas bihurtu dituzten beste antzinako kanta batzuk:

 

Ahotsak.eus proiektuan jasota dauzkagun beste bi ume kanta hauek ere aproposak izan daitezke txalo-jolas bihurtzeko: Txilin-txilin maña eta Txominen andria

Utzi zure ekarpena