Pasaiako lanbideak: saregileak

Pasaian saregile ugari zegon sasoi batean. Arrasteko itsasontzi handietako sareak gizonezkoek josten zituzten normalean, eta baxurakoak, berriz, emakumeek (Donibanen zeuden ontzi gehienak).

Mailak: DBH, LH

Proiektuak: Pasaiako Udalak babestuta

Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera

Gaiak: Lanbideak, Ekonomia

5 puntu 5 izarreko maximotik
11 iritzi guztira

Hainbat lanketa egin daitezke bide honekin bai LHn eta baita DBHn. Bideo hau aproposa da Pasaiarako baina beste herrietan ere landu daiteke. Genero ikuspegia lantzeko ere balio du. Lanketarako pista batzuk:

Ezagutzen al zenuten aurrez saregile lanbidea?

Zein da saregileen eginbeharra?

Gaur egun existitzen al da lanbide hau?

Manoli Calafell (Donibane, 1931): Ni ibili naiz… saregillia.

Florentino Legorburu (Donibane, 1930): Nik sarian eiten nuen lana.

Fabian Iparragirre (Donibane, 1917-2014): Trintxerpen arrasteruak eta. Nik hoiekin lan in det, arrastero zeakin. Sariak konpontzen, sariak preparatu...

Manoli Calafell (Donibane, 1931): 14 urte nuela Getarira jun nintzen. Han badakizu, saregile asko daude ba. Ta hara jun nitzan.  14 urtekin, eta han maestra batek, Fidela deitzen zan batek, erakutsi zidan sarian.

Joxean Korta (San Pedro, 1930): Baginan, 190 barku esaten dute giñala. Ba atera zazu, 400 bat saregile bai, hemen izango ziran. Sarea, arrasteroko saria, generalmente gizonak eta bapore txikiko sariak generalmente denak andriak. Zea, antxotako sariak generalmente, oain e bai, denak dira andriak.

Florentino Legorburu (Donibane, 1930): Bai, emakumiak guk aldian bihatzak finagoak dituzte ta hortako re, emakumia hortako hobia da, emakumia.

Joxean Korta (San Pedro, 1930): Antxonak du holako zulo txikiya, eta sin embargo arrasterokuak holako zuluak dira, maila holakuak.

Fabian Iparragirre (Donibane, 1917-2014): Sariak hautsiak bazitun, legorrera atera eta berriz e almazenera eraman eta gero, barkua bialtzen genunian berriz itsasora, konpondu. Segi, saria konpontzen segi.

Manoli Calafell (Donibane, 1931): Hautsiya baldin bazeon, normalmente aberi haundiya baldin bazun, moiera, horrea.

Fabian Iparragirre (Donibane, 1917-2014): Eskuakin, eskuakin josi. Dana eskuz iten zu. Kutxilluakin lehenbizi garbitu, korapilluak eta zeak, zerian jarri, bere zerian, eta gero josi.

Manoli Calafell (Donibane, 1931): Ba josteko orratza zan… egurrezkuak zian, eta plastikozkuak.

Joxean Korta (San Pedro, 1930): Sartzen zan hariya eta gero harekin, benga.

Manoli Calafell (Donibane, 1931): Askotan punta batetik besteraiñon hausten zan, bainon hartzen genitugun eta bat bestiakin itxuratu, ta han puntada bat eman, eta gero bestia ta hola joaten ginan, lana jartzeko. Bestela, emakume batek bakarrik lan ingo zun. Hola, denak jartzen ziguten lanian.

Florentino Legorburu (Donibane, 1930): Exeita jarri, aulki batian… Lurrian aitu izandu gea, lurrian. Abilidadia, orduan, gehio zeon lurrian.

Manoli Calafell (Donibane, 1931): Silla txikiyak, bajuak. Eta lurrian e bai, exerita. Bainon holako almuadillan bat edo jarri, ta lurrian.

Florentino Legorburu (Donibane, 1930): Gu beti gerri makurrian, beti gerri makurrian. Igual pasatzen zendun goiz guztiya aberi batian e, ezertako altxa gabe.

Manoli Calafell (Donibane, 1931): Bizkarreko mina nabaritzen gendun, uff. Askotan nekatua…. uii. Bainon...

Fabian Iparragirre (Donibane, 1917-2014): Zortzi ordu lan egiten genun eta barkua alleatzen, etortzen zanian, pues igual 14 ordu ta 16 igual ta... Gabian e bai igual eoten giñan ta...

Manoli Calafell (Donibane, 1931): Bai, illundu arte. Askotan ondo illundu arte, eta beste askotan, ezin… lan asko bazan, pasaratu iten gendun, hola pasa, pasa, pasa denai. Saria bihar baldin bazuten arrantzaliak, itsasora joateko, ba askotan lan asko, eta hola: hartu eta pasa, pasa, pasa... sare dena iten genun.

Fabian Iparragirre (Donibane, 1917-2014): Bai, bai, beti lanik ez zan faltatzen.

Manoli Calafell (Donibane, 1931): Antxua-eta saltzen, eta gero atsaldetan sarera. Lan asko, asko iña. Jesus, zenbat lan iten genuen. Bainon beti kontentu. Kontentu beti.

Florentino Legorburu (Donibane, 1930): Batzuk kantari eta bestiak benga, ta bestiak ba, bakoitzak beren zea... Bai, kantari, jesus, bueno. Lanean eta kantari.

Manoli Calafell (Donibane, 1931): “Manoli, kantatu!”.  “Ze koña nahi den kantatzia?”. “Bai, hori kantatu zazu: Hay una ventana en el cielo”. Eta nik boz gora... neri gustatu iten, kantatzea, eta beti kantari, eta euskeraz e bai. Euskeraz asko kantatzen genuen. 

-Aipatzekoa da arrasteroetan gutxienez lau emakume ibili zirela sareak josten, han saregile gehienak gizonezkoak ziren arren. Ikus testigantza hau: 
http://www.ahotsak.eus/pasaia/pasarteak/pas-036-004/

-Pasaiari buruzko beste bideo batzuk:

Pasaiako lehengo emakumeak
Euskararen egoera Pasaian

Baxurako arrantza Pasaian


Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza